Tortura, eguneroko ogia

Interneten bideo bat dabil buelta bueltaka, etorkizunian poliziak izango dirazenek torturien aurrian dauken jarreria erakusten dabena. Gainera, beste behin, Euskal Herriko azkan sarekadako atxilotuen testigantzak kaleratu dira. Ikusi, entzun, irakurri, ta bakotxak ataratia daukozela bere ondorijuak.

Espetxera bialdutako atxilotuetako lauren testigantzak dira honek. Informazio gehiago askatu.org web orrialdian.

Iñigo González:

Bai mediku forentseari eta bai epaileari jasotako torturak salatu dizkie. Tratua oso gogorra izan dela adierazi du, hainbat aldiz poltsa jarri diote buruan arnasarik gabe utziz, kolpeak eman dizkiote gorputz osoan, bortxaketa imintzioak egin dizkiote eta elektrodoak jartzeko mehatxuak eta simulazioak egin dizkiote. Psikologikoki ere oso gogorra izan da tratua, bere senideekin mehatxu ugari egin dizkiotelarik.

Gorka Zabala:

Medikuaren eta epailearen aurrean ez da ausartu torturak salatzera baina bere abokatuari kontatu dio gogor torturatu dutela Guardia Zibilek. Poltsa jarri diote buruan arnasarik gabe utziz, kolpe ugari eman dizkiote eta tratua psikologikoki ere oso gogorra izan da. Bortxatzeko mehatxuak egin dizkiote, baita elektrodoak jartzeko mehatxuak ere. Familiarekin ere presio psikologiko eta mehatxu ugari egin dizkiote.

Jon Patxi Arratibel:

Mediku forentseari ez da ausartu salaketa jartzera baina epaileari zehaztasun handiz esplikatu dio jasan duen infernua. Deklarazio polizialetako batean, sinadura botatzeko lekua bere izenearen ondoren aztnugal idatzi du, alegia laguntza alderantziz. Epaileari azaldu dio nola egin duen hori, eta zergati egin duen. Indefentsio egoera izugarri horren aurrean, tortura saio gogorren erdian laguntza behar zuela adierazteko esplikatu dio epaileari. Honi ere poltsa jarri diote buruan hainbat aldiz, kolpe ugari eman dizkiote, mehatxu ugari egin dizkiete senideekin eta hurbileko lagunekin. Bortxatzeko eta elektrodoak jartzeko imintzioak ere egin dizkiote.

Gorka Mayo:

Presio psikologikoak, mehatxu batzuk eta galdeketa luzeak jasan ditu baina fisikoki ez dute ukitu. Honek hasieratik Habeas Corpusa eskatu zuen eta idazkari judizialari atxiloketa unean esan zion ez zuela deklaratu nahi. Jaso dituen galdeketak politikoak izan dira, egoera politikoaren ingurukoak, ezker abertzalearen apustuaren ingurukoak e.a. Galdeketak oso luzeak izan dira.

8 thoughts on “Tortura, eguneroko ogia”

  1. Bideo oso interesgarria. Harrigarria da benetan batzuk begien bistara daukena ez ikusteko dauken gaitxasuna

  2. Eta zelan ostija aguantaten dau estatu batek tente holako funtzionarijuakin!!?? earra atzeratuak!

    Nota: Independentzia lortzen dogunian zer EZ dan ein bihar

  3. madrileko telebista kate batek eginda dago…teleK, vallekaseko telebista. Estatua be esperantza apur bat gelditzen danen seinale…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s