Kristautasunetik Estatua gurtzera

Lapiko Kritikoa (http://basque.criticalstew.org/?p=5837)

Konbertsio katoliko-espainola: euskaldunak, XXI. mendeko moroak

Duela gutxi, Tariq Ali intelektual pakistandarrak hitzaldi mamitsu bat eman zuen Euskal Herrian. Beste gai batzuez gainera, gure herriko egungo egoera politikoaz hausnarketa sakonak utzi zizkigun. Nik hau azpimarratu nahiko nuke: Tariq Alik dio, (Ezker Abertzaleari esaten zaio) “you cannot participate unless you publically denounce your past. It remains me of the convertion of Muslims and Jews to Christianity in the middle ages. What this is got to do with the modern world? This is the 21th century?” (Ezin duzu [hauteskundetan] parte hartu, publikoki iragana kondenatzen ez baduzu. Erdi Aroan musulmanen eta juduen kristautasunerako konbertsioa gogorarazten dit horrek. Zer zerikusi dauka mundu modernoarekin? Hori al da XXI. mendea?)

Erdi Aroan, Inkisizio espainolak moriskoak kanporatu aurretik (1492an dekretatu zen kanporaketa), kristautu egin nahi izan zituzten: hagitz ezagun dugu historia hau. Joxe Azurmendik 2009ko Topasketetan eman zuen hitzaldian (Bortxaren kondenamaniaz edo kontzientzien kontrolaz) ideia bera zerabilen. Adibide bat jartzearren, Felipe II.ak (XVI. mendea) isilpeko inkesta bat bidali omen zien Gotzainei moriskoen kristautasun asimilazioa zenbaterainokoa zen ikusteko. Bizitza publikoan hiritar kristau zintzoak zirela egiaztatu ahal izan zuten. Baina aski al zen horrekin? Zer ziren morisko horiek kontzientzian? Felipe II.ak ez bakarrik biziera, kontzientzia ere kontrolatu nahi zuen. Horregatik, “el rey no se mostró conforme con que ese conjunto de actitudes y prácticas definieran una personalidad cristiana y ofreció a los obispos una regla práctica y un baremo mínimo de prueba de cristiandad: <que ser notoriamente buenos christianos se pruebe por actos positivos contra la secta de los moros [kondena publikoak, eta abar., exijitzen dira, hortaz!], (…) desviadose del algarauia y de los de su nacion [alegia: ez euskara zaindu eta landu edo holakorik egin, ez euskaltzale, abertzale eta euskararen nazioko jendearekin harreman askorik izan], pues no vasta lo que prueban de que frequentan los sacramentos porquesto puede ser lo agan por su conservacion>” (sic, Azurmendiren oharrekin) Horrela jarraitzen eta bukatzen du Azurmendik moriskoen konbertsioaren auzia: “Azkenean, ez urdaia jateak, ez ardoa edateak, ez kristautasunaren aldeko egintza positiboek (islamaren kontrakoak espreski ez badaude), eta ez ezerk balioko die, esan bezala, eta erbesteratuak izango dira.” Ezaguna zaigu istorio guzti hori gaur egun, ezta?

Erdi Aroan moriskoak bezala, Inkisizio espainolak euskaldunak konbertitu nahi ditu XXI. mendean. Zehatzago esanda, Ezker Abertzalea asimilatu nahi du: kulturalki, moralki, politikoki… zentzu guztietan demokrazia artxikatoliko espainolera. Zer faktore dira konbertsio horren adierazle? Lehena eta argiena, kondena politikoa. Ezker Abertzaleak izan ezik, Inkisizioari ez zitzaion batere kostatu (90. hamarkada bukaeran) beste alderdi politiko guztiek kondena politiko manikeoa onartzea -biolentzia bakarraren kondena, kontzientziaren biolazio larria dena, bide batez-. Behin demokraten fronte hori eratuta, Ezker Abertzaleak apenas izan du posibilitaterik hori onartu gabe politikan parte hartzeko. Kondena politiko-morala izan da, hortaz, konbertsioaren abiapuntua: hori oinarritzat, Ezker Abertzalea instituzioetatik kanporatu, eta demokraten eta biolentoen arteko marra zurruna egin dute alderdi demokrata guztiek.

Duela gutxi, Ezker Abertzaleak biolentzia oro errefusatu du, eta denok genekiena gertatu da: orain ez da nahikoa. Bortxaren erabateko kondena ez da nahikoa, iragana ere kondenatu behar da (María Dolores de Cospedal: “no basta con condenar lo que se haga en el futuro, sino que hay que condenar también lo que se hizo” 2011-02-07); ez hori bakarrik, Ezker Abertzaleak bere iraganaren eta formen kritika egin behar du, damua erakutsiz, sinesgarritasuna berreskuratu nahi badu (Aintzane Ezenarro: “Batasuna tiene que hacer un análisis crítico de su pasado y de sus formas.” 2011-02-20.); ondoren, Estatu espainolaren arau demokratikoak onartu beharko ditu (Iñigo Urkullu: “los abertzales van a hacer 30 años después lo que ya hicimos muchos: aceptar las reglas del juego”. 2011-02-07); eta hori nahikoa ez, eta bere printzipio eta helburu politikoak baztertu beharko ditu (Antonio Basagoiti: “Si alguien quiere salir de allí (de ETA-Batasuna) tiene que renunciar a los medios y también a los fines.” 2010-04-10), eta abar, eta abar. Baina lasai, hori dena egingo balu ere, Inkisizio espainolak argi dauka: Ezker Abertzaleak Sorturen bidez egin berri duen biolentziaren erabateko kondena trikimailu hutsa da instituzioetan parte hartzeko. Felipe II.ak moriskoei buruz zioen bezala, “pues no vasta lo que prueban de que frequentan los sacramentos porquesto puede ser lo agan por su conservacion”. (Ohar bat, Herrero de Miñonek zur eta lur uzi gaitu: “Es contradictorio lo que se está haciendo con la izquierda abertzale, que es ponerle el atractivo de la legalización si da ciertos pasos y cuando da ciertos pasos, decir que esos pasos no valen”. Argiago, ezin.)

Konbertsio orkestratua da, beraz: hori bai, Inkisizio espainolaren XXI. mendeko bertsioan ez dira moriskoak, euskaldunak dira konbertitu behar direnak; lehen erlijio musulmana kondenatu behar zen, eta katolikoa goratu; orain erakunde armatu baten ekintzak eta helburuak (independentzia, eta abar) dira kondenatu beharrekoak, Estatuarenak goratuz (demokrazia eta konstituzioa). Erdi Aroan, hortaz, konbertsioa katoliko-espainola izan zen; orain, aldiz… katoliko-espainola izan nahi du ere. Kuriosoena, konbertsio gerra honen erdian, norberaren burua gatazkatik kanpo irudikatzen dutenen jarrera da: biolentzia oro gaitzesten dutenena, “venga de donde venga” lelopean. Hori ez da, ordea, manikeismoaren espresio gorena baizik. Baina ez da manikeoa hori egitera behartuta dagoena, baizik eta jarrera manikeista hori demokraten labela banatzeko printzipio bezala darabilena (arima ederra, Imanol Galfarsorok esango lukeen bezala).

Badakigu, badakite: biolentziaren kondena inoiz ez da arazoa izan. Inkisizioarentzat, problema bakarra Ezker Abertzalea da. Eta ez du ez, hain erraz onartuko orain hark demokraten jokoan irabaz diezaion (biolentziaren erabateko kondena eginez, eta abar): izan ere, egun, Estatua da joko horretan galtzeko aukera guztiak dituena. 

1 thought on “Kristautasunetik Estatua gurtzera”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s