A Por Higos!

Bideo berezi batzuk heldu jakuz…:Askok ikusitta eukiko dozuez, nahiku ezagunak ein dira eta. “gaztea da”

A Por Higos! Satirikoa ala… erreala?

Hartz Txiki (alias oso perezoso), Marharrazo, Mozolo Simpson eta Kokaina Etxeberriaren oharra:

Azken egunotan sarean gu protagonista garen zenbait bideo eskegi ditugu. Bai, ahostik gabe Bidaideko dokumentala diruditen bideo horiek!

Aspertuta geunden Xabier Usabiagak gure bizitza aurkeztean esaten zituenez! Eta orain zer eta albistegietan jasan behar! Baina tira, ez da hori kontua.
Kalean bada zurrumurrua kontsumistak, harroak, alperrak, pasotak, biolentoak, drogazale hutsak garela…

Eta beno, agian halakoak izango gara, baina ze ostia! Zerbaitengatik izango gara ba halakoak, ez gara eta izaki arraroak!

Zer eskaintzen digu ba sistema honek? Pentsatu duzue inoiz hortaz? Baina hori baino gehiago ere bagara, ez? Baditugu gure ametsak,
ilusioak, gauzak aldatzeko griña… gure kontraesanak kontraesan! Tranpan erori garela? Goazen hauek gainditzera!

Gazte guztioi honetaz pentsatzea eskatzen dizuegu. Egin barre edo kritikatu ez bazaizkizue gustatu, ez bazarete hala identifikatzen,
seinale ona izango da eta. A! Eta zabaldu sarean bideo hauek, postaz, sare sozialetan… ahalik eta gehien jendeari pentsa

arazteko gonbita eginez. Hau hasiera baino ez da!

Laister pikutara.tk bloga jarriko dugu abian, bertan izango dira bideo hauek eta askoz gehiago! Eztabaidarako aukera izango da bertan.
P.D.:Eta beno, ikusiko gara parrandaren batean edo… Mozoloren kotxean joango gara, Kokaina etxeberriak badu eta guztiontzat beste… ejem eta Hartz Txiki eskolara joateko ez baina parrandarako… Marharrazok nazka ematen du parrandan ligatzen hasten denean… ufffff. http://topatu.info/blog/2010/12/11/a-por-higos-gazteriaren-irudi-satirikoa-hala-erreala/

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s