Egin dezagun urratsa!

 Beste eraso bat internetetik. Zentsura gaur egun presente dagola ezin dogulako ahaztu. Kasu honetan, zapatuko manifestazioa antolatu daben ekimenaren aurka. 

http://www.ga

Datorren zapatuan, urriak 8, Bilboko kaliak euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarriz beteko dirazela danok dakigu dagoeneko. 2500 atxikimendutik gora jaso ditu deialdiak, baina etengabeko oztopuak jasan bihar izan ditu. Ohiko bidietatik aparte, oingotan, interneteko web orrialdiak berak be erasoua jasan dau.

Ganorazko deialdia egiteko trabak, ilegalizazio eskariak eta mehatxuak, jazarpenak… Ohituta gaoz jendetsua izango dan manifesatzio baten aurretik egoten dan zirko mediatiko guztira. Martxien beren helburuari eta deialdi zabalari letra txikiak eskeintzen jakezen bitartian, ilegalizatia eskatu dabela (azkanian ez dana onartua ixan) edota Realeko 8 jokalarik parte hartzera deitu izana titular handi bihurtzen da euskal herriko eta estatuko hedabide askotan, gehienetan txarrerako.

Egoera honetan guztian kokatzen da Egin Dezagun Urratsa ekimenaren web orrialdiak jasan barri daben erasua. Atzotik aurrera, ezinezkua da orrialde horretan sartzia. Azakn aldian, modan dagoz halako erasuak, batez be “Wikileaks” eta “Sinde Legea” dala eta emon dirazenak. Eta Euskal Herria ezin geratu moda horretatik kanpo, are gehiago adierazpen askatasuna mugatzeari edota zentsurari buruz gabizenean!

Baina erasua berandu heldu dala emoten dau. Esan bezala, dagoeneko ehundaka atxikimendu jaso dabezelako zapatuko manifestazioak. Lekittotik bertotik be autobusa egongo da, apunta nahi dabenentzat. Urriaren 8an, 17:30etan, ikusiko da Bilboko kalietan urratsak gelditzerik lortu dan edo ez.

ra.net/azkenak/01/241207/es/Atacada-web-iniciativa-Egin-Dezagun-Urratsa

1 thought on “Egin dezagun urratsa!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s