Herri programia

  Aupa gaztiak!

 Badatoz hauteskundiak eta gaztiok be badaukagu geure zeresana herri programia osatzeko orduan. Gazterijak berari dagozkijon gaijetan hitza eta erabakija euki bihar dau. danon artian geure arazuak zeintzuk dirazen adostu eta honeri bueltia emoteko ezker abertzalien herri programiagaz badaukagu aukeria.

 Gaztiok daukaguzen arazuak zeintzuk dirazen jakitxeko biharrezkua da danon parte hartzia. horretarako baliagarrijak ixan leikez honek galderak:

BOTA IKARA BARIK ESATEKO DAUKAZUNA!!! 

(erantzunak mezu elektroniko bidez edo komentarijua idatzi)

Aisialdijari dagokijonez bihar besteko eskaintzia dagola uste dozu? Zer Falta da?

Udalak gaztiontzako eskaintza egokijak egiten dabezela uste dozu? zer proposatzen dozu?

Zeintzuk diraz gaztiok batzeko daukaguzen guniak? Dagozenak nahiku diraz?

Gaztiok batzeko leku baten bihar izana daukagula uste badozu, zelakua ixan biharko litzateke hori lekua?

gazte guniak gaztion bihar izanak beteten dabezela uste dozu? zer hutsune daukoz?

Badaukagu aukerarik guri eragitxen deuskuen erabakijetan parte hartzeko?

udalak gaztion iritzija kontuan hartzen dabela uste dozu? holan ez bada, zer proposatzen dozu hori aldatzeko?

Zein arazok dauko zutzako garrantzi handijaua. ordena: etxebizitzia, biharra-langabezija, prekariedadia, aisialdija, gaztion arteko inkomunikazinoia, gaztion kontrako kriminalizazinoia… (besterik badaukazu ipini)

Herriko gazte eragileren bategaz identifikata sentitzen zara? Udalak zelako aportazinoia egin ahal dotzo?

zer proposamen edo eskakizun egingo eutzazun udalari?

 

2 thoughts on “Herri programia”

  1. Gaztetxe baten biarrixana Lekitton ezinbestekua da nitzako, gaztiak gure artian komunikatu, erlazionatu eta eztabaidatzeko gune autogestionau bat ixango zana. Momentu guztijan gaztiak antolatuta ta gaztiak gestionaniko lekua. kontzertuak, tallerrak, ekimenak, Lekittoko eragile desberdinentzako lekua, batzarrak etxeko, egun desberdiñak antolatzeko… ta batez be herri eredu barri bat aurrera atarateko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s