Greba eguneko kronika

Atzoko greba orokorrak jarraipen zabala euki eban Lekitton. Herriko komertzio guztiak itxita eon zirian eta arratsaldeko manifestazioa jendetsua izan zan.

Goizean goizetik igarten zan greba orokorraren deialdia eta parte harztia Lekittoko kalietan. Dendak, bankuak, tabernak… persiania botata euazan danak. Aspaldiko jarraipenik zabalena eukala emoten eban. Eskola Publikua zan salbuespen bakarra. Bertan, aurreko egunetan egindako bozkaketara binkula ez ziran irakasliak klasia emoteko erabakia euken hartunda. Hori dala ta, goizian pikete informatibuak bertaratu zirian.

Orduan egin eben ertzainek euren lelengo agerpena. Lelen kotxe bat, gero beste bat eta azkanian furgona ta guzti sartu zirian eskolako patiora bertararte. Kaskuak buruan eta porrak eskuan, pertsona bat identifika eben. Lekukuen arabera, lotsagarria izan zan euren jarreria; eskolara juandako umiek be ezin eben sinestu bertan pasaten euana. Halan da be, piketiek eurenian jarraitu eben kalez kale goiz osuan zihar, beti be ertzainen begirtadapian eta probokazio keinuari kasurik egin barik. Beste pertona bat be identifika eben goiza aurrera juan ahala.

Horrek, baina, ez eban Lekitton grebiak izandako arrakastia estali. Eskualdian be erantzuna oso ona ixan zan gañera. Enpresa eta kooperatiba gehienak itxita egon zirian, bakarra kenduta.

Inguruko herriari dagokionez, Gernikan ertzainek 20 lagun identifikatu eta erretenitu ebezen. Astelehenian deklaratera pasa biharko dira epaitegitik.

Eta zuk, zelan bizi izan zenduan grebia?

2 thoughts on “Greba eguneko kronika”

  1. Nor eztao honen erreformien kontra?

    Pensinoia %100ian kobrateko 38 urte eta erdiko kotizazinoia = 26 urte eta erdiaz biharrian hasi eta 65 urteraino egun bat bera be galdu barik (hau da, langabezijan egun bat bera be egon barik) lan ein biharra.

    Atzoko egunian jente asko urten bazan be kalera, beste askok erabaki eben biharrera jutia. Eztot uste erreformien alde dagozelako ixango danik. Grebiak ezetarako be eztabela balijo uste dabela ixango ete da? Euren sindikatuak (UGT, CCOO) edo euren alderdijak (PNV, PSOE, PP, UPN) grebara deitxu eztabelako ixango ete da?

    Ni behinik behin kantzata nao Espainiako parlamentuen erabakijakin. Beti geure eskubidien kontra! Biharginak hainbeste urtian burrukan ein eta lortutakua popatin hartzen bialtzen daoz eta danok trankil!!

    Ze legitimidade dauko euskal herritxarron ganian erabakitxeko Espainiar parlamentuak? Baina hori bai, erreformia aurrera euskaldunakaitxik… PNV zuen estabilidadia karu pagaten gaoz.

    Estatua bihar dogu berton erabakitxeko!!!

  2. Ni greba ein daben ikasle bat naiz. OSO ONDO iruditzen jat Lekitton dagon konpromixua eta Lekittoko denda, enpresa eta leku guztijak hartu daben jarreria.

    Baina Grebien jarraipena ez da izan bardina EH osuan; Bizkaian bez…

    Bilbon adibidez (konta nabenen arabera) nahiku flojo eon da gauzia, eta manifatik aparte piketiak lo (edo kaña batzuk hartzen…) ibili diraz. Lekittotik be bat baino gehiago jun da “jai eguna” aprobetxata rebajetara…

    Lekittoko dendak txapa eta dirua greba ein ez daben lekutan gasta? Mesede ein grebarik ein ez dabenari?, dirua herritik holan atara?…. Greban DE PUTA MADRE porta bagara be, beste gauza batzutan hobetzeko asko daukagu ondik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s