Urtarrilak 27, Greba Orokorra

Biharko greba orokorra dago deituta Hego Euskal Herrian. Gehiengo sindikalaz gain, hainbat atxikimendu jaso ditu greba deialdiak zein 12:30etan Bilbon egingo dan manifestazioak. Lekitton ere manifestazioa egingo da arratsaldeko 18:00etan eskolapetik hasita. Herriko egoerari eta grebaren jarraipenari buruzko kronika idatziko dau ZerEsanak.

Hona hamen, gehiengo sindikalak greba orokorra deitzeko arrazoien inguruan kaleratutako oharra:

Kapitala burutzen ari den Ongizate Estatuaren kontrako erasoaldiak ez dauka mugarik. Krisialdiaren aitzakiaz, bankak Europak egin behar duena agindu eta Estatu ezberdinek men egiten dute: lan eskubideak kendu, soldatak murriztu, lan merkatua erreformatu eta gastu publiko eta soziala mugatzen dute… Honela, azken hamarkada luzeetan egin diren murrizketarik basatienak aplikatzen ari zaizkio herritarren gehiengoagi elite ekonomikoaren mesedetan, azken hauei zama fiskala arindu, itzelezko bonifikazioekin saritu eta defraudatzen uzten zaien bitartean.   Orain, krisialdiaren errudunek pentsioen sistema publikoa daukate jo mugan:
Erretiro adina 67 urtetara luzatu
Pentsioa izateko beharrezkoak diren kotizazio urteak
handituko dituzte
. Lan merkatu prekario honetan, zatikako jardunaldiekin, aldi baterako enpleguekin eta kale gorrira botatzeko erraztasun guztiekin, praktikan ezinezkoa izango da eskatzen dituzten urte guztiak betetzea eta, hortaz, gero eta jende gehiago pentsio eskubiderik gabe geldituko da.
Arautzeko oinarria kalkulatzeko urte gehiago hartuko dituzte kontuan. Orain 15 urte hartzen badira kontuan, baliteke 20 edo 25 hartzea hemendik aurrera. Honek gur pentsioak %20 edo gehiagoz murriztuko lituzke.
Jasotzen den diru kopurua murriztu, kotizazio urteen arabera. %100era heltzeko, 38 edo 40 urte kotizaturik izatea nahi dute.
• Pentsioek eros ahalmenari eusteko betebeharra ezbatu.

Murrizketa hauek denoi eragiten digute, salbuespenik gabe, baina bereziki kaltetuko ditu prekarioen dauden langileak, jardunaldi partzialaz lan egiten dutenak, sektore feminizatuak, gazteak…

Pentsio sistemaren ustezko porrota sistema publikoarekin amaitzeko aitzakia baino ez da. Sistema publikoa pribatizatu nahi dute espekulatu ahal izateko. Estrategia hau Europa osoan zehar burutzen ari da, berriro ere banka “salbatzeko” gure poltsikoetako diruaz. Lapurreta hutsa da hau, baina lapurreta “legala”.

Botere ekonomikoak eskatu eta botere politikoak gauzatuko duen lapurreta. Ika-mika elektoralistetatik haratago, instituzio guztiek, bai Gasteiz edo Iruñakoek, bai Madrilekoek, PSOE-PSE, PNV edo UPN buru direla ere, jarraitu beharreko bidea konpartitzen dute. Banka eta enpresa handiekin aliaturik daude euren poltsikoak betetzen jarraitzeko, langile klasea gero eta gehiago estuturik.

Nahikoa da. Euskal gehiengo sindikalak eraso hauei guztiei erantzun die eta egiten jarraituko dugu. Guretzat sorrarazten ari diren miseriazko etorkizuna ez dugulako nahi. Beste eredu bat eraiki beharra daukagu, eta bide horretan hasteko jarraitu behar diren neurriak jadanik ipini genituen mahai gainean 2009an proposatutako dekalogoaren bidez.

Eredu ekonomiko eta sozialak mundi guztiak pentsio duina izango duela bermatu behar du eta horretarako neurriak bai hartu behar dira, baina ez orain arteko norabidean, kontrakoan baino, hau da, aberastasunaren banaketan oinarrituta:
Enplegua sortu behar da, baina kalitatekoa: soldata zenbat eta handiagoa orduan eta gehiago kotizatu.
Gazteak eta emakumeak lan merkatuan sartu behar dira, baina baldintza eta aukera berdinetan.
Fiskalitate justu eta progresiboa, gehien irabazten dutenek gehiago ordain dezatela eta kapital errentak ez daitezela sarituak izan.
Euskal langileok gure pentsio sistema erabakitzeko ahalmena ta bitartekoak behar ditugu. Erabakitzeko esparru propioa behar dugu.

Krisialdi honen ostean ezer ez zela berdina izango mehatxatu gintuzten. Geure esku dago hori lortzea, baina ez euren parametroetan. Benetako aldaketaren alde borrokan jarraitu behar dugu, beste eredu ekonomiko eta sozial baten alde borrokan jarraitu behar dugu, herritarrak gutxi batzuen ekonomiaren mesedetan ez daitezen erabili, baizik eta ekonomia herritarren mesedetan. Euskal langileok mobilizatu beharra dugu, kalera irten eta geure eskubideak errespeta ditzaten aldarrikatu.

LANGILEON ESKUBIDEAK ERRESPETATU!

U-27an DENOK GREBARA!

5 thoughts on “Urtarrilak 27, Greba Orokorra”

  1. Ia ba popia mobitzen badagu, Tunisian, liaten dagozenagaz… europa guztitik ikasleak eta gazteak kalera urteten… eta Euskal Herrian, zereri begira gagoz. Ez dakit, Ezker Abertzalea beste zeozetan dabilelako bada… baina ez dot ulertzen, zelan gurea moduko herri baten ez egotea greba osoa!!!

    Ez dabenak sarratzen, ESKIROLAK dirazela argi dago!!! Da gure miseria, eurena be izango da!! Eta mesedez inok ez begiratzea dauko espainolari ze horrekin bai ez goiazela inora!!

    1. Herrija lo dao. Kalera urten bihar da! Laster esklabismua legeztatuko dabe eta ordun zer engou? Makro botello bateaz protesta?? VIVASPAÑA!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s