Legeztatzearen aldeko manifestazioan parte hartzera dei egin dute euskal kulturako hainbat lagun ezagunek

 Besteak beste, Bernardo Atxagak, Laura Mintegik, Fermin Muguruzak, Andoni Egañak, Amets Arzallusek, Jon Sarasuak, Eider Rodriguezek, Mikel Urdangarinek, Uxue Alberdik, Joxe Azurmendik, Garik eta Asier Altunak sinatu dute idatzia. Etzi izango da martxa, Bilbon

Bernardo Atxagak, Laura Mintegik, Fermin Muguruzak, Andoni Egañak, Amets Arzallusek, Jon Sarasuak, Eider Rodriguezek, Mikel Urdangarinek, Uxue Alberdik, Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek, Joxe Azurmendik, Garik, Asier Altunak eta euskal kulturako beste hamalau lagunek ezker abertzalearen legeztatzearen alde Bilbon etzi egingo den manifestazioan parte hartzera dei egin dute gaur.

“Ezinbestekoa iruditzen zaigu abian dagoen bake prozesu honek herritarren bultzada hartzea, talde politiko eta ideologia guztien gainetik; azken finean, euskal herritarron ardura zuzena baita gure herriarentzat beste agertoki bat eraikitzea, bakean eta eskubide sozial eta politiko guztien jabe izanik”, esan dute gaur haietako batzuek, prentsaurrekoan; Arzallusek irakurri du idatzia.

17:30ean hasiko da larunbateko martxa, Casillatik, Bakerantz, legalizazioa lelopean. Lehengo larunbatean deitu zuten manifestaziora Euskal Herriko hainbat lagun ezagunek.

Beste eragile askok ere azaldu dute atxikimendua: ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk, EBk, ABk, Alternatibak, Sortuk, ELAk, LABek, Hiruk eta EILASek.

Lokarri herritar sareak ere egin du dei, gaur. “Bakea eta normalizazio politikoa lortzeko aukera historikoa dugu. Bake prozesu atzeraezinerako ezinbesteko bi baldintzak hauek dira: ETAren indarkeriaren amaiera eta [ezker abertzalearen] legeztatzea. Espero dugu etziko martxak jendea batzeko gaitasuna izango duela eta plurala eta erraldoia izango dela”.

Agiria:

Bakerantz, legalizaziorantz manifestazioarekin bat

Hemen bilduta gauden kultur eragileok euskal jendarteari larunbateko manifestazioarekin

bat egin dezan dei egin nahi diogu. Ezinbestekoa iruditzen zaigu abian dagoen bake

prozesu honek herritarren bultzada hartzea, talde politiko eta ideologia guztien gainetik;

azken finean euskal herritarron ardura zuzena baita gure herriarentzat beste eszenatoki

bat eraikitzea, bakean eta eskubide sozial, eta politiko guztien jabe izanik.

Manifestazioko deitzaileek bezala, guk ere argi ikusten dugu ezin dugula abagune hau

besterik gabe pasatzen utzi, eta era berean, argi dugu euskal herritarrak ezin dugula

prozesu honetan ikusle hutsak izan. Bakoitzak bere txikitik eta txokotik, eragin egin behar

dugu, giro bat sortu, bultza eta itxaropena gorpuztu beste errealitate bat gauzatu dadin.

Historiaren gidoia idaztea batez ere gure esku dagoela ulertzen dugu. Eta gidoi hori

egunero idazten da, egunero idazten dugu. Ohar gaitezen.

Munduan ikusten ari gara egunotan herritarren bultzadak eta mobilizazioak mugarik ez

duela eta errealitate berriak sortzeko gaitasuna gure baitan dagoela. Baina gaitasun horri

plaza bat eman behar zaio, gal ez dadin. Guk, gure neurriko plaza kulturan aurkitu dugu.

Han elkartzen gara euskal jendarte zabalenarekin, eta handik ikusi dugu herri honen

aldaketarako desioa. Aldaketa, bakerantz, eta herritar oro bere eskubide zibil eta politiko

guztien jabe izango den egun baterantz.

Kulturaren plazan bizi garenok, sortu diren ildo berrietan gure ekarpena egitera gatoz.

Euskal Herriko eszenatokian burutzen ari den une historiko honetan, denok izan behar

dugu protagonista, euskal herritar orok bere eragiteko eskubidea obratu behar du, eta

horregatik, guk, larunbateko manifestaldira biltzeko deia egiten diegu euskal herritarrei.

Sinatzaileak

fermin muguruza. musikaria

unai elorriaga idazlea

jon maia bertsolaria

bernardo atxaga idazlea

gorka urbizu. musikaria

amets arzallus bertsolaria

gari musikaria

andoni egaña bertsolaria

eñaut elorrieta musikaria

mikel urdangarin musikaria

eider rodriguez idazlea

irati jimenez idazlea

harkaitz san vicente musikaria

joxe azurmendi idazlea

laura mintegi idazlea

jon sarasua bertsolaria

sebastian lizaso bertsolaria

asier altuna zine zuzendaria

unai iturriaga bertsolaria

aiora zulaika pailazoa

joxe mari agirretxe pailazoa

uxue alberdi bertsolaria

keixeta margolaria

iñaki ortiz de villalva musikaria

jon benito idazlea

rafa rueda musikaria

josu zabala musikaria

http://www.berria.info/albisteak/47861/legeztatzearen_aldeko_manifestazioan_parte_hartzera_dei_egin_dute_euskal_kulturako_hainbat_lagun_ezagunek.htm

Zeresana be apuntaten da

1 thought on “Legeztatzearen aldeko manifestazioan parte hartzera dei egin dute euskal kulturako hainbat lagun ezagunek”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s