Talibanaren keinua

 Zeresanako talibanaren azken kominikatua

Espero ez neban hausnarketa bat egitera heldu naz, graffiteruak (holan izango dira?) defendatzera. Zelan da hau? Gitxinaka egingo dogu azalpena.

Ni inoiz ez naz izan grafitti zalia, izena horman idatzitxa territorijua markatiena txakurren gauza bat iruditu izan jat beti, arek be herri guztija zikintzen gaittue euren txizen kulpaz, baina animaliak diraz eta “parkatu ein bihar” (bai? ta jaubia be bai? seguru? Beste baten sartuko gara honekin).

Beti pentsa izan dot: “niri bost zu edo zure ama egon bada berton, baina ez idatzi zure izen putia zoizen leku guztietan!”, parkeko arboletan, edo plazako bankuetan euren izena giltzakin idazten dabenen pare ipini izan doraz beti (bihotzak marrazten dabezenak beherako kokatu izan doraz). Inoiz pistola bat ikusi barik, Ameriketako gangster gaiztuen itxurak egiten ibiltzea baino gauza tristiaurik… (neuk be zorionez ez dot ikusi holakorik, baina ez noia malotienak egiten).

Onartu bir dot kaleko hormetan marrazki onak pintxaten dabezenak  nahiku ondo jauzi izan jatezela lehenagotik be, horma zuri handi bat hartu eta kriston lan ederrak eitteko gai dirazenak, horrek bai artistak! (tamainuak garrantzija eukiko dau? Psikoanalista batek irakurri ezkero argi daukat…).

Bilbotik noiala, egunero pare bat bidar pasatera behartuta nagon horma baten aurretiktik pasa nintzan; bertan Bilbo inguruko areto eta antzoki batzuk euren lokaletan ikusgarri egongo dirazenak publizitaten dabez, beti dago kartelez beteta. Ta ni pasaten naizen bakoitxian begira paraten naz, ia gustoko ezer badago. Gitxitxan egoten da, eta dagonian edo prezijuak edo egunak atzera botaten nau, baina entretenigarria suertaten jat kartel barririk daon asmatzen ibiltxia (Bilbon bizi danak jakingo dau zelako aspergarrija dan handik oinez ibiltxia).

Ba Rockstar aretuen propaganda baten  ganian hau topa neban idatzitxa: “-publicidad + graffiti”. Hasiera baten, onartu ein bir dot, “graffitero putak” pentsa nebala; baina gero buruari bueltaka hasi nintzan.

Hori idatzi dabenen filosofija oso argija zan, ez zan nik espero edo imajinatu neban “nini” (holan deitzen dira laSextan) afabetatugabia. Tipo hori, konturatu barik be, gure egunerokotasuna guztiz jan daben propagandien aurkako ekintza bat burutzen zeguan, neuk be gustora kontsumiduten neban publizidadien kontra altza zan eta begijak zabaldu erain eustazan! Ze ia ez neban produktua kontsumiduteko helburuagaz joten publizidadera, publizidadia bera kontsumiduten egon naz; penagarria.

Eta gure kapritxuak asetzeko kontsumoa sustatzen daben publizitate horren ordez, kalietan artea zabaltzia proposatzen zeguan, herriari beren gogo artistikua plazaratzeko aukeria emoteko, kaliak artez betetetia proposatzen eguan, danon eskura, kalian, egunerokotasuna ederrago eitteko esperantziagaz. BUA!

Esan nahiko neuke, tarte hau aprobetxata, egun horretatik aurrera kartelak eurak be beste begi batzukin ikusten dotezela, danak dira diskoteka handijetakuak eta telecincon 4 eguneko ospia lortu daben vigorexiko atzeratuen presentzija aprobetxata, 20€ko entradia kobrateko helburuagaz; edo 40 principalesetan (eta, kasuren baten, Gaztean) inungo merito barik eta kanta eskas bategaz kakatzan be ipintxen gaitxuezen gixajuen kontzertutakuak.

Esperientzi erlijioso hori eta gero, kalian beren ixena idazten dabenak beste begi batzukin ikusten hasi naz, jode batzuk kriston lana dauke, ez dira txakurren txiza! Aldaketa hau nahiku interesgarrija irudittu jat.

Hori bai! bi salbuespen mantentzen doraz, fusila biharrekutan geratzen dirazenak honek dira: Frontoietan pintadak eitten dabezenak (super txatxi-piruli dago holako horma liso, kolore bakarreko eta handi bat pintadak eitteko erabiltzea, baina kakaztu ezkero pelotia ez da ikusten, eta frontoia ezin da gehijao erabili), eta kolore bateaz, eta 3 urteko ume baten trebezijagaz, herria euren izenen garabatuakin HEERI GUZTIA beteten dabezenak, behin ta barriro tontokeri bardina; “NOBA”(?) eta antzekuak adibidez.

5 thoughts on “Talibanaren keinua”

    1. Azkan 10-15 minituak ezin izaoraz ikusi, ez dira kargaten ixan. Orduan eztakitx ze pasaten jakon morroiari amaieran.

      Bideua ikusten hasi nazenian hitz bateko erantzuna ipini nahi izan dot: “ederra” edo holakoren bat. Baina gero gauzia okertzen hasi da.

      Arte klandestinotik, ilegaletik, antisistematik,… (bera titulua be holakoixia da; “exit thhrought the gift shop”) millonadak balio daben objektu izatera pasaten danian, hil egiten dabe. Baliogabia izatera pasaten da.

      Kalekua, debaldekua, zabala, danontzako izateko egin dana, egun batetik bestera publizitaten dan, kontsumo exklusiboko gai bat bihurtzen da. Kuadro “konbentzional” bat ez da egin danontzako, jaube batentzako baino…. baina kaleko artearen espiritua horixe bera da, kalian egotea, danontzako, inor ez izatea jabea (ezin dabelako jaberik euki), eta ahal dala ez egotea “gran vian”, kalekuak disfrutako daben leku baten baino.

      Kalian 4 tontokeri ein dabezen pringaua, ze egin-egin ija ezebe ez dau ein, beste handiki bat bihurtzen da pelikulan; eta lagunari, beste artistari, PROPAGANDIA eitteko eskatzen hasten da!!! Euren izena erabiltzen, produktu bat saltzeko asmuagaz.

      klandestinidadian, eta arpeija tapaten ibili danak hori egitea, ba asko edo gitxi gustako jaku, baina bere lana eta bere erabakia dira… baina beste “edonok” inon izena norbera egun batetik bestera handiki bihurtzeko erabiltxia?

      Ezagutzen ez dotezen gauzen kontura nabil berbetan, baina kanpotik ikusita, hau da urteten jatena.

      1. Pelikula honek kontatzen dabena da, artiari buruz idea asko euki barik eta sekula ezer ein barik be, produkto bat etxia ez dala olako gatxa. Zuk esan dozunagaz ados nago, arte “klandestino” hori handiki, aberaski ta abarren artian zabaldu danian, usteldu ein dala, balijua galdu dabela. Pertsona desastrerik handijenak, sekula margotu ez dabenak ta jentiak daukozen kualidadiak beren benefizijo pertsonalerako erabili dabezenak, aberastia bakarrik dauko buruan, ez artistia ixatia. Nik uste dot kontua amaitxu zan modura amaitxuta, Banksy-k birrittan pentsako ebala barriro olako zeozer ein aurretik.

        Baña, pelikulan sakondu ez arren, jente batek hor segitzen dau klandestinidadian beren obrak kalian etxen, kalian zabaltzen, danentzako eskeintzen. Ta nitzako horrek dauke merito handijena, ze ikusitxa zelako errez al dizen aberastu, euren filosofijari eutsi ta aurrera segidu dabe euren mundua ikusteko formia, danokin zabaltzen.

        Niri pelikula horrek reflexiño bat etxera bultzatu nau, zelan jente aberaski handiki horrek kapaz dizen edozer konsumiduteko ixen bat daukolako ta ez ixakera bat. Azkan finian, aberaski horrek be, beren tipuen moduan, pringau batzuk dizela ta kapaz dizela kaka mokordo bat erosteko, ein dabenen arabera ta daukon famien arabera, naiz ta kaka mokordo bat ixaten segidu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s