Lekittoko gaztien argazki erraldoia zapatuan

Gazte independentisten kontrako etengabeko erasuen aurrian, lekittoko gaztiok be independentziaren alde gaozela erakusteko argazki erraldoia atarako dogu zapatuan, urtarrilak 15, eguerdiko 13:00etan.

Danok dakigu gazterija parte aktibo eta garrantzitsua garila Euskal Herrijaren askapenerako borroka honetan. Geure ilusiño eta konpromixuagaz, beti eruan ixan doguz aurrera estatuari eta sistemiari desgastia suposatzen dotzen borroka desberdinak. Horren aurrian estatua ez da eskuak gurutzatuta geratu eta beste modurik ezagutzen ez dabelez, bere injar errepresibo guztijak martxan ipini ditxuz gaztiok mobitzen hasi gininetik gaur arte.

Azkan urte honetan iñoz baño argijao iksui dogu hori, urte betian 70 gazteren bila juan da polizi espainiarra (2009ko azaruen 24an, 2010eko urriak 22 eta abenduak 16), honetatik gehijenak atxilotuak, tortutratuak eta kartzelaratuak ixan dira eta bestiak euren askatasuna mantentzeko eta borrokan jarraitzeko nahijagaz ihes eitxia erabaki dabe.

Nahiz eta argi egon gaztiok garila estatuaren errepresiño basatijaren jomuga nagusija, danon injarrak batuta argi itxi nahi dogu ez dogula onartuko beste atxiloketa, tortura, kartzelarazte, miaketa, jarraipen, mehatxu, ez beste ezelako erasorik!!!

Horregaitxik, gazte guztijok gure gazte ixakeria eta gure askatasuna arakutsiz argazkijak atarako doguz, danok garilako gaztiak eta danok ixan anhi dogulako askiak!

URTARRILAK 15, ZAPATUA, 13:00etan PASKUALITON

ARGAZKI ERRALDOIA!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s