Hartu beharreko “neurri guztiak” Gadafiren aurka

 Frantziak Gaddafiren kontrako operazioan parte hartuko du, eta Erresuma Batua ere prestatzen hasi da

Ordu gutxi barru izango dela aurreratu du Francois Baroin Frantziako Gobernuko bozeramaileak. Gaddafiren semeak erantzun egingo dutela esan du. Libian aire eremua ixtea eta esku hartzea onartu du Nazio Batuen Erakundeak bart, kontrako botorik gabe. Zibilak babestea dute helburu, eta beharrezkoak diren “neurri guztiak” hartuko dituztela dio erresoluzioak. Oposizioak Bengazin erabakia txalotu du eta Gaddafik infernua agindu du: “Franco Madrilen bezala sartuko naiz Bengazin”.

Francois Baroin Frantziako Gobernuko bozeramaileak jakinarazi duenez, Frantziak Muammar Gaddafiren kontrako operazio militarrean parte hartuko du, eta gaineratu duenez, ordu gutxi barru izango da. Nazio Batuen Erakundeko segurtasun kontseiluak bart erabaki du Libian esku hartzea, “zibilak babesteko”. Segurtasun Kontseiluak erabaki “historikoa” hartu duela esan du Ban Ki-moon NBEren idazkari nagusiak.

Aire eremua ixteko mobilizatuko diren herrialdeen artean lehena izan da Frantzia parte hartuko duela iragartzen. Erresuma Batua ere hasi gerrarako hegazkinak prestatzen. NBEk okupazio indarren parte-hartzea baztertu du, edonola, alegia, ez da lurreko tropen mobilizaziorik izango. Libiako petrolio enpresa nazionalaren eta banku zentralaren aktiboak blokatzea ere erabaki dute.

Aurrerantzean Muammar Gaddafiren hegazkinen bat aireratzen bada, botatzeko konpromisoa hartu du NBEk, eta esku hartzea haratago ere joan daiteke, zibilak babesteko hartu beharreko “neurri guztiak” hartzea onartu dute. Segurtasun kontseilua osatzen duten hamabost kideetatik hamarrek alde bozkatu dute, eta bost abstenitu egin dira: Errusia, Txina (bi horiek beto eskubidea zuten), Alemania, Brasil eta India.

Erabakia Frantziak, Erresuma Batuak eta Libanok bultzatu dute, eta orain ikusteko dago Frantziaz gain nork jarriko duen indarrean erresoluzioa. Liga Arabiarrak pasa den larunbatean eskatu zuen aire eremua ixtea, baina litekeena da praktikan NATOk hartzea erabakiaren erantzukizuna.

Zibilak babestea du helburu NBEren erresoluzioak, gatazka armatua hasi zenetik Muammar Gaddafik agindu dituen bonbardaketak eteteko. Gaddafiren indarrak Bengaziren atarian daude orain, oposizioaren hiriburu eta azken gotorlekuan. Oposizioko Kontseilu Nazionalak, nahiz eta aire eremua ixtea nahikoa ez dela esan, pozez hartu du NBEren erabakia, eta bi astez atzera egin ondoren, garaipen moral garrantzitsua da eurentzat.

Gaddafiren semeak erantzun egingo dutela esan du

Gaddafik, berriz, nazioartearen esku hartzerik badago “infernua” agindu du, eta atzo erabakiaren berri jakin aurretik Mediterraneoko herrialdeak erasotzearekin egin zuen mehatxu. Saif al Islam bere semeak NBEren erresoluzioaren berri jakin ondoren ere erantzun egingo dutela agindu du.

Zehazki, “Franco Madrilen sartu zen bezala” sartuko dela bera Bengazin esan du. Atzo 48 ordu eman zizkien Bengaziko herritarrei hiria uzteko, eta azken erasoa gaur egingo zuela iragarri zuen. Kontseilu Nazionalaren buru Mustafa Abdel Jalilek ez dituela kokilduko erantzun dio.

Oraingoz, Bengazi inguratu dute Gaddafiren aldeko soldaduek, eta bitartean Misrata erasotzen ari dira.

Petrolioaren prezioak gora egin du

NBEn erabakiak izan ditu dagoeneko lehenengo ondorioak. Erabakiaren berri jakin denean, Brent upelak nabarmen egin du gora, eta martxoaren 7tik lehen aldiz, upel bakoitzak 117 dolarretik gora balio du.

http://berria.info/albisteak/48789/frantziak_gaddafiren_kontrako_operazioan_parte_hartuko_du_eta_erresuma_batua_ere_prestatzen_hasi_da.htm

3 thoughts on “Hartu beharreko “neurri guztiak” Gadafiren aurka”

  1. Inkreiblia da, ondino zelan erabiltzen daben ONUn argumentua, eta ganera jendiak igual pentsako dau, pertsona zibilengatik dala… benga ya!! Orduan zergatik ez dira sartzen Israelen, Marruecosen… ONUn hainbat resoluzino ez dabezenian beteten. Uste dot Iñaki de Juanak (nik irakurri neban azkana behintzat) Euskal Herrira begira erabili eban esaldi bat parafraseata “atara zuen esku zikinak Libiatik, bestela bape barik geldituko zarie eta”

  2. “Gaddafik, berriz, nazioartearen esku hartzerik badago “infernua” agindu du, eta atzo erabakiaren berri jakin aurretik Mediterraneoko herrialdeak erasotzearekin egin zuen mehatxu”

    GOGOR!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s