12600 euroko isuna lekittoko 14 gazterentzat

2007ko udan saihesbidien kontrako bizikleta martxa baten parte hartziarren identifikatako 14 gaztietako bakotxak 900 euroko isuna ordaindu biharko dau. Bariku honetan, otsailak 4, prentsaurrekua egingo dabe udaletxe aurrian iluntzeko 20:00etan.

Saihesbidia egiten hasi ziranetik Lekittoko Gazte Asanbladia proiektuen inguruko informazioa zabaltzen eta benetan ekarriko ebazan ondorijuak salatzen ibili zan. Tartian hainbat ekimen antolatu ebazan, garrantzitsuen maiatzaren 5ian egindako manifestazioa, 400 gazte batu ebazana saihesbidairi ezetza esaten. Bestetik, 2007ko uztailian bizikleta martxia antolatu eban. 30 gaztetik gora batu zirian saihesbide ingurutik bueltia emon eta proeiktuarekiko desadostasuna modu deigarrian adierazteko. Halan da be, ertzainek gaztiak gelditu ta euretariko 14 identifikatu ebezen.

Hasieran, kaskorik barik juatiarren ordaindu bihar izan eben isuna, 150-200 euro artekua. Gero, Gernikako epaitegira deklaratzera deitu eta epaiketien ondoren, 900 euroko isuna ordaintzera zigortuak izan dira. Guztira 12600 euro. Bestela, 3 hilabeteko kartzela zigorra bete beharko eben.

Honen guztien aurrian euren iritzia kaleratu eta babesa lortzeko, otsailaren 4an, barikuan, prentsaurrekoa deitu dabe udaletxe aurrian iluntzeko 8retan.

2 thoughts on “12600 euroko isuna lekittoko 14 gazterentzat”

  1. Hau ya lotsagarria da!! Zer ezin da protesta? Emoten dau, internetez bakarrik protesta leikela…. da hori be kontuz!! Zer da hau baina? Ardiak be gure aldean, asko desbideratzen dira taldetik!! Eta txarrena da nonor etorriko dala esaten… zuen protestiak jende asko molesta eban…. da? Protesta bat ez da izango protesta bat, jendearengan ez badau inziduten…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s