Talibana Surlfari baten kontra

 Dana bardin ez dala eta dana onartzerik ez dagola uste badozu, Talibanen jarraitzaile ein zaiz.

 

Lan mordo bat egiteko, baina honekin hasi aurretik, (ija) egunero lez, egunkarija irakurtzen hasi naz gaur (2011-02-21).

Normalian kirolen atalari salto eder bat emoten dotzat, Athleticen konturako zozer irakurri, lehenagotik interesata egon banaz, eta bestiari salto. Sentitzen dot kirol minoritarijuen zaliari nire jarreria ez bajake gusta; baina kirol minoritario baten zale izan nahi badabe, nire modukuak bir dabez, ze danok atentzio piskat eskainiko baeutzagun honeri, minoritario izatiari itxiko eutzen; eta masen kirol aspergarri baten jarraitzaile bihurtuko zirian. Eta orduan alperrikakuak dira “nik honek danak baino lehenagotik jarraitzen dot hau” eta antzeko batallitak.

Tontokerija esanda, neuriagaz jarraitukot. Gaur, kasualidadez, ba Surfeko atalagaz topa naz; eta bertan “surfeko pijoak!” artikuluagaz… irakurtera behartu naben indar handi bat igarri dot.

http://www.gara.net/paperezkoa/20110221/249709/eu/Surferrak/pijoak

Irakurri dotenian, Rosendon kanta bat ipini (youtubetik; behin ta barriro kanta bardiña) eta erdi hasarratuta eta erdi deskolokata hau idazten hasi naz.

“Surflari ernegatua” moduan sinatzen dau artikulua Lasarten ikasiniko surflari batek, eta bertan hasieratik bere posizio pribilegiatua eta ilustratua aprobetxaten dau bere gaztetako frustazio guztiak eragin dotzezen “punky eta borrokillari” frente eitteko (neu be tono horregaz banabil be, honeri aurre eiteko asmuagaz bakarrik da), eraso latza. Bertan pijo batzuk dirazela esaten dau, eta hipokrita batzuk (asko borobilduta); gaztetan sinisten daben guztija ahaztuten dabelako urtiakin, baitta surfari eutzen gorrotua.

Hortik abiatuta, edo, surlariak pijo batzuk dirazela onartzen dau; eta hau azaltzeko aukeratu daben argudijua beste kirolarien estatusa lortu dabela ei da. Futbolariak eta txirrindulariak be pijo batzuk dirazela diño, eta kirol indartsuen ezaugarria dala harrokeria; beraz, surfa indartsu egin dalez, ba eurak be harro bihurtu dirazela. Beti emon izan nau amorrua “ni tontua naz, baina zeu be bai” esaten izan dabenak; lehenengo zatija ez sinisteko ohituria daukelako, eta zeu iraintzeko modu koldar bat dalako, erantzun posible baten aurrrian “badakitx” faltsu bateaz urteteko aukeria emoten dabelako. Tipo hau be hortxe kokatzen dot.

Gitxi balitz, beren gorentasuna gehiago azpimarratzeko, surfa banakako kirola izatekeran egiten dabezen harrokeriak “hobiak” dirazela ulertu dotzat. Ez dabelako egiten talde baten sostenguagaz, eta aitzakijagaz (“galdu ein dogulako ekipo guztijak ein dogu…”). Baina zer da hau? Futbolari askok, nahi baino gehiagok, ospia holantxik lortu dabe, banaka destakaten lookari eta antzeko kontuari esker… ganera! Bai nazio mailan, bai estatalian eta nazioartian be… look surferua ez da ba oso minoritarijua edo baztertua izango: HEGEMONIKUA BAINO!!, beraz, surferuen “looka” izatiak, ez zaitu original edo anti-sistema bihurtzen; nik ikusten doten moduan behintzat. Nahiz eta hor oinarritu bat baino gehiago bere janzkera justifikatzen dabenian.

Behin eztabaida bat eduki genduan lagun batzuk, lekittar baten kontura. Batek defenditzen eban Lekittotik kanpora hegemonikua dan (barriro termino bardina erabiltziarren) look pijua erabiltziak, pertsona horrek “bi potro” eukazala erakusten ebala. Herri zapaltzaile eta ortodoxo honen kataiak apaurtu eta berak benetan nahi eban moduan janzteko ahalmena erakutsi ebalako (Willian Walace?). Nitzako ezin da holakorik esan, beti be neure postura Talibanetik. Hasteko Lekitto ez dalako guztiz baztertuta eta isolatuta dagon Amish komunidade bat, gitxiago XXI.mendeko EusKal Herrijan egonda, eta bestetik, jarrera cool hori ez dalako zapalduen erresistentzia baten ulertu bihar; zapaltzailien bandora pasa dan transfuga bat ixango bazan moduan baino. [Ados “zapaltzaile” ez da termino egokiena; baina Willian Walacen adibidian kokatzen laguntzeko balio nau].

Amaitzen juteko. Danok garila pijo batzuk? Behin baino gehiagotan talde baten, alkoholen edo atzerrijen aitzakijagaz gure izaerien aspektu batzuk “jan” doguzela? Ados, baina dana ez da bardin.

Zure bizitza printzipio, balore edo ideia batzun arabera antolatzen badozu, nahiz eta gero bidian behin baino gehiagotan jauzi (bibliko ipintxiarren), ez dau nahi esan, zure izate hori ukatzen dozunik, ezta gitxiago be! ( iñoiz jauzioako ez bagiñateke bai ixango giñila fanatiko ortodoxo  batzuk).  Eta hori ez da “Quiksilver jertse fosforitoa” erutiagaz harrotzen dan baten bardiña… EZ!

Ez dot nahi esan surfistak, ezta berau morroia be, ez dirazenik balore edota printzipio batzun arabera mobitzen dirazen pertsonak (hor dagoz ekologismua, solidaritatea, errespetua…); baina estetika hutsian geratzen dizenak, eta (kasu honetan) pijo izatia onartzen dabenak, ezin dira alderatu “pijokeri” honek eskutaten dabezenakin, honen kontra bere hondar granotxua ipintxen dabenakin, edo ahalik eta gitxien egiten dabezenakin. Asimilazioa eta onarpena ezin dirazelako alderatu, nahiz eta kakatzan egon, gauzak aldatu nahi izatiagaz.

6 thoughts on “Talibana Surlfari baten kontra”

  1. Estatu Nazioaren eraikuntzak merkatuen uniformizazioa eta barne merkatuen zabalkuntzia dakar, horregatik esaot enpresa handien helburuetako bat dala (globalizazioa edo kolonizazioa, zaharra eta gaur egungua, azaltzeko erabiltxen dabe batzuk hau).

    Ze kirol aukeratuko neban?… ba ahalegindu naz galderia saihesten lehenagoko erantzunian, baina bueno, antza danez ez zara konforma.

    Ez dot uste kirolak berez atzian izaeraren bat daukonik; gerora eslaitu jakozenak baino, baina hor sartzen bagara luzerako egon geinke honegaz (antza danez beste iñok sartzeko esperantzarik ez daukon eztabaida honeri bueltaka).

    Niri talde kirolak sustatzia gustako jaten, baitta bertokuak be; “agintari” izan ezkero derrigortzat jotzen dot bigarren hau. Ez naz hau gehiago zehazteko gai; galdera gatxa izan da (buelta gehijao emon eta beste “talibankeriren” baten ahaleginduko naz sartzen).

  2. Bueno, segiduta da ya que galderia erantzun nazun. Esaten dozunagaz ados nago zati baten… baina, azkanean zuk planteaten dozuna da kirolak moden arabera praktikaten dirazela masan… baina ez kanpoko kirolak, euskal Herrikoak bebai, esku pelotiak zergatik dauko osasuna da remontiak eta sestiak ez? Edo zergatik segan ez da egiten oin hainbeste da lehen pilo bat, apostuen kontua bakarrik da?
    Txapa dana ta gero esan nahi nebana da, ados, nagola kirolak ez dirazela de la nada urteten, baina bat bez, azkanean daukagun inguruak eta kulturak baldintzatzen dau zein kirol mota egiten dan… da oin momentuan, globalizazionoia da telebistak be gure kulturaren parte dira….
    Da oin beste galdera bat, zutzako, lekittoko alkatea edo Euskal Herriko lehendakaria izango bazinian, zeintzuk kirol izan beharko zirian bultzatuak ba?

    1. Diru gehien atarateko aukeria eskaintzen nabena.

      Ez, baina benetan, ez dot uste botere politikuak zeresan handia eukiko dabenik; Estatu-nazioa enpresa handien interes printzipalenetako bat be bada. Galdetu ia Decathloneko edo Prisa taldeko zuzendarija izan ezkero zein dan bultzatuko nebana (goiko erantzunak balio dau).

      1. Ez dot ulertu ondo “Estatu-nazioa enpresa handien interes printzipalenetako bat be bada” esan nahi dozuna… Dana dala, ez dogu egiten kirola bakarrik obligaten gaituelako… da guztiz ados nago bideratuak garila… behitu ginasioak oin zelako beteta dagozen…. Nire galderia hobeto formulako dot, kanpoko enpresa handien eta sistemien influentzirik ez bagenduan eukiko, zein kirol bultzatuko zenduan? Bere baloreengatik?

  3. Ba materiala eskura daukagula egia da, ganera nahiku “merke” eskuratzeko aukeria dago, eta edonun ikasi zeinkez printzipio basikuak; olatu baten ganian ibiltzian sentitzen dan adrenalinia ikaragarrija da ganera, kirol ederra dala ezin ukatu. Halan be, beste kirol pillo bat praktika ahal doguz, eta materiala eskura daukagu (bir ezkero) gehienetan, eta paso egiten dogu (berton, beste leku batzutan ez; arazua ez da “aspergarriak” dirazela, “moderno izatien” estatusa lortzeko bir besteko propagandarik jasotzen ez dabena baino).

    Pertsona gehienak kirol bardinak egiten dabez, ganera kuriosua da aldiro aldiro olatu barriren bat urteten dala eta mundu guztia kirol barri baten aditua bihurtzen dala (aipagarria espainiako selekzioak mundiala, edo olinpiadak, edo europeua, ez naz gogoratzen, irabazi ebanian saskibaloiak, eta ustez kirol honegaz lotuta dagon estetikiak emon eban gorakadia; edo Fernando Alonso potente ebillenian ezerezetik urten zirian “bizi guztiko” aditu pillua). Bardina pasaten da erropakin edo musikiagaz egia esan.

    Baina bueno, normala da hau. Ez da kasualidadez, edo askorik pentsa barik pasaten dan gauza horretako bat. Eskerrak ondik Espainiatik mundu mailako surfian izen handiegirik ez dagola, ze orduan bai ikusiko gendula zer dan “bizi guztiko” surfista pillo bat egotia.

    Surfistak egotia daukela, HORIXE BAKARRIK FALTA!, arazua ez dira kirolariak, kirol (edo: musika, kultura, aisialdi, janzkera, gizarte, balore, harreman…) jakin bat sustatu dabezenen arrazoiak baino. Kontuz ibili bir gara amua jan barik, eta jan ezkero, amu zorrotza tripetan zihar igarteko gai izan bir gara.

    Dana ez da debalde, Nazio Eraikuntza.

  4. oso artikulo ona eta eztabaida asko emon dezakeena? Ze gaur egunian edonorek egiten dau surfa, eta ez dakit, materiala gehienontzat eskuragarri ipini dalako edo modiagatik bada? Zer uste dozu?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s