Xabi ta Perun elkarrizketia irakurri eta elkarrizketatu barria proposatzeko aukeria barriro martxan!

Aspaldi elkarrizketatu genduzan Xabi ta Peru, danon artian aukeratu eta galdetu ostian. Oin arte “Elkarrizketatu” atalian eon da, eta hamendik aurrera atal hori libre geratuko da elkarrizketia eitxia nahi dozuen pertsona barrija aukeratzeko. Bitxartian, irakurri ez dabenentzako hona hamen elkarrizketia, eta badakiuze hurrengua proposatzeko nun sartu bihar zarien!

Peru eta Xabiri elkarrizketa:

1- Zuek be adolestentiak izan zinien (gazteak ez ipintzearren, ze bestela pika eingo dira), denboria pasata, desberdintasun asko ikusten dozue, gaur eguneko lekittoko adolestentien artean, eta arinagokuen artean?

Peru: Ba egia esan ez dakit zer esan, ez doraz gehiegi ezagutzen galdera honeri erantzuteko moduan. Baina bueno ezberdintasunak badaoz, guk ez genuzan lokalak ezagutu eta gaur egun gazte gehienek dauke.

2- Zein izan da gehien harrtxu zaitxuen momentua?

Xabi: Langraitzen izan zen. Unai, Peru eta neu geunden epaiketaren zain. Preso sozial batek arratsalde osoa zarataka pasatu zuen eta inork ez zion kasurik egiten. Kundetarako deitu gintuztenean, funtzionarioek preso sozialaren mirilatik begiratu eta tipoa eskegita aurkitu zuten.

3- Gabetan jentiak zarata asko eitxeban lo eitxeko orduan?

Peru: Kontua da segun ze kartzela eta kartzelan be segun zein lekutan. Lehenengoko graduan erregimen errestrikboa da, horretan errespeto gehiago eta jente gitxiago egoten da. Modulo normaletan jente gehiago dago, 100 pertsonatik gora eta noizean behin suertatzen dira baten batzuk parrandarako goguagaz.

4- Egungo egoera politikoari begiratuta, euskal preso politikoen eta erakundekuen etorkizuna, zelan ikusten dozue? Ze eragin euki ahal dabela uste dozue?

Xabi: Egoera hau aurrera doian heinean, baldintza demografikoak lortzen doguzen neuriian presuen egoriak be hobekuntzak eukiko ditxuz. Egoerien hobekuntzia gatazkien konponbidiagaz batera etorriko da.

5- Euskal preso politiko ohia izanda gehiago ligaten da? Jajajajaaj

Peru: Bakoitzen arabera. Urteten zarin lehenengo hilietan protagonismo apur bat hartzen dozu eta ligateko be aukera gehiago eukitxen dira; baina ez da luzerako kontua izaten.

6- Jatekua zelakua zan?

Xabi: Ni jatun ona naz eta han be jaten neban. Halan eta guzti be jatekua eskasa zan egun eta ordu bardinetan jateko bardina egoten zan.

7- Zeldan bakarrik ala kide bategaz?

Peru: Bakarrik.

8- Zelan bizi izan zenduen atxiloketia (lehenengokua)?

Peru: Txarto.

9- Zelan ikusten dozue gaur egun egoera politikoa?

Xabi: Zalantza askogaz, ardura apur bategaz eta nora helduko garinen zalantziaz. Halan eta guzti be aurrera egin beharreko determinazio eta goguaz.

10- Zelan eruten da sexuen preminia hor barruan, zelan konpontzen zinien?

Peru: Bikotia daukagunok behintzat hilian behin bis intimoa. Gero aldizkari pornuen kontrabandua egoten da, baina sexuena ez da gehien igarten dan hutsunia.

11- Kartzelan egun txarrak eta hobiak egongo dira; zein da bertan pasa dozuen momentu onena?

Xabi: Momentu onak asko dagoz, nahiz eta kartzelan egotia eskasa izan. Kide batek kartzelatik urtetia norberak urtetia baino hobia izaten da edo borrokaren bat irabazten genuneko oso oroitzapen onak daukaraz be bai.

12- Ze balorazio eitxen dozue Espainiar estatuak EPPKn kontra daroian estrategien ganian?

Peru: Emoten dau kriston garrantzia emoten dotzola. Kartzela barruan emoten dan banaketia kanpora traslada nahi dabe, nik bertan neuala estatuak emondako aurrerapauso hori bizi izan neban.

13- Zer kondena eutzuen danok dakigu. Baina zuen ustez, zergatik sartu eutzuen kartzelara?

Xabi: Momentu horretan molestaten genulako. Ez da egia ezer ez egiteagatik egon garila kartzelan. Kanpoan borrokan ibili gara eta asko emoteko prest, Euskal Herrian horrek kartzela zigorra esan nahi dau.

14- Zer da lehenengo gauzia ein zenuena Lekitton, aparte familikuakin eon da lagunakin da hori dana… zeozer berezirik ein zenuen?

Peru: Ez dot ezer berezirik egin. Etxeko bizimodua egiteko goguagaz urten nintzan, kozinateko gogua…

15- Egun onak eta txarrak eukiko zenuezen. Egun txarretan zelan ataraten zenduen aurrera egiteko indarra?

Xabi: Egun txarrak han be aguanta egin behar dira kanpoan modura, konziente izanda beste egun barri bat etorriko dala. Nik egun txarrak arintzeko idatzi egiten neban, horrek asko laguntzen eustan.

16- Hau Peruntzako: zu bertsolaria izanda… zergatik itxi zenduan? Esaten dabe etorkizun handia euskazula jarraitxu bazenuan…

Peru: Ba konturatu nintzalako esfortzu handiegia zala jente aurrian egotia. Ez jaten gustaten jente aurrian kantatia eta ez eustala konpensaten konturatu nintzan.

17- Zelan eruten da maitte dozun pertsonak (lagunak, gurasuak, neskalaguna…) kalian eotia eta zu barruan? Azkanian ohitzen zara?

Xabi: Zoritxarrez danetara ohitzeko gaitasuna daukagu, nahiz eta horretarako arinago txarto pasa behar izan. Kartzelan familien hutsunia beste famili batek beteten dau, kidiakin osatzen dozuna, beti be horretarako aukeria daukonak.

18- Zer da zuen denbora librian egiten dozuena?etorkizunera begira badaukazue EIN BEHARREKO zeozer?

Peru: Gehien etxeko zereginak egiten pasaten dot denboria. Neskalagunak etxetik kanpo egiten dau lan eta neuri tokaten jat etxeko zati hori. Nahiko gustora egiten doten kontua da, relaja egiten nau. Lehenengo hilietan beste gauza batzuk egiteko denboria hartzen saiatzen nintzan, arrainetan juteko, kirola, etxekuakin gehiago egon eta zelan ez zapatuetan txikiteoa.

19- Preso sozialakin zelako harremana euki dozue? Eurak zelako jarreria eukitxen dabe normalian euskal preso politikoakin?

Xabi: Nahiko ona.

20- Kartzelatik pasa eta gero ezetan aldatu dozue? Animo!

Peru: Bai asko aldatzen zara, zeure burua hobeto ezagutzen laguntzen dau. Guri toka jakun sasoia 25-30 urte bitxartian urten dogu kartzelatik, burua asko aldatzen da.

21- Laburtu zeinke egun bateko bizija edo aste bateko bizija zelakua dan kartzelan? Zemat ordu zeldan, patijuan, kidiakin, kirolerako aukerarik…

Xabi: Kartzela bakotxa mundu bat da eta bakotxen egoeria asko aldatu leike, prebentibo lez egon, segun zein modulotan egon…

Ni Soton egon nintzanian patio handi bat eukagun eta bertan egoten ginian goizeko 8:30etatik-14:00etara eta 16:30etatik-20:00etara. Patioan futbitoan jolastu, ginasia egin, esku pelotan ibili, tailerrak egiteko aukeria eukagun. Danetara 130 lagun inguru egoten ginian eta gu 6-7 kide inguru.

Sorian egon nintzanian kontrakua zan 8.30etatik-10.30etara eta 14:30etatik-16:30etara egoten nintzan patioan kide bakarraz eta azkan zazpi hilabetiak bakarrik egon nintzan.

Bizipen oso ezberdinak izan dira nire bi kartzelaldiak, mutur biak ezagutzeko aukeria euki dot; Sotoko ajetreua, kide pilo bat… Sorian isolamendua, espetxe txikia, patio bizirik ez…

22- Kartzelako jentiak ulertzen ban zuek preso politikoak ziñiela? Edo dana E.T.A-tzat hartzen dabe? Funtzionarijuak zelako tatua emoteutzuen

Peru: Orokorrian E.T.A-ko moduan baina gero horreri bakotxak konotazio ezberdina emoten dotzo.

Funtzionarioekin, normalian ez da tratu biolentua izaten, baina azkan finian bera goian dago eta zu behean. Tratua funtzionario eta presoen araberakoa izaten da. Egunerokoan badakixu ze funtzionariori zer eskatu.

23- Zer sentidu zenuen espetxealdi baten ondoren libre egonda, osterabe kartzelara juan behar zenuela jakinda (ertzainak bila etorri jatzuezenian esan nahi dot)?

Xabi: Lehenengo goiza barriro zeldan esnatu nintzanian pentsa neban “ostia barriro be hamen”. Kosta egiten da asimilatia, kalera urten barri zagozenian be bardin.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s