Lekittoko misterioak (I)

Lekittoko kalietan zihar misterio bat baino gehiago ei dagoz ezkutata. Horietako baten azalpena topa nahian ausartu naz artikulu hau idaztera. Nik batutako informazioñoien eta jentien laguntziari esker, galdera baten erantzuna lortu nahiko neuke… ze kristo eiten dabe zapata batzuk argijen kable batetik dindilizka?

Egunero bertatik pasaten danak dagoeneko ikusita eukiko ditu. Ez neuke jakingo zenbat denpora doiazen esaten, baina hilabete batzuk ixango dira. San Andres inguran, Aitta Pieleko ermitxien atzian, kalia alde batetik bestera zeharkatzen daben argindar kablian ikusi leike zapata paria eskeitxa.

XXI. mendeko kaleko artiaren parte dala ixan zan horren inguruan galdetu ta jaso neban lelengo erantzuna. Ameriketako Estatu Batuetan sortu eta mundu osora zabaldutako arte modernua; hainbat hiruburutan telefono kabliak zapatakin beteta euazala, ta lekittora be heldu zala espresiño hori, modu puntualian bazan be. Gerora, arte mota hori shoeffiti deitzen dala jakin al ixan dot (inglesezko shoe eta graffiti berben elkartetik datorrena).

Baina, lekitton artista asko dagozela jakin arren, nor zan egilia? Nor zan arte modernua gure herrira ekarri eban pionerua? Zeaitxik leku horretan bakarrik? Zeaitxik zapata pare bat bakarrik?

Astiak pasa zirian, egunero lez, kablien azpitik pasa eta zapatarik ez euala konturatu nintzanera arte. Nork hartuko ete eban zapatak hortik kentzeko molestija? Udaltzainak bihar hori hartzeko kapaz dira?

Baina, erantzutera heldu orduko, egun gitxiren barruan, barriro han euazan: zapata bi, kordeletik lotuta, kabletik dindilizka. Artea garatu ein zan gañera, euskaldundu esango neuke, Euskal Herrian hain modan egon ixan dirazen mendi estiloko zapatak zirilako eskeitxa euazanak; eta oindik dagozenak.

Ezin neban sinestu. Lekitton artista bat eukagun (edo friki bat), mundu osuan ezaguna zan arte mota bat gure herrira ekarri ebana, eta inork ez eban ezagutzen. Interrogante gehiegi eskuak gurutzatuta geratzeko.

Interneteko mundu zabalian sartzia erabaki neban horregatik. Han eta hamen begiratuz, azalpen logikoren bat topa nahijan. Baina logikia eta internet alkarregandik urrunegi dagoz sarri. Kaleko arte moderno hori, hasieran ez zala artia eta ez zala AEBetan sortu jakitxeko balio izan eustan behintzat.

90. hamarkadan Espainian sortutako ohituratik etorrela irakurri neban leku askotan, militarrek hasi ebela kablietan zapatak eskeitxien kontua eta gero artera garatu zala, zerbitzu militarra amaitu zanian. Militar espainolen ohituria lekittoko kalietan? Erantzunak topa biharrian, galdera gehiago eragiten eustan.

Ordutik hona, mila klasetako azalpenak irakurri ixan dotez. Lapur bat hiltxen ebenian bere zapatak eskeitxen zirila jentiari erakusteko; trapitxeruak leku horretan egoten dirazela adierazteko kodigua dala drogia erosi nahi dabenentzat; afrikako etorkinen ohituria dala lan barrija topaten dabenian zapataz aldatu ta zaharrak kable batetik eskeitxia; kaleko banda baten territorijua adierazteko sinbolua…

Nik ez dot uste Aitta Pielen atzian drogiaz trafikaten danik edota latin-kingen eremua markateko danik, are gitxiao baten batek lapur bat asesina ta bere zapatak bertan eskegi dabezenik (birritan gañera, doble crimen bateri buruz berbetan eongo giñian…).

Baina lekittori buruz gabiz, ta badakigu ez daola gure herrijan pasaten ez danik. Momentuz, eta danon artian hamen erantzunik topaten ez badotzagu (edo egilia bera agertzen bada berton, hobeto), argitu bako misterio bat gehiago izango da. Niri, honek danak begiak zabaldu ta herriko beste galdera batzun erantzuna bilatu nahi ixatera eruan nau. Zuek misterioren bat ezagutzen badozue, berton komenta ta saiatuko naz informaziñoia lortzen ta zeuekin konpartiduten.

Bitxartian, hurrengo astian, nik beste kontu ilun bateri buruz idatziko dot, lekittarrak ikaratuta eta nahastuta daukozen misterio bati buruz… zer esan nahi dau herriko sarrerako karteletan dakarren cittaslow berbiak?

8 thoughts on “Lekittoko misterioak (I)”

  1. Hori bakarrik? Zer beteten dau Lekittok slowcity-k ba? Hau berben prostituzinoia da, lehen, askatasuna, demokrazioa, elkartasuna… moduko berbak prostituidu zirian… oin, berotegi efektua, desarrollo sostenible… DANA MARKETING HUTSA!!

      1. Bai bai!! Es que gauza danetan esan leike zeozer da? Parkatu apur bat modu txarrak emoten izan badau… ez zan nire intentzinoia, es que honegaz gaiagaz hitzan urten ebanian totalmente berotuta neuan da ez igual tonua ez dot kalkula… gorantziak!!

  2. Cittaslow dala ta internetian begiratzia okurridu jat. Ta zer topako ta webgune hau, dana esplikaten dabena.

    http://www.cittaslow.es/

    Gehien arritxu nabena “mugimendu” honen filosofija ixan da:

    los municipios aspirantes deben reunir una serie de requisitos entre los cuales destacan los siguientes:

    * La aplicación de una política medioambiental basada en promocionar técnicas de recuperación y reciclaje de los residuos.
    * La política urbanística ha de servir para mejorar el territorio, no para ocuparlo.
    * El uso de los avances tecnológicos para la mejora de la calidad del medioambiente y núcleos urbanos.
    * La promoción de la producción y uso de productos alimentarios obtenidos mediante técnicas naturales y compatibles con el medioambiente, sin incluir los productos transgénicos e implantando, si procede, servicios propios de defensa y desarrollo de producciones autóctonas.
    * La potenciación de las producciones autóctonas vinculadas al territorio: se mantienen las tradiciones más ancestrales y se promociona la relación entre los consumidores y productores de calidad.
    * La potenciación de la hospitalidad y convivencia entre los habitantes y turistas.
    * La concienciación tanto de los habitantes como de los operadores turísticos sobre lo que significa el hecho de vivir en una ciudad slow y sus repercusiones, dedicando especial atención a la sensibilización de los jóvenes mediante planes de formación específicos.
    * La población de las ciudades de la red no puede ser superior a 50.000 habitantes.

    Bigarren puntuak hauxe diño “* La política urbanística ha de servir para mejorar el territorio, no para ocuparlo.” ta nire galderia da, Lekitton hau puntua beteten da ala?

  3. Artikulo ona ta interesantia, zapaten barri euki dot baina ez dotena jakin kendu ta barrijak ipini dabezela. Eta interesa sortu euztan ta ibili nitzan begira nundik etorren eta ameriketako drogen tokijak markateko ta erabiltzen zirila irakurri neban. Baina bastante zelebria da temia. Ondo dao ona artikuluak idaztia.

  4. Neuri be bardiña pasa jaten. Aitta pieleko atzetik pasa nitzan baten, zapata zuri-baltz batzuk ikusi nebazan klabetik eskegitxa. Oso harritxuta gelditxu nitzan hori ikusi nebanian, ta bertatik pasaten nitzan bakotxian begira begira gelditzen nitzan, iñungo zentzurik topa ezinda. Baina hilebete inguru beranduago, ia ohitxuria neukan modura, kablera beiratu ta zapata paria aldatu ebela konturatu nitzan. Orduan bai harritxu nitzala, nahikutxu ganera. Inguru guztijari beiratu neutzan ia ezer barri edo berezirik ikusten neban, ta bai topa be! Etxien kontrako losan dagon trafiko seinalien ganian, Lekittoko Gazte Asanbladako painelo hori bat euan ipinitxa (nahiz ta on ez egon) ta gogoratzen nitzala behintzat, arinago ez euan. Orduan nik pentsaten dot…
    Eztakitx eh? Ze ni hamen ez nao inor epaitzeko, baina… Eztakipa!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s