Lekittoko misterioak (II)

Aurreko astian aurreratu neban moduan, Lekittora sartu orduko ikusten dan fenomeno bati buruz datuak eta informaziñoia pilatu dotez azkan egunetan. Guk jakin ez arren, fenomeno horren parte gara aspalditik, eta badaezpada, egunero gogorarazten deuskue herri sarreretako kartelek. Bai, horretxen inguruan nabil; akabo sekretuak, kanpora tabuak, heldu da garaija iñor esatera ausartzen ez dan berbia esateko… cittaslow.

Baten batek komunerako lelengo osteria ein dau dagoeneko. Artikulo honek mito asko hondoratzeko balijoko dau eta kontu ilun asko agerijan itxi. Egilia bera be arriskuan dago momentu honetatik aurrera.

Baina guazen harira. Herrira sartzen dan edonork, “Lekeitio” diñon kartelagaz batera, duda existentzialak sortzen dabezen beste letrero bat ikusten dau, cittaslow dakarrena. Bardin da Karraspijotik, Ipazterretik edo Oletatik bazatoz. Han dao bera, geuri arpeira zer garien esaten, zelako herrijan bixi garien esaten.

Gaur egungo bixi erritmuaren aurrian 90. hamarkadako amaieran Italian sortu zan mugimendua adierazten dau berbiak (slow city modura ezagunaua, hiri motela edo geldua, Euskaltzaindiak hobetsitako itzulpen arauen arabera). Slow mugimeduaren barruan sortutako korronte bat da, gizakijen jardueria moteldu eta denporia kontrola nahi dabena, munduan zeozelako oreka bat lortzeko. Sekta bat, labur esanda.

2007an heldu zan slow city dalakua Espainiar estatura eta Lekitto urte horretako urrian sartu zan ofizialki zerrendara. Esan leike pionerua ixan zala horretan be (kuriosua, bi artikulu bi misterio ezberdinen inguruan, ta bijetan suerta dira Lekitto ta pionerua esaldi bardinian). 2008an, Estatuko Cittaslow Herrien Sarea osatu zan.

6 dira Espainiako slow city-en sareko zerrenda luzia osatzen daben herrijak, zein baino zein ospetsuaguak: Begur, Bigastro, Pals, Rubielos de Mora, Mungia ta Lekitto; beraz, bi euskaldunak. Palafrugell-ek oin dala gitxi itxi dau saria. Galera garrantzitsua, dudarik barik.

Ez nau ukatuko inorek zerrendia irakurri ta ikaria emoten ez dabenik. Begur, Bigastro eta antzeko ixenen artian Lekitto irakurtziak hotzikarak sortzen ditxuz; Mungiak be bai. Neure doluminik sentiduenak mungiatar danari.

Eta, orduan, danok galdetzen gazoena da; ze kristo eitxen dau Lekittok holako friki kuadrillien artian? Ze onura eskeintzen ditxu cittaslow bat ixatiak? Behin sartu ta gero, urten leike?

Ez da erreza erantzuten. Are gatxago kontuan eukitxa 3 urte pasau gaozela slow city bat ixaten eta ni oingoxe astian entera nazela, ariñao ezer “berezirik” sentidu barik. Baten batek gomendatu eban modura, web orrialde bat dago mugimendua eta bere filosofija azaltzen dabezena. Bertan, cittaslow bat ixateko baldintzak aipatzen dira. Ez naz bakotxa komentaten hasiko, barreguriak ez eustan idazten itxiko. Esango neuke baldintza horrek ez betetia ixan biharko litzatekela baldintzia, Lekitto barruan eoteko behintzat.

 

Hori bai, cittaslow-ak ezin hobeto konpontzen dira alkarren artian, batez be, alkatiak. Hori demostraten daben dokumento grafikuak topa al ixan doraz. Holan jakin al ixan dot, Bigastro edo Rubielos de Mora moduko lekuetan goi-bilerak egin ixan dabezela. Zirkulo horretan, gure alkatien sinpatijak gainontzeko herrijak kautiba ebazala komentaten da. Ez dakit horreaitxik, edo besterik barik, tokaten dalako, baina http://www.cittaslow.es orrialdien arabera “momentu honetan” Lekitton dagoz prestatzen hurrengo bileria. Orrialdien eguneraketa eskasa ikusitxa, ezin da jakin “momentu honetan” dagoeneko pasa bada ta ez bagara entera, edo laster mundu mailan ezagunak dirazen alkate horrek gure herrijan ikusteko ohoria eukiko badogu benetan.

Luze ta zabal idatzi leike gai honen inguruan. Nik ez dakit sekta baten parte edo munduen norabidia aldatuko daben mugimendu baten partaide bagara. Baina, dudiak berak, ikaria emoten nau. Igual urte batzuk barru artikulu hau idatzi ixanaz damutuko naz, cittaslow mugimendua mundu osuan zabaltzen danian, Azkunak Bilbo bertan sartzia erabaki ta gero (ezinbesteko baldintzia aurrekua beteteko). Orduan, beste artikulu bat idatzikot parkatu eskatzen. Ordurarte, ez naz slow sentitzen, ez nago lasaiago, ez naz bixi trankilago. Lekittok ikaria emoten dau, ala ez?

8 thoughts on “Lekittoko misterioak (II)”

  1. Ba, irakurri dot web orrialdia ta berez balore aldetik ta egokija iruditzen jat, naturarekiko errespetua adierazten dau, birziklapenian, etxien kontruzino masibua ez dau onartzen, tradizinoi desberdinak mantentzien alde dao…Baina pentsaten hasitxa, jaujatxua da ze justo Cazalisen politikia guztiz kontrakua da.
    Orduan, zelan osti onartu dabe Lekitto sare honetan?Seguru ez daukola jarraipenik, ze gauza serijua ixango bazan ez ben onartuko.

    Guzti honek usain eskasa dauko, kaka usaina, ze gixon honek slow citin filosofijen kontrako jarreria euki dau.
    Igual, turistak erakartzeko beste trikimailu bat da…gehijao ez mesedez!

  2. Cazalisek Lekitton baño denpora geijao pasaten dau edonun. Ganera arpeija emon barik hor dabil Lekitto edonun sartzen eskutuan. Cittaslow mugimendua da puta mierda handi bat, Lekittok ganera eztau beteten olako ezer. Beste behin be, Cazalis, ridikulua etxen… ta txarrena da hurrengo urtian be jentiak PNV -ri botakotzola (espero ezetz baña… ikusi eztabena nai baño itsu handijaorik ez dao)

  3. Txo Bilbo ezin leike ixan 50.000 bizilagunetik behera euki bihar ditxuz sartzeko-ta.

    Hoba UEMAtik ezpaben atara Lekitto. En pin… Hiletxu batzuk baino ez jakez gelditzen eta ondo aprobetxatia daukela.

    JA JA JA JA!

    1. Azkunak nahi dabena eitten dau gero!

      kontuz! LaSextako entrebistadoriak ezagutzen ez badabe be (SLQH programakuak) “tipo peligrosua” da eta!

  4. Bigastro!!!!!!!!

    Lekitto mundu mailako elitia osatzen daben herrijen pare kokatu dau alkatiak eta zuek, hippie putak, kejia bakarrik daukazue!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s