Lekittoko kanta batzuk

Interneten galduta honako helbide hau topa dogu:
http://www.lekitxo.info

Bertan Lekittoko kontuak begira, estudiantinako grabaketa eta kanten letrakin topa gara. On ia ez zara izango estribillua bakarrik dakijen bakarra!
Honako dokumentuak Zeresanan, eta bazkari herrikoi guztijetan, ezin dirazelez falta, ba hamen daukazuez:

Blogak ez gaitxu itxi audijuak ioten, beraz linka eta bertan eskuragarri dagozen letra batzuk bakarrik eskeini ahal doguz… Politxa izango zan baña….

-Kantak entzuteko jaitsi ein bir dozuez zuen PCra-

Hori bai, iñor prest badago zuzenketak eitteko (kasu batzutan letria idatziz eta kantan ez dira bardinak), edo kanta barrijak trukatzeko, zeresana beti zabalik eukiko dau.

http://www.lekitxo.info/index.php/es/joomla-license/nuestra-estudiantina

KALTZAPINTXO

Urra, labiru, labiru, labiru, labirulera
urra labiru, labiru, labiru, labirula..

ltsasora jausi da gura Kaltzapintxo, ai pintxo
Pozik geratu ginan ez zanian itxo. (barriro)

Sirillo makinista
Kokomarro patro
Zaldupen joan zirian
atunetan atzo
atunak ekarritta
otzararik han ez
zesteruak eitteko
astirik euki ez

Calcule uste(d), uste, uste Isidora ama ataraizu otzaratik kanpora. (barriro)

Langredo ta Pitxarra
pertsebatan hasi
Langredo gizajua
txirrist ein da jausi.
baina Pitxarrak berriz
etxera ihesi
holako parejarik
ez juat ikusi

Calcule uste(d), uste, uste Isidora ama ataraizu otzaratik kanpora. (barriro)

Goiko kalian dagoz
etxe zahartsu baten
Langredo eta alabia
makarroiak jaten
Langredok alabia
guapatuten dauko
Otoio Indianua
datorrenerako.

Calcule uste(d), uste, uste Isidora ama ataraizu otzaratik kanpora. (barriro)

Langreron pertsebia
beti gozuena
sustento ona dauko
lapikuarena,
Langrero pertsebatan
juaten danian,
jantzaliak itxoten
Abaskalenian

Calcule uste(d), uste, uste Isidora ama ataraizu otzaratik kanpora. (barriro)

Bergara kaleko
bodega zahar baten
Langrero ta Pitxarra
pertsebak egosten,
Langrerok alabia
majaturik dauko
Otoio indianua
datorrenerako

Calcule uste(d), uste, uste Isidora ama ataraizu otzaratik kanpora. (barriro)

Bira bira makinista
bira bira dan-dana
geratu barik atzeko makinan
Lekittora goiaz eta
kakota ederra hartzera.

PAPARDUAK

Paparduak esan eutsan
Kolajo kuniari
gaur dagoela bai Lekitton
besigua ugari
hik ez dok ezer balio
gure arrantzaliarentzat
gitxiago besteentzat

Hau da, bai da
gaur guk daukagun humore ona
Hau da, bai da
soinuakin poztutia da.

Arranegitar andrari
gorantziak bai danori
karta bi hartu ditugu
gaur goizian Pasaiatik
esaten deuskuela
aurten sapran gabiltzala
da emoteko mozu bi

Hau da, bai da
gaur guk daukagun humore ona
Hau da, bai da
soinuakin poztutia da.

Eskerrik asko danori
herriko guztiari
pozez gaur entzun dozuela
gure soinu ederrak
agur zahar eta gazte
datorren urterartian
Jaungoikoa bitartez

Hau da, bai da
gaur guk daukagun humore ona
Hau da, bai da
soinuakin poztutia da.

HAMALAU KIRRISKARRO

Hamalau kirriskarro
daukaguz afaltzeko
beste iru kolajo eta
arinkak postrerako

Hau da afaria
ikaragarria
sabela betetzeko
daukat pozgarria.

Aurtengo neskatillak
suerte txarra dauke
nobixua ezin topata
dabiltzaz ernegaten

Topa nahi bozue
itxi melenia
holan eukiko zue
suerte hobia.

Abestu batera, abestu bira
gaur daukagun jaian humore onaz
abestu batera, abestu bira
euskaldun jendea gora.

HASI TALATIK ETA

Hasi talatik eta
portalera-año
ez dago besterikan
tabernia baño,
nor ez da mozkortuko
hainbat tabernakin
baitta islako akerrak
edaten baleki.

Itsasotikan gatozenian
arrain barik etxera
andra zantarrak bialtzen gaitu
afaldu barik ohera
ohian sartu ta popia emon
hau da betiko kontua
holako andrakin ezkontzen dana
ez da makala tontua

TRABOLA

Trabola, trabola, trabola
jujia
itsasorako treotzaria

Zeiñeru zantar lotsa bagia
beti itsasorako deia
bai deia
andra ederra ohian itxitxa
txaputxeruen kontura

Bagoiaz danok estrepesuan
bakoitxa bere tostara
tostara
lau sagar gordin, ogi puska bat
egun guztiko jakixa
Trabola, trabola, trabola
jujia
itsasorako treotzaria.

OTZARATXU BAT

Palu, erremu, bela eta kordel
masija eta ura ere ba-ai
sartu daiguzan txalupan laster
itxaron barik gizonai

Otzaratxu bat, otzaratxu bi
arraña dator portura beti
besigu, lebatz, sardina eta atun
beste askoren gaiñetik. (berriro)

Herrira datoz ipar aldetik
belak betian ontzia-ak
ondo dirudi egun argitxan
belan dabilen ontzia

Otzaratxu bat, otzaratxu bi
arraña dator portura beti
besigu, lebatz, sardina eta atun
beste askoren gaiñetik. (berriro)

Berrogei arratz besigu dakar
txalupa haundiak egiña-ak
hogeita hamar bat txikerrak eta
larogei lebatz potiñak

Otzaratxu bat, otzaratxu bi
arraña dator portura beti
besigu, lebatz, sardina eta atun
beste askoren gaiñetik. (berriro)

GOIXEKO SEI T’ERDITAN

Goizeko sei t’erdietan
izurdak braunparaka (berriro)

Ke ta ke,
talaijerua ke ta ke
talaijerua ke ta ke
talaijerua
baporak urten arte

Lelengo,
bapor Klotilde lelengo
bapor Klotilde lelengo
bapor Klotilde
etxadia eitteko

Botata,
gorri ederra botata
gorri ederra botata
gorri ederra
txikotetik eskapa

San Pedro,
botaik azpitik San Pedro
botaik azpitik San Pedro
botaik azpitik
dana Lekittorako

Partilla,
dieziotxo duroz partilla
dieziotxo duroz partilla
dieziotxo duroz
Sebero ta kuadrilla

Afaldu,
hotel Beitian afaldu
hotel Beitian afaldu
hotel Beitian
moskor ederra batu.

LEKEITIKO KALIAN

Lekeitioko kalian
andrak errodan gabian (berriro)
ez dabe izten lorik egiten
bakotxa bere tokian
andrak errondan gabian

Treotzaria eman Mertzedes, mesedez,
Treotzaria eman Mertzedes, mesedez,
Treotzaria eman Mertzedes, mesedez,
baina ardurarikan ez.

Juana Parlen atzetik zabiltzaz Gregorio,
Juana Parlen atzetik zabiltzaz Gregorio,
Juana Parlen atzetik zabiltzaz Gregorio,
baina berak ez zaitu nahi.

Anjeltxu maitiago dabela diñue
Anjeltxu maitiago dabela diñue
Anjeltxu maitiago dabela diñue
baina amak ez dautso izten.

Kalifornian dauko barrija, barrija,
Kalifornian dauko barrija, barrija,
Kalifornian dauko barrija, barrija,
Lorentzo begi zurija.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s