Santo Tomas

 Gabonetako oporrari hasieria emoten dotzon eguna heldu jaku barriro be. Zer eitteko esperantzia daukagu Lekittoko gaztiak Santo Tomas egunian? juerga handija eongo da? nun botako dogu juergia? Santo Tomas juergarako bakarrik erabiltxen dogu? zerk bereizten dau egun hau?


Zeresanara heldu jakuz gonbidapen batzuk: Ondarrun Ibilaldirako dirua batzeko antolatu dan txosnatik baserritar jantzitxa pasatekua adibidez, bertako talo eta txorizuak aprobateko, edo txarrijen zozketan parte-hartzeko… (Ondarrun dagonak badaki zer ein!).

Lekitton be txosnia ipiniko daben taldiak ez dira faltako, beraz… martitzenian danok plazara (Lekitton bazaoze…)

2 thoughts on “Santo Tomas”

  1. Ba gu Bilbon egongo gara aurten be, ez Lekitton gustora ez gaozelako, edo Bilbon jente gazte gehijao eoten dalako… (bueno bigarrena, apurtxu bat).

    Bilbon ikasten daben lagunak klasia edo badauke, Lekittora heltzen dirazenerako, berandu dala eta Bilbora geu jutia pentsa dogu. Holan gitxi batzuk bagara be, batu ahal izateko.

    Zer daukon Santo Tomasek? ba nitzako eguneko juergak (Zeresana Egunak daukon moduan) dauken berezitasun hori da garrantzitsuena, berezkua dauke; eta gero ba “apaintzeko” ikutu rustiko edo folkloriko hori eukitxekeran, ba egun berezija suertaten da, besteietatik desberdina: zerbezaka barik sagardau eta txakolineka goiaz, eta bokadillo batzuk jan biharrian talo batzuk bazkaltzen doguz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s