BOGA

Ibilaldiko antolatzaileen oharra:
Honako honekin, Ibilaldia 2011 ekitaldien barruan antolatu ditugun ekimenen berri ematen dizuegu, zuen hedabidean leku egingo diozuelakoan.

TXITXIBURDUNTZIA
 MENDEXAn, eguerdian, 12:00ak aldera hasi eta 14:00ak arte: Sagardoa eta txorizoa, trikitixa, dantzariak, umeentzako jolasak…
 
Mendexara iristeko honako aukerak dituzue:
LEKEITIOtik, Azkue Ikastola aurretik mendiz mendi (4 km), 10:00etan
 
ONDARROAtik (3 aukera)
– Oinez, mendiz mendi, 9:00etan Alamedatik.
– Itsasaurre plazatik autobusez Lekeitiorantz, 9:30ean.
(han lekeitiarrekin batuko dira Ikastola aurrean)
Autobuserako izena emateko azkeneko eguna  otsailaren 23a izan da.
– Oinez Asterrikatik mendiz mendi 10:00etan.
BOGA! BIDEOKIPLAAAA!
Aitzol Aramaio eta Juan Bidegain ondarrutar zinegileek, 2011ko Ibilaldiaren bideoklipa grabatuko dute. Barikuan (25ean) Zubi Zahar ikastolan lehenengo grabazioak egingo dituzte umeekin, eta zapatuan herriko dendari eta tabernarien txanda izango da. Domekan herri osoarentzako hitzordua ipini dute, Alamedan, 16:30ean. Animatu eta zatoz boga!z jantzita. (Gogoratu domekan bertan, Zatoztek merkatu txikia jarrita izango duela Alamedan; beraz posible da BOGA! jende olatua Plaza Musika edo Itsasaurrera mugitzea, edo agian ez!)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s