Zorionak!

San Mamés: un mosaico tricolor.

Berria.info (http://paperekoa.berria.info/kirola/2010-12-30/022/001/arrazoi_asko_daudelako.htm)
Imanol Magro

Arrazoi asko daudelako

Euskal Selekzioa Venezuela baino askoz gehiago izan den arren, bigarren zatira arte ez du asmatu aginte horri etekina ateratzen

Ofizialtasunaren aldarriak San Mames hartu du eta giro bikaina egon da harmailetan

San Mamesek dardara egin zuen bart gauean. Euskal Selekzioa ikusteko gogoak harmailak irentsi zituen, eta zelai gainean ofizialtasunaren aldarriak arrazoi gehiago pilatu zituen. Asko daude, herri baten nahia, kolore batzuk defendatzeko eskubidea… eta atzo kirol mailakoa gehitu zitzaion, teknikoa alegia. Euskal Selekzioa Venezuelakoa baino askoz gehiago izan zen. Ekimena bere gain hartu zuen, ausart jokatzeko, eta buruz buruko jokaldietan aldea atera zuen. Baina kosta zitzaion atea lehenbiziko aldiz zulatzea. Elkar lana, estrategia eta diziplina lantzeko denbora gehiago behar da, eta hori bakarrik ofizialtasunaren bitartez lortuko du Euskal Selekzioak.

Jokalariek ere badakite, eta horregatik irten ziren zelaira ‘Ofizialtasuna’ zioen pankartarekin. Halere, eta elkarrekin lan egiteko aukera falta baldin bazaio, babesa soberan du, eta harmailek Euskal Selekzioa nekaezin hauspotu zuten. Finean, jendearen sentimendua delako ofizialtasuna lortzeko arrazoi nagusia. Atzokoa, tamalez, ez zen partida ofiziala, baina inondik ere ez zen lagunartekoa izan. Venezuelak Amerika Kopa taxuz prestatzea du begiz jota, eta oso serio aritu zen. Atzean ondo sartu eta kontra erasoa bilatu zuen. Euskal Selekzioaren nagusitasun teknikoari aurre egiteko armak ziren.

Bukaerako emaitzak ez zuen zelai gainean ikusitakoa islatu, etxekoak ate aurrean trebeago aritu izan balira aiseago irabaziko zuketelako. Baina hori ere landu egin behar da: konbinazioak, defentsa lerroa, elkarlana… eta hiru urtean behin bakarrik elkartuta, eta bi entrenamendu saiorekin ezin da miraririk eskatu. Hori bai, bigarren zatiko erreakzioa harrigarria izan zen.

Elkarlan huts txikiak izan arren,etxekoak gehiago izan ziren, eta azkenean kuraia erabakigarria izan zen. Hautatzaileak argi ibili ziren, eta elkarrekin jarri zituzten talde bereko jokalariak. Lehen zatian Realekoak elkartu zituzten zelai erditik gora, eta bigarrenean Athleticekoak. Eta bi joko mota desberdin egin zituzten. Venezuelak, aldiz, oso garbi zuen zer egin behar zuen. Partida asko jokatu dituzte elkarrekin, eta ondo eutsi zuten erauntsia lehen zatian. Baloia lapurtzean kontraerasoan bizi irten zen eta bosgarren minutuan Iraizozek Arizmendiren gol aukera garbia oztopatu zuen.

Sustoa gainetik kendu bezain laster ekimena hartu zuen Euskal Selekzioak, eta euren eskutik ikusleek «Independentzia» oihukatzen hasi ziren. Prietok autobidea aurkitu zuen eskuin hegalean, eta Aranburu eta Zurutuzarekin konbinatuz gol aukera asko eragin zituen. 11. minutuan Llorente izan zen aukera garbia izan zuena, eta 22.enean Gabilondo. Zurutuzak beste bi izan zituen area barnean, bietan bakarrik, baina kale egin zuen. Hernandez Venezuelako atezainak meritu handiko geldialdiak egin zituen.

Baina gola kanpokoek sartu zuten, falta batean. Euskal Selekzioko atzeko lerroa ia ateraino sartu zen denak altuera berean mantendu beharrean. Estrategia ere landu behar da, ofizialtasunerako beste arrazoi bat. Venezuelak lehen zutoinera atera zuen, eta han, Vizcarrondok aurrea hartu zion Amorebietari baloia sarera bidaltzeko. Gola kolpe latza izan zen, eta etxekoen joko bolada ona errotik eten zuen.

Erreakzio ikusgarria

Bigarren zatian Euskal Selekzioak bosgarren abiada sartu zuen. Aldaketa asko egin zituzten, hamar guztira, eta Toquero, Muniain, Susaeta, Javi Martinez eta Agirretxek hobeto aurkitu zuten aterako bidea. Erditik sartu ziren, eta hor sartu zuen gola Gurpegik. Jokaldi nahasi bateko aldaratzea bularrez kontrolatu, atera jaurti, eta atzelari baten gorpuan jo ondoren baloia sarera sartu zen.

Zailena egina zuen Euskal Selekzioak, eta bigarren gola korner batean iritsi zen. Alonsok lehen zutoinera atera zuen, Martinezek buruz atzera jo zezan, eta Labakak, bigarren zutoinean, gola sartu zuen. San Mames bero zegoen, eta eztanda egin zuen. Inoiz baino ozenago abestu zuten zaleek, eta ospakizunean hesi bat bota zuten. Hori, gehiegizko suziri eta txapliguak, eta bukaeran zaleak zelaira jauzi egin izana izan ziren alde iluna. Isuna ekarriko du guzti horrek. Javi Martinezek partida errenka bukatu izanak ere bat baino gehiago larritu zuen.

Azken txanpan partidak festa kutsu nabarmenagoa hartu zuen. Venezuelaren harresiak partidaren hiru laurden iraun zituen, eta aldaketa zaparradak ere ez zion mesederik egin. Ordenik gabe, anabasan, Euskal Selekzioaren nagusitasuna ageriagoa izan zen, eta Muniainek bakarkako jokaldi ikusgarri batean lortu zuen hirugarren gola (85. min). Merezitakoa zen, eta agian beranduegi iritsi zen hirugarren gola. Azken minutuetan aldarria are ozenago entzun zen, festa gogoa zegoen harmailetan, eta ezin izan zuten kontrolatu, jokalariek, zaleenbesarkada artean, komeriak izan zituzten aldagelan sartzeko.

2 thoughts on “Zorionak!”

  1. niri gehijao gusta jaten:
    “ari, ari, ari…
    Patxi hijo de puta!!”

    (arratsaldian, ez partiduan)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s