Zer daukazu esateko tabakuen lege barrien inguruan?

ZerEsana ezin izan da geratu herritar askoren artian eta egunerokotasunian bolo-bolo dabilen eztabaidatik kanpo. 2011. urtiak tabakua leku publiko zarratuetan erreteko erabateko debekua ekarri dau, opari edo zigor moduan, bakotxen arabera. Betiko lez, zeuen iritzia eskatziaz aparte, oingotan inkesta txiki bat prepara dogu. Sartu eta parte hartu!

 Izan be, egunotan, tonoz altuegiak dirazen eztabaida asko entzuten da kalian. Lehen lagunak zirianak, oin ezin dira alkar ikusi. “Ahal dozu zigarrua amata, mesedez?” edo “ez bota kerik nire aldera, inporta ez bajatzu” moduko esaldiek “erreten kanpora!”, “ezin dozu erre” edota “amata zigarro p**ia!” moduko berbari itxi deutse lekua.

 Alde baten eta bestian, hasarratutako erretzailiak eta ez erretzaile zoriontsuak. Tartian, debekua begi onez ikusten daben erretzailiak edota legia aplikatien kontra dagozen ez erretzailiak. Batzuk ketan, beste batzuk sutan. Danetarako iritziak, kejak eta txistiak. Guk ez dogu ezer konponduko, baina zuen amorrua kanalixateko edo esan nahi dozuena danak enztuteko lekua emon leikegu.

 Beraz, zeuria da berbia, emon iritzia eta parte hartu inkestan, behintzat zeozetan bada be irabazi al dozu ta!

11 thoughts on “Zer daukazu esateko tabakuen lege barrien inguruan?”

  1. hombre, ba erretzailena, modura, laster gauza gehiago etorriko dira atzetik, que si deskantzorako derrigorra dalako tabernak sarratzea… emoten dau erretzailea izatea munduko gauzarik eta txarrena dala. Eta ados, tabernetan ezin dala erre, baina kanpoko zaratiak be ekarriko dau bere ekartekoa… seguru.

  2. Lehn radijuan erretzaile batek (itzala):
    Alemania nazijan kokatuta; “Juduak desagertzen hasi zirian, ez giñinez juduak, ixilsu eiñ giñin. Gero komunistak desagertzen hasi zirian, baña gurian ez euan komunistarik, eta ixldu ein giñian. Nire aitxa erun ebenerako berandu zan ezer eitteko”

    Ta esan dau berak morroiak: Ta Españian erretzailiak ixan gara lehenengokuak!

    jajajjajajajja, super traumatizata egon da… koittaua!

  3. Ni erretzaile ez nazen aldetik pozik nao honeaz legiaaz. Aitxu neike erretzailien hasarria, baina ze nahixue ba… JODIDU! (geu onarte jodidu garin lantxerik)

    PD:komentarijo luzia idatzi dabenak eztauko erretzailia ixandako baten antzik.

    1. zuek onarte jodidu?? momentu puntual batzutan ez bada, eztot entzun txitik bez.. ta on derrepente, naixuenerako klaro, legia eskuan artunda erretzailiak leproso modura trataten, bialdu orduan islara NO TE JODE!

  4. Aurrekua pasa ein da, nik ez dot komentarijo dana irakurri baina joe… politkorako zoiaz! Zapaterok argi esan dau, legien helburua ez da erretzailia kriminalixatia, beraz, berak badiño halan ixango da… ez serijo, nitzako inkestan erantzun bat falta da aukera posible modura:

    Bai, alde nago eta gañera denuntzija eingo dotez erreten ikusten dotezenak!

  5. Zeresana on be manipulaten!

    jajajaja, ez ez, trankil ez noia hortik.

    Gauzia da (ni ez erretzailia naz), legia Gobernu eta instituzioetatik osasun kontuan kokatu bada be, ez nagola enfoke horren alde. Lege hau ez dao osasunari begira erredaktata, tabako erretzailien kriminalizaziñoia da helburua, bizitza eredu “on” bat inposatu nahi dau; helburua ez da justizia egitea edo osasun gastua murriztia, eta gitxiago gure osasuna zaintzia. Ez, moral jakin bat inposatu nahi dau, bizitzeko era eta filosofia jakin bat (ez dakitx ondo azaltzen banaz).

    adibidez:
    La definición de espacios públicos -es decir, donde estará prohibido fumar- son “todos los lugares accesibles al público o de uso colectivo, con independencia de su titularidad pública o privada”, los transportes públicos o colectivos y las terrazas con “un máximo de dos paredes”.

    Kontua ez da mugatzen leku zarratuetara; eta nik kalian erre baneike, iñori kalterik ein barik, zeaitxik ez San Mamnesen? kontua ez da osasunian eitten doten (nire kasuan eitten naben) kaltia, baizik eta, eskuta nahi dabezela erretzailiak. Ez da bromia.

    “también prohíbe su consummo en todo el recinto interior y exterior de los hospitales y los parques infantiles”

    “exteriores” zeaitxik dagoz ba debekatuta, esan badogu osasun kalterik ez dagola, zein da helburua? ba esan doten moduan, moralitate jakin bat inposatu, eskuta “txarra”. Eztabaidia da, moraltasun hori Estatuak inposatu leike?, ze esparrutan? (“osasun sexuala” be Estatuak arautu biharrekua da?, ze irizpide erabiliko zirian horretarako?)

    “Se permitirá fumar en espacios al aire libre de las universidades y centros exclusivamente dedicados a la formación de adultos, siempre que no sean accesos inmediatos a los edificios o aceras circundantes.”
    (…)

    “En materia educativa, la ley establece la introducción de contenidos orientados a la prevención y a la concienciación contra el tabaquismo”
    (…)

    “También se prohíbe en los medios de comunicación, incluido Internet, emitir imágenes en los que los presentadores, colaboradores o invitados aparezcan fumando. La norma prohíbe también a televisiones, radios y prensa mencionar o mostrar, directa o indirectamente, marcas, nombres comerciales, logotipos u otros signos asociados a productos del tabaco”
    (…)

    Niri lege honek asko kezkatzen nau, amua jaten gaozela iruditzen jat, eta ez dot nahi hartu Intereconomian agertzen dirazen Estatua desagertzia proposatzen daben neoliberal baten diskurtsua; baina.. ufff pasa ein dirazela uste dot. Lege HONEN KONTRA nago.

    Gero, beste plano baten (edo), tabakuak batez be tabernetan, baina lñeku guztijetan, euki daben presentzija larregizkua izan dala uste dot (kontutan eukitxa 3. batzuk kalteten dabezela ganera ulertezina dala uste dot), eta hau, moduren baten, aspaldi mugatu biharko zala, sustraitxik ezabatu presentzia kaltergarri hau.

    Baña honek ez dau nahi esan leku guztijetatik kendu bihar dala, badaoz leku batzuk tabakuen (eta ez tabakuena bakarrik) keia lekuen xarmien parte dala, eta debekatziak lekua bera kaltetzen dau (neure ustez).

    ikusikou zelan funtzionaten daben honek, baina atzo behintzat leku guztijetan ez zan bete… (ejem).

    Erabili dotezenak, hobeto azalduta:
    http://www.lavanguardia.es/ciudadanos/noticias/20101020/54052936827/la-nueva-ley-del-tabaco-entrara-en-vigor-el-2-de-enero-para-no-interferir-en-las-fiestas-de-fin-de-a.html

  6. Kontra baina behin ilegalizatzen hasita ilegalizatu tabakua be. Ez dauko zentzu askorik ilegala izatia erretia eta tabakua legala, estatua bietatik irabazten urtengo da eta.

  7. Ni ados nao lege barri honeaz. Erretzaile pasibua ixanda tabakuak eragindako gaixotasunak garatzia epe luzera esta justua nire ustez. Ganera erretzaile dirazenak on errezao aukiko dabe tabakua edo tabakua estana isteko.

  8. Nitzako ondo dao erretia debekatzia leku zarratuetan. Tabakuak danori eitxen gaitxu kalte, ta bere buruaz zer ein norberak ikusiko dau, baina beste baten kulpaz neure osasuna ixorratzia ez da justua.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s