Oihane Perea eta Josu Ormaetxea bertsolariak inputatu ditu Espainiako Entzutegi Nazionalak

Aspalditik dakigu presuekiko edozein elkartasun keinu delitu bihurtua izan daitekela Euskal Herrian. Orainguan bertso batzuk izan dira “errudunak”, guzurra emoten badau be. Norarte helduko gara…? 

2010eko uztailaren 25ean, Santiago egunean (Gasteizeko Andra Mari Zuriaren jaien testuinguruan) Blusa eta Nesken Batzordeak Euskal preso politikoen senideei elkartasuna adierazteko ekitaldia antolatu zuen, urtero bezala. Bertan Oihane Perea eta Josu Ormaetxea bertsolariek hartu zuten parte. Ekitaldian bertsotan egiteaz gain, presoen senideak oholtzara igo zitezen dei egiteko, zegozkien presoen izenak irakurri zituzten mikrofonoan. Ekitaldiak Gasteizko Udalaren eta Herrizaingo Sailaren baimena bazuen ere, Ertzaintza presente egon zen bertan, eta hiru lagun identifikatu zituen.

Duela pare bat aste Oihane eta Josuri Audientzia Nazionaletik jakinarazpen bat iritsi zitzaien: urtarrilaren 14an 11:00etarako joan beharko dute Madrilera, deklaratzera. Uztailaren 25eko gertaerengatik terrorismoa goraipatzea egozten diete, bertsolari bezala jarduteagatik eta beraien iritzia plazaratze hutsagatik. Aurrekari arriskutsu hau salatzeko prentsa-aurrekoa deitu da datorren urtarrilaren 13an, osteguna, 11:00etan, Gasteizko Amaia Zentroan., baita bertaratzeko deia egin ere.

Informazio gehiago www.askatu.org-en.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s