Bilboko kalietan ikusija

15:45. Tapia eta Leturien CDia sartun …maitatzen zaitudalako kantatzen dizut zuri… eta maitatzen dogulako isil-isilik gelditzeko asmoz hartun genduan Bilborako bidia. Bakerantz, legalizazioa. Manifestazioa isila. La Casilla 17:30. Errebueltetan aurrera egin ahala, laster hasi ginian kinielak egiten: “Gaur urtarrilekuan baino gehijago baietz!”, “Bai zera! Aste biko epian ezin leike hainbeste jente lotu”, “Baina Arzallusek be deitxu dau txo!”, “Horixe ba, Arzallusek be deitxu dau…”. Kotxiak aparka eta lur azpitxik Indautxura urten gininerako, 17:00ak zirian eta dagoneko jentetxua eguan. Taberna eta kafetegi guztijak goraino beteta, txixa egiteko be gatx. La Casilla inguru guztija jentez ganezka, eta ezkorrena be hasitxa eguan animaten. Ohitxuria dan legez, txinuetatik pasa eta manifa nazional batek merezi daben moduko pipa paketia erosi, eta hasi ginian jentia fitxaten. “Beitu! Hor dao Konkiseko JI be!”, “Atxaga lelen ikusten dabenari trago bat!”, “Ostia! Hori ez da zure gelako neskatilia?”. Konturatu orduko 17:25 zirian eta jentien jentiagaz Autonomia kale erdijan geuazan pankartiari itxoten. Aldatzian behera beitu eta jentia baino ez zan ikusten Zabalbururaino. “Inozko manifa handijena txo!”, “Ia… Zatozen lelengokua da-ta!”, “Baina, bai. Egija esan ezagun gitxi ikusten doraz, jente asko dagon seinalia”.

Zu zaitut negu beltzean eguzki eder zuri… Segitzen eban kantiagaz buelta-bueltaka ondinoko gutako batek. Eta bai! Negu baltza izan arren, eta zeruan hodei grixak eta elikoptero madarikatua baino ikusi ez arren, inguruan sentitzen zan berotasunak eguzkija ekarten eban gogora. Zerumugaren batetik sortzen hasitxa dagon eguzkija. 17:40 aldera, hainbeste jenten txalo eta irrintzi artian astiro-astiro, hasi zirian pankartakuak be martxan. VIPak pasa eta sartun ginian geu be barrura, estu-estu, aldatzian behera. Aurrian milaka eta milaka pertsona sartzeko itxoten, loza eta alboko kale guztijak bete-beteta. 1977an, horretxetan kalietan 150.000 pertsonak “Lemoiz apurtu!” ohiukatu ebela eta bera tartian egon zala gogoratuko eban batek edo bestek; on dala 27 urte, samia urratu arte, “Santi gogoan zaitugu!”ka egon zala besteren batek; edo 1999an preso eta iheslarijen alde eta 2006an gatazka politikuen konponbidia eskatzen egon zanian lantxerik, milaka eta milaka pertsonen artian, txiki eta era berian handi sentiduko zan bat baino gehijao. Eta “Bai! Hauxen da bidia! Ongotan bai!” pentsako eban beren kolkorako.

Pankartia Autonomia kale erdira ailaga zanerako, eta aldatz goran 20 metro egin orduko, gelditxu eta egunkari guztijetako portadan (bueno, GARAn eta BERRIAn bai behinik behin) agertuko zan argazki erraldoirako hasi zirian prestatzen argazkilari, kazetari eta kamara guztijak.  “Askotariko jende uholde batek eskatu du Sortu legeztatzeko” egongo zan idazten seguruenetik domekako titularrerako Berriako kazetarija. “Multitudinaria exhibición de la Izquierda Abertzale” El Correo españolekua. Garakuak titularrakin pentsaten ez. Ezinian ibiliko zirian banan-banan pertsona guztijak konta nahijan (jajaja), hurrengo egunian, “segun el habitual recuento de Gara… Unas 40.000 personas marcharon ayer en Bilbo para dejar claro que <<no aceptan un no>> ni <<cuarentenas>> a la legalización de Sortu. Una manifestación marcadamente plural que caminó bajo el lema <<Bakerantz, legalizazioa>>” idazteko. Eta gu, horren zurrunbiluorren barruan geroz eta atzerago gelditzen geuazan, alkar ez galtzeko ahaleginian.

Zabalburura hurreratu ahala estutzen eta estutzen hasi zan manifia, atzera begitu eta ondinoko ez zan ikusten amaitzekeria. Ordurako burua ailagata egongo zan Udaletxe aurrera. Espainiko banderia zintzilik daukon etxe handira. Harako harako Aste Nagusi baten pasa zan moduan, behinganera jausteko askorik gelditzen ez jakon banderia zintzilik daukon etxe handira. Hainkak kantzata, pipien pipiagaz ezpanak sikatuta… Gutako batzuk hasitxa eguazan, Abando ondinoko urrun ikusten zanian, alde zaharrerako bidia hartziagaz pentsaten. Samatik behera zerbeza hotzen sentzazinoiagaz pentsaten.

18:40. Ez genduan arren ikusten ez entzuten, hasitxa eguan amaierako ekitaldija, orduantxe eguan Jose Miguel Beñaran, oholtza ganian, behin harako harako magnetofono baten aurrian esan ebazanak herrijen aurrian esateko prest: Nadie, nadie que grite “herria zurekin”, nadie que comparta los objetivos que hoy defendemos, nadie que esté de acuerdo con nuestra lucha, nadie de éstos puede quedar al margen de la lucha ni puede quedar al margen de la organización… Gero, “sólo un pueblo organizado puede conseguir los objetivos por los que lucha” esaldi ezaguna lau haizitara bota eta danori kontzientzijak ikututa itxitxa amaitzeko. Edo ez, igual, Telesforo zan, beren 107 urtiakin baina injarrez beteta, oholtza ganian eguana, bizi dogun garaijak daukon garrantzija azpimarratu nahijan: “Izan ala ez izan, bizi ala hil. Hara zertan den gaur gure herria! Herri gisa zapaldu nahi bagaitue herri gisa eman behar dugu borroka. Abertzale guztiok elkarturik, agintaritza baten menpean. Ta borroka hori oraindik luzea eta latza izanen baita, bidean anaia erortzen bazaik: lepoan hartu ta segi aurrera!”.

Egija esan ez dakigu nok egin eban berba. Ixan zana ixan zala, guk ez genduan ezer entzun, ailaga gininerako dana eguan amaitxuta eta. Alde zaharrian bueltatxua egin eta Lekittorutz, arratsaldeko banda sonoria entzunaz, …sargori denean berriz maitasunezko euri... Ia egija dan ba, gaurkuak balijo daben, eta udabarriko sargorijak independentzijen aldeko boto papelen zaparradia dakarren!

3 thoughts on “Bilboko kalietan ikusija”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s