hAUSnART aldizkaria aurki kalean…

hAUSnART

Lapiko Kritikoa kolektiboaren aldizkaria

hAUSnART Lapiko Kritikoa kolektibotik sortzen den aldizkaria da.

Lapiko Kritikoa guneak teoria eta filosofia kritikoaren gaitasun bereziak azpimarratzen ditu. Web-aren baliabideak erabiliz, gizarteari buruzko eztabaidak hedatzea du helburu, gaur egungo arazoei buruzko ikerketak, azterketak eta azalpenak sortuz.

MONOGRAFIKOAREN EDUKIA

Editoriala.  

hAUSnART: Lapiko Kritikoa kolektiboaren aldizkaria.

Aldizkariaren laburpena, ingelesez.

Iban Galletebeitia. Society nowadays: asking about philosophy and identity.

Elkar-hizketa.

Joseba Sarrionandia. Joseba Sarrionandiarekin berriketan. Elkarrizketatzaileak: Gorka Bereziartua eta Andoni Olariaga.

Artikulu akademikoak.

 

Markos Zapiain. Saizarbitoria eta filosofia praktikoa.

Unai Apaolaza. Hizkuntza eta naziotasuna.

Andoni Olariaga. Filosofia, pentsamenduaren pentsatzea.

Liburu eta zinema iruzkinak.

Beñat Sarasola. Lenin reactivado. Hacia una política de la verdad. Zizek, S; Budgen, S; Kouvelakis, S. Editoriala: Akal. 2010.

Jesus Mari Intxauspe. Aurkakotasunaren argilunak.

Gogoratuz…

Andoni Olariaga. EHko pentsamenduaren historia I. Erdi Aroa I

Alaitz Aizpuru. Euskaltzaleen jainkoa hil behar dugu. Rikardo Arregiren pentsamendua gaur egunera ekarriz.

Mundutik zehar.

Imanol Galfarsoro. Alain Badiouren filosofia politikoa.

Kontzeptuak.

Ibai Atutxa. Literatura postkoloniarra ulertzeko hiztegi labur bat.

Filosofia kalean/unibertsitatean.

Unai Apaolaza. Zer balio praktiko du Filosofiak? Iñaki Gil de San Vicente eta Santiago Alba Rico.

Webgune aipagarrienak.

Patxi Gaztelumendi. Pentsamendua sarean.

*          *          *

hAUSnART

Lapiko Kritikoa kolektiboaren aldizkaria

*             *             *

Editoriala

hAUSnART Lapiko Kritikoa kolektibotik sortzen den aldizkaria da.

Lapiko Kritikoa guneak teoria eta filosofia kritikoaren gaitasun bereziak azpimarratzen ditu. Web-aren baliabideak erabiliz, gizarteari buruzko eztabaidak hedatzea du helburu, gaur egungo arazoei buruzko ikerketak, azterketak eta azalpenak sortuz.

Lapiko Kritikoa guneak urrats nabariak eman ditu  Joxe Azurmendik Filosofiaren Historia lanean (Elkar, 2008, 22. orria) proposatu zuen ideia burutze aldera; alegia elkarrizketa eta eztabaidarako komunitate egonkorra  osatzea; kultur-teoria garaikidearen arloan, gogoeta eta espekulazio filosofiko autonomo bati bizia ematea; eremu ez akademiko  zein  irakaskuntza unibertsitarioaren arteko elkarlana areagotzea, eta areago antolatzea…

hAUSnART aldizkariak ildo horiei jarraitzeaz gain,  urrats batzuk haratago eman nahi ditu.

hAUSnART jakintza intelektuala eta jakintza akademikoaren arteko diferentziaren jakinaren gainean dago. Humanitateen esparruaren eta giza zientzien diziplinaren arteko aldizkaria da, eta irekia dago era askotako hurbilpen, metodologia, interpretazio eta idatz-tankerak erabiltzera; baina filosofia zein jakintza kritikoaren esparruak landu eta politika garaikidearen arloetara aplikatu nahi ditu; betiere, lan intelektuari balioa akademikoa eransteko asmoarekin.

hAUSnART, beraz, aldizkari akademikoa delako asmoarekin jaiotzen den jarduera intelektuala da.

hAUSnART aldizkari akademikoak, hala, ez du kolaborazio irekiaren eta heterogeneitate izpiritua galdu nahi; baina pentsamendu kritikoa hedatze aldera, argitaratu idazlanak modu sistematiko batean aurkezten ditu:  ale bakoitzeko atalak, esate baterako, elkarrizketak eta artikuluak nola liburu kritikak edo zenbait kontzeptu / idazleen aurkezpenak eta abar, gai nagusi baten inguruan antolatzen dira.

hAUSnART aldizkariaren helburua, hala ere, ezinbesteko malgutasuna gordez, goi mailako aldizkaria lortzea da.  Baliabide kritiko egokiak eskaintzea egungo gaiei erantzuteko parada galdu gabe.

hAUSnART, aldizkariak, ondorioz, ez ditu argitaratzeko epe-mugarik ezartzen. Kopurua aldatu egin daiteke,  eskuratu lanen kantitate eta kalitatearen arabera. Asmoa, hala ere, urtero hiruzpalau zenbaki ateratzea da. Lehen batean web-ean pdf formatoan argitaratuko dira. Gerora, baita paperezko argitalpen formatuan ere.

*          *          *

OHARRA

Aldizkaria paperean argitaratzea posible izan dadin, mezenas-en bila gabiltza. Mezenasgoaren metodoa oso erreza da: aldez aurretik hainbat alerengatik (5-10-15… horrela) pagatzen du interesatuak (ale bakoitza 3-6€ tartean ibiliko da: aurki zehaztuko dugu prezio zehatza). Diru horrekin, guk inprimaketa eta bidalketa gastuak ordaintzen ditugu. Ondoren, aldez aurretik pagatu duen mezenasari bidaltzen zaio hark nahi duen eran zabaldu / saldu dezan, aldez aurretik finkatutako prezioan.

Mezenas izateko interesatuak dauden guztioi, eskertuko genizueke, mesedez, lapikokritikoa@hotmail.es emailera bidaltzea:

1.- Pertsona / elkartearen izena zehaztuz.

2.- Aldizkari kopurua zehaztuz.

Ondoren, gu jarriko gara berehala zuekin harremanetan, ordainketa prozesua azaldu eta izan ditzakezuen zalantza guztiak argitzeko.

Mila esker guztiori!!!

1 thought on “hAUSnART aldizkaria aurki kalean…”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s