Mendexako gestora lanian

 Kantsata udan Karraspiora jun eta aparkalekurik ez egotiagaz?
Uste dozu, XXI. mendian, Lekittotik Karraspijora daon bidia oinez egin behar izatia ez dala ulertzen?
Ba trankil egon, Mendexako udala Karraspion aparkalekuak egitea pentsaten dago eta!

Bitu zer irakurri dogun hitzan:

Garbiñe Garagarza

Karraspio inguruan 200 aparkaleku eraikitzeko proiektua lantzen ari dira

Karraspio inguruan sortzen den auto pilaketari irteera emoteko aparkalekua barriak eraiki gura ditu Mendexako Udalak. Guztira, 200 aparkaleku eraikitzea da eskuartean duten egitasmoaren helburua.

Aparkaleku barriak Kurlutxuren inguruko lurretan egin gura dituzte; zehatzagoa izateko, Kurlutxu eta Itsaso Etxearen arteko lurrak dituzte buruan. «Hondartzaren gaineko aldean gelditzen dira lur horiek. Handik hondartzaraino oinezkoentzako bideak egingo ditugu», azaldu udal gestorako buru Pedro Agustin Juaristik. Bide batez, egitasmoa luzera begirakoa dela be argitu gura izan du. «Hainbat erakunderen lana behar da proiektua aurrera ateratzeko; Jaurlaritzako Ingurumen saila, Aldundia… Hori dela eta, denboran luzatu egingo da. Urte hau be osorik errez joango zaigulakoan nago».

Aparkalekua txiki
Uda sasoian Karraspio hondartzatik miloi erdi erabiltzaile pasatzen direla estimatzen dute udal ordezkariek, eta bisitariei gaur egun eskaintzen zaien aparkaleku kopurua 80koa da.
Orain dagoen aparkalekua txiki gelditu zaie mendexarrei eta udaro Karraspio inguruan autoekin arazoak egoten dira. Izan be, aparkalekua goizean goizetik betetzen da, eta egunak aurrera egin ahala, bertaratzen diren autoen joan-etorriek trabak sortzen dituzte.

Gainera, azken urtean arazoa handitu egin zen, karabanak eta furgonetak denbora mugagabean bertan gelditzen zirelako. Horren aurrean, Udalak ibilgailuen sarrera mugatu eta uda sasoian 01:00etatik 06:00etara aparkatzea galarazi zuen. Karraspiorako sarreran be zaintza jartzen dute udan eta Lekeitiotik bertaratzeko autobus zerbitzua be egoten da. Orain arteko neurriek, ordea, ez dute lortu arazoa gainditzea. Aparkaleku barriak eraikita, arazoari behin betiko irtenbidea emon gura dio udal gestorak.

http://lekeitio.hitza.info/2011/01/19/karraspio-inguruan-200-aparkaleku-eraikitzeko-proiektua-lantzen-ari-dira/

10 thoughts on “Mendexako gestora lanian”

  1. Hori kaka lekitxon eitxen badabe… agur!! nahiko euki dogu saihezbidiaz oin beste kk bat eitxeko!!!!! naturiek gure begirunie biher dau, eta turistena be bai… eta oinez eitxeko gogorik eztokonak aparkatie douko arropainen eta gero autobuse hartzie!!! lotzagarrije iruditzen jat mendixako udalari holakorik burutik be pasatie…
    portzierto… galdera bat… ia inork erantzune badaki… karraspijo bidien ikusi dotez kartelak: parkina?? bai baina etxebziztza proiektuak ere bai… edo holako zozer?? parkiñaz batera eitxiak eitxeko asmue be badauke ala zer di horrek?

  2. Karraspioko parkinen inguruko eztabaidan sartzearren, parae bat gauza:
    1- Lekitto turismotik bizi? Geruago gitxiago, da krisi denporetan… dana dala onartzen dot zati handi baten holan dala.
    2- Baina galdera zuzena da, zer topaten dabe turistak lekitton? Da honetan da nitzako fallaten dana. Lekittora jendea polita dalako dator, arrantzale itxura bat daukolako, eta bertan dagon herri biziagatik. Lekittora nor dator hondartziagatik? da ganera hondartzara datorrena badator da badoia…. lekittok daukon turismorako bere inguru zoragarria da.,… da ez dozu pentsaten, egingo daben parkinagaz ya ez dirazela bistak bardinak izango…. Azkanean, benetan dirua izten daben turismoak, ez dau nahi izaten toki masifikauak… bestela begiratu zer pasaten dagon españiako lebanten edo mallorkan… ingurua hainbeste destrosa dabe, ze kalidadeko turismoa, dirua izten dabena, beste toki batzutara joan da…. da oin aleman, ingles…. pobrienak en masa juaten dira , en masa (diru gitxi izten dabelako bakoitzak). Hori da lekittorako nahi doguna? Nik ez!!
    Da ingurua, ez badogu zaintzen ba akabo….. ganera horretarako badaukez mile toki, gu beste turismo eredu baten zentra behar gara.
    Bueno, da hori kontuan hartu barik, parkin hori egiteko dagozen txapuza guztiak, arropaineko parkina kentzeko planak, danak obligaten doguz, aldamiz baino hurrunago aparkaten, herria ikusten etorteko…. da oin karraspio ganera arte eruango dabez….. en fin!!!

  3. Jo ba niri ondo iruditzen jat parkina etxia Karraspijon. Atzan baten turistak diraz dirua izten dabenak Lekitton. Zemat eta erreztasun gehijao emon gehijao etorriko diraz ezta?

    1. Dirua izten dabelako ze, eurak bir daben dana ein bir dou geuk? turistak ez dauke hainkarik ala? horrenbeste kostaten da karrapijora OINEZ jutia?

    2. Turistak dirua itxi… ados!
      Baina gauzia zer da menpeko bihurtzen gaittuen ekonomi hau sustatzen daben proiektuak bideratzia, edo ekonomikoki herria berpiztuko daben proiektuetan pentsaten hastia.

      Turismoa: ondo, onatu ein birko da; ezin dotzau txapa atia gure herri marabillosua ezagutzen etorri nahi dabenari; “la buena vida” ezagutzen. Baina ezin da herria (kasu honetan Mendexa) Lequeitio D´oor turismo ereduan garatu

      1. “”Baina gauzia zer da menpeko bihurtzen gaittuen ekonomi hau sustatzen daben proiektuak bideratzia””

        Menpeko bihurtzen gaittun ekonomi eredua??? ba eztakit menpeko bihurtzen gaittun ala ez baina hamen baino hobeto ezta bixi inun. Dana daukagu ta ganera keja!! edarra arpeija! JUN ZAIX KUBARA HAN HOBETO BIXIKO BAZARA!!

  4. Animo danon artian lortuko dogu, otoijo bota ta airopuertua etxia ta tunel subterraneuak lekitto azpitxik ta sahiesbide bat lumentza mendijen betik, bai ein daigun dana, progresuen ixenian. Batzuk oneaz be boltsilluak beteko dabez da, gu tontun modura begira.

  5. Da proposamena, zergatik ez dabe egiten lekittotik ondarrura paseo turistiko bat… badakizu zenbat kala guapo dagozen… imagina holako kala bakoitza bere txiringitotxuagaz, rollo kaipirinak hartzen……. unmmmmmmmmmm… super ona!!
    Ah, da parkina bertan, ze 15 minutu oinez egiteko hobeto ez daukagu osasunik eta!!
    Ganera holan jende gehiago egongo gara… da titi, papar, popa… gehiago ikusteko aukeria…….jupiiiiiiiiiiiiiiiiiii!!!!!!!!!!!

  6. Ondo, baña hobetu ahal da:
    *Hondarra kendu eta kautxua ipini; garbitzeko errezago eta haixia dagonian ez da altzako
    *Urari kresala kendu; produktoren bat bota edo nahi dana; edo 300mra dike bat zabaldu eta ur gezagaz bete, bardin jat. Nikia ipintxen doten bakoitxian pika eitten nau eta ez jat gustaten. Kloroa bota urtetara! pistinan badago hondartzan be bai; higieniagaz be pentsa ein bir da.
    *Taxi zerbitzua karraspijora jun eta etorri… autobusa? zer gara ba, pobriak?

    etab. baña ez naz luzatuko, zozetarako pagaten dotzau politikarijari eta; geure ordez pentsateko.

    Baña gauza bat argi!: Gure komodidadia infinitua ez dan bitxartian, eta naturiak geure nahija eta konforta oztopatzen daben bitxartian ez gara zibilizatuak ixango.

    Gora hondartzako sonbrillak! karraspijon txanpuari BAI! eta zelan ez, bueltatxua karraspijora… KO TXI AN (zozetarako gara pertsona zibilizauak eta!)

  7. Nik Lea ibaijen ganetik Isuntzako zubira arte zubi bat etxia proposatuko neuke, edo Lumentza mendijen azpitxik tunela. Holan 200 kotxiak errezao pasako litzatekez. Ixan be, eskolapian eta Elizatean eoten dan kaka ezta normala.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s