Udalbiltzako auzipetuak aboslbituak izan dira

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Udalbiltza auzian auzipetutako hogei lagunak: ez du delitu zantzurik ikusi hautetsien elkarte gisa erakunde horrekin aurrera eramandako jardunean. www.berria.info

Fiskalak, aldiz, hamarna urteko espetxe zigorra eskatzen zuen 19 auzipeturentzat, Udalbiltzako izatea “erakunde terroristako” kide izatea zela iritzita. Esan bezala, ordea, Javier Gomez Bermudez epailea buru izan duen epaimahaiak errugabetu egin ditu guztiak.

2003ko apirilean egin zuten Udabiltzaren aurkako polizia operazioa, Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, joan den uztailaren 15ean ekin zioten epaiketari, eta urriaren 26an amaitu zen, auzipetuek azken hitza hartuta.

21 auzipetu zeuden Udalbiltza auzian. Fiskalak 20rentzat hamarna urteko kartzela zigorra eskatu zuen –Xabier Alegriarentzat ez zuen zigorrik galdegin-, ETArekin harremana izan zutelakoan. Dignidad y Justicia herri akusazioak 21 auzipetuentzako 14 eta 23 urte arteko espetxea eskatu zuen. Defentsak, absoluzioa.
Javier Gomez Bermudez izan da epaimahaiburua, Egunkaria-ren itxiera kasuko epaiketan bezala -hemen absoluzioa eman zuen, joan den apirilaren 12an-.

Udalbiltzaren aurkako frogarik ez zuten aurkeztu

Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik ez zuten aurkeztu akusazioek epaiketan zehar. Polizia lekuko batek aitortu zuen eraikuntza nazionalaren aldeko lanak ez duela esan nahi ETA babesten denik, eta Udabiltzaren aurkako frogarik ez zutela.
Auzipetuek uztailean esan zuten Udalbiltzako erabakiak ez zituela ETAk hartzen. Halaber, zioten udal erakundeak diru publikoak eta bere jarduera oro legea jarraituta egiten zituela, eta Euskal Herriko udal erakundearen jarduera politikoa, demokratikoa eta jendaurrekoa izan zela. Defentsako lekukoek berretsi egin zuten auzipetuen azalpena.

Operazioa izan zenetik auzipetuek euskal gizarteko sektore zabalen babesa jaso zuten, hainbat erako ekintza eta mobilizazioen bidez.

3 thoughts on “Udalbiltzako auzipetuak aboslbituak izan dira”

  1. .19. IBON ARBULU RENTERIA (21)

    Responsable de Ekin y Batasuna (p31)
    Conversaciones telefónicas con Iñaki O´shea (sumario 18/98) en la
    que antes de la presentación de la “PLATAFORMA NACIONAL O
    REFERENCIAL” integrada por un conjunto de notables para confeccionar
    listas blancas ya hablan de los objetivos, fin y de cómo la van a poner en
    marcha (p31)
    Paga los sueldos de los liberados de EKIN, entre ellos el de Peru
    Aramburu Berriozabalgoitia (p32)
    El Ministerio Público no aportó prueba sobre la primera y la tercera
    afirmación más allá del hallazgo de una nómina a nombre de esa persona,
    nómina legal y con el alta correspondiente en la seguridad social. Se trató
    pues de una afirmación no demostrada y en todo caso insuficiente para
    deducir de ese solo hecho la pertenencia a una organización terrorista.
    Por otro lado, los funcionarios de policía que hicieron los informes

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s