San Antolinak 8 egunetik 5era?

Oindik iraila urrun badago be, Txosna Batzordia hasi da dagoeneko lanian, jai herrikoi eta partehartzaile batzun aldeko lanzan pausu gehiago emon nahian. Hori aprobetxata, iaz hasitako eztabaida bati buruzko iritzia jasotzeko inkesta bat zabaldu dabe euren blogian.

Iazko San Antolinen bueltan entzun zan lelengoz lekittoko jaiak 8 egunetik 5era laburtzeko aukerien inguruko eztabaidia. Behin antzarrak pasata, lekittoko jaiak amaitutzat emoten ei ditu gehienguak eta urtetik urtera hori nabarmenago bihurtzen doialako. Hasierako zurrumurru hori, bere horretan geratu zan eta inork ez eban gehiago kontua aipatu.

Oin, Txosna Batzordia barriro be martxan ipini danian, eztabaida hori berreskuratu nahi ixan dau. Ez berak bultzatu nahi daben ezer dalako, guztiz kontrakua baino. Kontuan izan bihar da, aurreko urtian txosna guneko jaien inguruan aldaketa handi bat egon zala, eskeintzia herriratu eta zabalduz, bestiak beste, antzarrak pasa ondorengo egunak indartzen saiatuz.

Zergatik laburtu San Antolinak? Egia da irailen 5etik aurrera lekittarrok ez dogula jaijetan parte hartzen? Kantitatia eta kalidadien arteko eztabaidia da? Edo sakonago doia, jaien ereduari buruz? Zer uste dau Anterok honen guztien inguruan? Eta gure Antolintxuk?

Seguru gagoz eztabaida honek zer esan handia emongo dabela. Baina ez dago dudarik gure herriko jaien nortasunaren inguruan hausnartzeko balioko dabela, jaien ixaera herrikoia berreskuratu eta irailen 5etik aurrerako hiru egunetan jaiak ospatzen eta parte hartzen segitzeko biharrixanaz konturatzeko.

Inkestan bozkatu nahi badozue, lekittokotxosnak.blogspot.com helbidian daukazue aukeria, eta zeuen iritzia meon nahi badozue, berton idaztia baino ez daukauzue!

9 thoughts on “San Antolinak 8 egunetik 5era?”

  1. Nik neuk hillen 7 eta 8jan parrandak einikua naz, eta zeozer eonbada parte hartudot be bai aldan neurrijan. Baina astokeri bat irudijtzen jat 7 eta 8 kentzia, zeba eztolako jenterik? hori betiko kontua da, baina nahiku gara neuan 5 katu parrandak eta gauzak antolatzeko zeba ez gara izango nahiku jaijetan ba?

    Aurten be hillen 7jan edarra enjot parrandia! Nik neuk zozer proposatuko neuke, hillen 3an gazte eguna etxen bada ba hillen 7jan herrittarron euna, zozer diferentia, orijinala edo… baina holan ixanbadira onarte jaijak zeba aldatukou ba? askotan jentia antzarretan agobijata juten da etxera, eta 7jan lsaijao borobiltzen dau bere jaija! eztabenak nahi ez etxia dabela eta nhijo badau 5ian amaitxu bere arazua da, ni neutzako onarte 1,3, 5, eta 7 zekula falta eztotezen egunak izan dira eta holan seitzia espero dot. Okurriduten bajat zozer proposatukot!

  2. Niaittik betiko modura segitzia daukela jaijak, al dabenak 7 ta 8 be zelebrako ditxuz ta ezin dabenak eztitxuz zelebrako. Baña ortik, egun bi horrek kentzera badao aldia.
    Gogorra iruditzen jat, beste batek aipatu daben modura. Bakotxak beren inplikaziño puntua dauko jaijakin, batzuk al daben gauza danetan parte hartzen dabe ta beste batzuk parte hartu birkuan, hondartzara juten dira. Arazo handi bat hori da, jente askok daukola buruan gabaz bakarrik dizela jaijak ta eztot uste 7rako ta 8rako gauza barrijak antolatuta, konponduko zanik arazo hau. Jentiak pentsa bir dau, bat geijao ixatia jaijetan oso inportantia dala ta ez jauztia betiko kontuetan: “ni faltatiarren ez da igarriko ezer…”

  3. jaiak jaiak dira? Bai San Inazioak be jaiak dira, mesetara joan da gero txikito bi hartu… jaiak jai herriko jendiak egiten ditu. Da ados, lekittarron kulpia da… niri lekitton lotsatu egiten nau hilen 7an da 8an jaiak dirazela esateak be. Da lekittarrok ez dogu behar inor kanpokorik, baina bertokuok bai behintzat, ezta? Da gaur egunian danok biharra kanpoan eginda….norek hartuko dau 7a edo 8a jai ba? Ez dakit eh, dana dala, jai egunena baino gauza gehiago be badagoz eztabaidatzeko!

  4. Uste dot ezin leikezela jaijak laburtu 8 egunetik 5 egunetara. Nahiz eta antzarretatik aurrera jenderik ez egon, jaijak jaijak diraz. Ganera, kanpoko jentia bihar da ala Lekittoko jaijak osatzeko?? Ta nire ustez eztauko kulpia egitarauak, lekittarrok daukau kulpia, ze egitaraua eon eoten da, baina nahijao ixaten dou norbere ohian lo sakon eon! Ta disfrazena… Hillen 7jan urtero ataraten da disfrazateko proposamenen bat, ta nor ikusten da disfrazata? Ba ija antolatzailiak eurak bez!

  5. Ba nitzako masifikazinoien arazoa ez da, aunque ados nago, esan dozunagaz… lekitton masifikazinoia antzarretan, da aurreko zapatuan emoten da… eta beste egun danetan? Zergatik lekitton ez da egunezko jairik aurrera eruaten? Nik ez dot ikusi beste herri baten bez, lekittarrok jaietan resakia pasateko erabiltzen dogun beste denbora. Juergia, hondarra, eta juergia… hori dira jaiak?
    Ez dakit he, baina uste dot, inok ez dabela 8 juerga botaten!

  6. Nik pentsaten dot, jaiak zelan ulertzen doguzen dala eztabaidatu biharrekua. Azkan aldian, jaien masifikazioa bat emon da (zergatik?), eta jende asko dagozenetan, geruago eta jende gehiago juaten da, eta jenderik juaten ez danetan, desagertzen arriskuan topaten dira (Ipaster adibidez).

    Jaiak = 8 mozkor? Zergatik hilen 5etik aurrera ez (beste aukeraren bat)? Jenderik ez dalako etorten?

    Ongo urtian antzarrak aste barruan, ikusiko dogu zer pasaten dan eta zelan gure iritzia aldatzeko ere balio daben. Elantxoben Madalenetan, seguru on gehiago gozatzen dabela herritarrak.

  7. Nik neuk nahijao kalidadia kantidadia baino.
    Ein ahaleginak egun danak publiko danentzako (haur, gazte, heldu,…) egitarau potente bat etxen eta ez hartu helburutzat 8 egun ein biharra (jente askok harrotasunez diño gure Lekitto maittian 8 eguneko jaijak daukauz!)…Ez ahalegindu Aste nagusi bat etxen 7000 biztanleko herri baten.

  8. Ados nago jaijak gehiago aprobetxa bir dirazela esaten dozuenokin, tontokeri eta aitzaki eskas barik, jaijak 8 egun badira, ba 9jan hasi eskolan, unibertsidadian, lanian edo danalakuan (ze kulpia ez dauke institutokuak bakarrik)… baina honen aurrian, hau lortzen ez bada, jaijak laburtzia planteatia gogorra iruditzen jat.

    Nik jaijak 8 egunetan itxiko neukeze, baina “laletxe”… 7 eta 8 be aprobetxa ein bir douz juergarako… zozer antolatu jentia animateko (disfrazak gure herrijan matxaka eitten dabe…). Joder Marinan ez badao juergarik emoten dau herri osuan ezin dala ezer eon!!!

  9. Bueno, eztabaidia hasten doia, azkanean galderia da, jaiak zer dira? Da irailen 6, 7 eta 8an, lekitton ez dira jaiak!! Nitzako edo jaiak berreskuratzen dira horretan egunetan be…. edo bestela, bilbotarrenak egitearren, 8 eguneko jaiak daukaguzela, ez dau merezi, gaztetxuak, institutokuak be ez badira urteten ja 7an ta 8an, klasiak 7an hasten dirzelako… en fin!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s