Joaldunak badakarre udabarrija

Elezaharrak dinonez, isipuakin espiritu txarrak uxatzen dabez. Eta lurrian lo dagozen energijak itxartuteko joariak astintzen dabez, udabarrirako lurra emankor bihurtu daitxen. Ganera, zintzarrijak bizilagunari laguntzia eskatzeko be erabiltxen ebezen, ardiren batek kunia egin bihar ebanian edo antzerako egoeretan. Baina, gaur egunian, hau ohitxuriau jai bihurtu da, eta ez dogu nahi ixan galdu. ZerEsana be bertan egon da lekittarrori bertan ikusija kontateko asmoz.

Goixeko 7:30jetan, gugel maps-en begiratu eta hartun genduan Iturenerako bidia. Halan eta be, Malerreka eskualdian hara eta hona ibili ginian galduta: Doneztebe, Saldias, Beruete… Brinkola be hortijerik egon bihar da, hauxe da ikaria… Atzanian be, hareri galdetuta eta honeri preguntata topa genduan bide zuzena. Errebueltia baino ez eguan burdi-bidietan zihar, pagadi eta baserri zaharrak atzian itxi eta ailaga ginian, ba, Iturenera. Han geuazan gu herriko plazan. Goixeko 10ak zirian, 3ºC, eta ez eguan arimarik be herrijan. Ez ginian ba konfundiduko herriz, ezta? Atso zahartxu bateri pregunta, eta ezetz. Baina 14:30jak parian etorten dizela Zubietakuak herrira. Ixan be, lelengoko egunian, urtarrilen atzan domekien atzetik datorren astelehenian, Zubietako joaldun eta mozorruak etorten diraz Iturenera; eta bigarren egunian, martitzena, Iturenekuak juaten diraz Zubietara. Beti be, bide erdijan dagon Aurtitz auzoko joaldunak batun eta gero. Baina esan euskun juateko herriko etxera, hantxe egoten dala herri guztija, joaldunak jantzi bitxartian, hamaiketakua jaten eta.

Han eguazan danak jan-edanian, baina bota euskuen begiradakin laster bajatu ginian tabernara. Antza herrikuena zan ha tokija. Barrua berotzeko salda berua hartun eta arin jun jakuzen minitxuak aurrera. Laster hasi zan txarangia be martxan girua berotuz …bakoitzak urraturik berea, denon artean geurea…, …aupa gizona jeike mutil, atzar emazte eta neskatil…, …haretxek ei dauko preso tximinoia… Eta konturatu orduko, plaza bete jente joaldunak noz urtengo:  kamarak, kazetarijak, eskoletako umiak, foralak, Dyakuak, baserritxarrak, lekittarren bat edo beste be bai (nun ez?)… Eta txarangia Kaxianon Zorionak kantaten eguala (euretako baten urtiak zirian eta…), han urten zirian ardi narruak soinian, joaldunak. Dolon-dolon, dolon-dolon, dolon-dolon! Iphonak eta kamara digitalak gora! Legia kittu! Foralak be arin egin eben ihes. Ordu batzuetarako herrijan akabo Jaungoikua eta lege txarra. Anabasa, kaosa eta jaija nagosi!

Joaldunak lurra eta landarak akordaten ebezen bitxartian, herritxarrak txarangiagaz batera etxerik etxe juan zirian, ohitxuria dan legez, eguerdirako arrautza eta urdai eskian. Kroketak hamendik, txorixua hortik… Danontzako beste jateko eguan han. Halako baten hasi zirian agertzen lelengoko mozorruak be. Agure zahar bat pasamontañas eta aterkin bategaz buruan, 4 metroko bixikletan txirrindulari bi, guardia zibil bat asto eta guzti, abade bat ur bedeinkatua botaten, motozierrak handik, rotaflexak hamendik… Herrijan geroz eta giro hobiagua, zoruagua, eguan. Konturatu orduko joaldunak egin eben Zubietara juan etorrija be, eta han etozen herri bijetako 60 bat joaldun, hartz eta guzti. Eskerrak soka motzian lotuta eguana hartza, jentiari hainka egin nahijan ebilen eta. Joaldunen atzetik lau karroza handi etozen (bueno karroza dinot zeozer esatiagaitxik). Lelengokua trator bat zan, egurrezko kanpantorre eta guzti, eta goijan morro bi eukazan uruna, arrautzak, ura eta ura ez zana be botaten. Bigarrena bedarrez betetako ranrroberra, atzian oilo berde, urdin eta lilak ekazala. Hirugarrena kamuflajez pintxatako eta Sadam Husseinek (antza ez dago hilja) gidatutako kotxia. Eta laugarrena Aittuna air lines (zer dan hori? zeuek ikusi eta juzga).

Eguerdirako plaziak Bermio emoten eban. Motozierren zaratia, mozorruak aizkorakin domingeruon atzetik, akerrak eta astuak solte, bat-batian oilo bat airian, uruna goitxik behera, bost morrozko piño bat lepuan haratz eta honatz eruaten, kotxia motorra erre biharrian zaratia atara eta atara, txirrindularijak hotzak hil biharrian 4 metroko bixikletan, Sadam Hussein eta lehoi bat picknika egiten plaza erdijan, umiak ikaratuta negar baten, kalimotxua, zimaurra… Baina txarangia barriro be joten hasi zanian han hasi zirian danak, ume, zahar eta gazte, asto eta aker, motozierradun eta sardadun jantzan. Zubietatik tratorian ekarriniko postuan talo bana hartun eta geu be musikien ingurura hurreratu ginian. Ez zan falta askorik jaija amaitzeko, ordu betera herrija lehengora bueltatu zan, forulak agertu zirian, mozorruak eta joaldunak bat-batian desagertu egin zirian (bueno Zubietakuak furgoneta batera igoten ikusi genduzan, jaja). Eta gu bueltan etxera. Hori bai, urunez eta arrautza gorringoz beteta egon arren, hurrengoko urtian ostera be bueltan etorteko gogo handijagaz. Eta zuek badakixue: jo ahal dunak!!

3 thoughts on “Joaldunak badakarre udabarrija”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s