ditxosozko SINDE

Nahiz eta EHn aspaldi galdu genduzan ilusio guztiak, ondik internet adierazpen askatasunaren erreinuko foro aske bat izango bailitzan irudikatzen eben asko geratzen zirian.

Gobernu zentraletik urtendako lege batek askon miñak eta hasarriak piztu ditxu (Anonimous ta honek be sutan ei dabiz); bai Sinde Legien kontura gabiz.

Zer da Sinde Legia?

Sinde legia zer dan azaltzeko, hoba da lelengo zer ez dan azaltzia. Hasteko, ezta lege bat. Ezta web orrialdiak zarratzeko prozedura bat be, baizik eta lege eta norma serie baten aldaketa bat, “propiedad intelectual”-a hausten daben orrialdiak zarratzia erreztuko dabena.

Azalpen errez-erreza:

Alejandro oso haserre  dao, zeren eta….

Honek, bere diskuak eta orokorrian “derecho de autor”-egaz babestuta daozen obrak  eskuratzeko aukeria emoten dabelako, dirurik ordaindu barik.

Lehen, Alejandrok salaketa bat aurkezteban , eta epaille batek erabakitzen eban ia goijan agertzen dizenak legia hausten badabiz edo ez.

Kontuz!!

Baña….. P2P eta enlazien bidezko artxibo banaketia EZTA ilegala kontsideratzen (Sinden aurretik behintzat).

Orduan Ángeles-González Sinde Kultura Ministruak (beste batzun artian), sententzia judizialak badira bere “kolegari” kalte eitxen daozenak, sententzia judizialak desagerraraztia  dala onena erabakitzen dau.

Eta zelan ein leike hori ba? Oso erreza, talde independente bat sortuta (Comisión de Propiedad Intelectual, zehatzago “Sección Segunda” delakua), lehen epailliak determina biar ebana eitxeko.

 Eta listo!!

Alde batetik, epailliak ekintzia ilegala dan edo ez aztertzia ekiditen dabe, eta bestaldetik “legalitate” usaiña emoten dotze asunto guztijari.

Emaitzia? Ba Alejandro pozarren ipintxen dala, SGAE-kuak betikolez ostuten jarraitxuko dabela,  eta “Sección Segunda”-kuak potolo-potolo ipiniko dizela Web Orrialdiak zarratzen.

 *Sinde Legian modelo hau, 2010-eko abenduak 21-ian Kongresuan aurkeztunikua ixan zan, eta ezeban urten aurrera.

2011-ko urtarrillian zihar, PSOE, PP eta CiU hitzarmen batera heldu zirian Sinde Legia aurrera eruteko eta Senatuan baiezkuak urten dau.

 Orduan, zer aldatu da modelo barrijagaz?

 1.- Aurreko modeluagaz, ezan biar baimen judiziala “Comision de Propiedad Intelectual”-ak zerbitzu emaile baten bezeruan datuak eskuratzeko, hon bai. Imajina ministerijuak Correos-eri bere bezeruari emoten dotzen zerbitzuari buruz datuak emoteia exijitzen dotzola, ba antzeko kasua da.

 2.- En la nueva redacción se establece la composición de la Sección Primera, de mediación y arbitraje, de la Comisión de Propiedad Intelectual: tres miembros nombrados por el Ministerio de Cultura, a propuesta de los Subsecretarios de los Ministerios de Economía y Hacienda, Cultura y Justicia, por un período de tres años renovable una sola vex, entre expertos de reconocida competencia en materia de propiedad intelectual. Los Ministerios de Cultura y Economía y Haciendo nombrarán, conjuntamente, al Presidente de la Sección Primera. Una composición muy equitativa…

 3.- Zerbitzu emailiak, hots, Web Orrialdial kudeatzen dabenak, 48 ordu daukoz kontenidu “ilegala” saretik kentzeko edo argudijuak aurkezteko, egun bi “pruebas periciales” eitxeko , bost egun emaitzak aurkezteko eta beste hiru egun Komisiñoian erabakirako, kontutan euki barik epaille batek berretsi edo ezeztatzen tardaten dabezen egunak.

 4.- Bigarren Sekzioa deritzonan osaketia honakua ixango da:

-Presidentia: Kultura Ministerioko Subsekretarijua.

Industria, Turismo eta Komertzioko kide bat.

-Ekonomia eta Hacienda ministeriko kide bat.

-Prezidentzia Ministerioko kide bat.

 5.- Azkenik, eta publizitate moduan ondo geratzen dala ikusitxa, Gobernuak hitza emoten dau, Sinde Legia martxan ipini eta hiru hillera Dekretu Erreal baten bidez, Canon Digitalian (Europako Tribunalak Ilegala dala esaten daben hori) erregulazio bat eitxera.

 Eta niri zertan eragiten nau legionek ba?

Ba printzipioz, interneten euki leikezun pribautasunen parte handi bat galdukozu. Interneten daozen gauza asko zentsurako dabez, geijen bat P2P sare edota enlaze bidezko deskargak. Orduan Google, Facebook, Tuenti,…. babai zentsurako  dabez? Ze orrialde honek eztabe ordaintzen igoten daben konteniduagaitxik.

 Gobernuak Canon Digitala bajatzeko einjaben promesia ikusteko dao, eta noraiño jaitsiko dan bebai. Ze kontutan eukitxa SGAE-k “biltzen” dabezen zergak %15-ian kokatzen dizela, seguru urtian 365 milloi euro kobratiari itxiko dotzola?.

 Bigarren Sekzioa ezta jungo zuzenki musikia/pelikulia/etab. deskarga dabezen pertsonian billa, baizik eta web orrialdian zerbitzu emailian kontra, enlaziak konpartitziarren. Baña argi euki luzera bada be danori eragingo gaitxula, ze errealistak ixanda, nok eztau deskarga kanta edo pelikularen bat internetetik?

 Aipatzeko, Sinde Legian antzeko batek martxan daroia Frantzian urte pare batez, eta eztabe lortu interneteko deskargak etetia. Datu batzuk:

-Frantsesen %50-ak gitxienez pirateaten dau internetetik.

-Geijenguak zine edota musikian prezijo altuakaitxik etxen dau.

-Deskargen %57a musikia da.

-Frantsesen antipirateria organismuak, millaka abixu bota dotze internautari (normalian karta edo email bidez) deskarga ilegalakaitxik, baña eztabe lortu paratia.

 Amaitzeko, suposatzen badou ezin dala ezer deskarga internetetik, penia merezi dau ADSL 20MB-eko konexiñoia mantentzia 50€ pagata hillero, sare sozialetan eta beste lau orrialdetan bakarrik ibiltxeko?

 Hamen pare bat enlaze  legiak geijao aipatzen dabezen tipo batenak, abokaturako ikasten daona (edo hori diño berak):

http://laforjadeeol.blogspot.com/2011/01/la-ley-sinde-bajo-la-lupa.html

http://laforjadeeol.blogspot.com/2011/01/la-ley-sinde-bajo-la-lupa-ii-la.html

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s