Etxeko hizkuntziari ostikua

Danontzako da jakiña euskerien bixiraupena ta etorkizuna oso zalantzagarriak dizela gaur egun. Halan da be ez gara iñoiz ohitxuko gure hizkuntziari gure herrixan bertan emoten jakozen holako “paluak” ikustera.

Osasuna futbol taldeko presidentiak eta entrenatzaile barrixak eindako prentsaurreko baten, entrenatzailia galderak euskeraz erantzuten hasten danian modu oso desitxurosuan jokatzen dau lehenengo maillan izen euskalduna daukon talde bakarreko presidentiak.

Euskal Herritxik aparte, Katalunian be pasa dan antzeko kaso bat be ikusi leikeu hamen bideo ta guzti. Kasu honetan txalogarrixa benetan kaltetuak hartzen daben jokabidia.

Hamen daukazuez Berrian argitaratutako artikulua ta bideuak:

Izkok euskarazko erantzunak itzultzeko eskatu zion Mendilibarri aurkezpenean

Osasunako presidentea zakar agertu zen herenegun BERRIAko kazetariak agerraldiaren amaieran entrenatzaileari euskaraz galdetu zionean eta horrek euskaraz erantzun zuenean.

Herenegun, Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzaile berriaren aurkezpenean, azken bost galderak euskaraz egin zizkion Asier Legarda-Ereño BERRIAko kazetariak Mendilibarri. Lehen galdera egin zuenetik sumatu zen Patxi Izko presidentearen ezinegona: “Bazeneukan gogoa euskaldun bat etortzeko, ezta?”, esan zion kazetariari lehen galderaren ostean, graziarik gabeko txantxa eginez.

Bigarrenaren ostean, Mendilibarri berari erantzuna itzultzeko eskatu zion, aurretik agerraldi guztia gazteleraz egin bazen ere. Gaztelaniaz esandakotik aparte ez zuela ezer berririk esan erantzun zuen Mendilibarrek, eta bere burua justifikatu beharra izan zuen, “euskaraz ez dakizuenak ez ote zineten haserretuko” esanez. Osasunaren webgunean ez dute euskarazko erantzunik jarri.

Izkoren jarrera, errespetu falta ikaragarria erakusteaz gain, harrigarria ere bada, Osasunan entrenatzaile euskaldunak egon direnean euskarazko komunikabideetako kazetariek ohikoa izan baitute euskaraz jardutea -esate baterako, Miguel Anjel Lotinarekin-. Katalunian orain dela gutxi Girona taldeko entrenatzaileak bertan behera utzi zuen prentsaurreko bat Huescan (Espainia); katalanez erantzuten ari zela, kazetari batek gazteleraz egiteko eskatu zion.

Euskal Herriko kasua:

http://berria.info/bideoak/dist/flowplayer.commercial-3.2.5.swf?0.30717746587470174

Kataluniako kasua:

http://www.youtube.com/watch?v=62-JWeCQE5Q

1 thought on “Etxeko hizkuntziari ostikua”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s