Polizia Nazionalak 8 gazte atxilotu ditu Segiko kideak izatea leporatuta

Polizia Nazionalak 8 gazte atxilotu ditu gaur goizaldean, Grande Marlaska epailearen aginduz. Horietako bi abokatuak dira eta Aranjuezen eta Kanariar Uharteetan atxilotu dituzte. Beste seiak berriz Hego Euskal Herrian, lau Nafarroan, bat Araban eta beste bat Bizkaian. Segiko kide izatea leporatzen zaie.

Grande-Marlaska epailearen aginduz, Espainiako Poliziak zortzi pertsona atxilotu ditu bart. Guztiei Segiko kide izatea leporatzen die. Espainiako Barne ministerioko iturrien arabera, tartean daude Arantza Zuluetaren bulegoko bi abokatu, Haizea Ziluaga eta Haritz Eskudero, eta horiei, zehazki, Segi “aholkatzea” leporatzen diete. Une honetan, gainera, abokatuek Bilboko Elkano kalean duten bulegoa miatzen ari da.

Bi horiek Espainian atxilotu ditu, lehena Aranjuezeko espetxera sartzera zihoala eta bigarrena Kanariar Uharteetan zegoela. Escuderoren bikotekidea, Irune Berro BERRIAko kazetaria, atxiloketaren lekuko izan da, eta Berriketan.info sare sozialean oporretan zeudela azaldu du.

Beste sei atxilotuak Hego Euskal Herrian atxilotu dituzte: Garazi Autor eta Izaskun Goñi Iruñean, Eneko Villegas Atarrabian eta Oihana Lopez Burlatan, Ainhoa Villaberde Gasteizen eta Saioa Zubiaur Bilbon. Izakun Goñi azaroan Auzitegi Nazionalean epaitu zuten Iruñeko Zurgai tabernako zerbitzari izanik bertan zeuden presoen argazkien erantzule zelakoan. Terrorismoa goratzea leporatzen zion hasieran fiskalak, beste auzipetuari bezala, baina gero desobedientzia delitua argudiatu eta urtebeteko espetxe zigorra eskatu zuen. Villegasen eta Villaverderen kasuan Internet bitartez “Batasunaren inguruko ekimen eta plataformei babesa ematea” leporatzen zaie.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, gaur atxilotuetako batzuen izenak urriko operazioan ere atera ziren, eta ondoren bai Usurbilen baita Donostian hainbat gaztek atxilotuak izateko arriskuaz ohartarazteko egin zituzten agerraldietan izan zirela. “Gazte hauek jakitun ziren torturaren zerrenda beltzean zeudela. Baina beraien lana publikoa zela aldarrikatu zuten agerraldi hauetan, eta atxilotu dituzten arte beraien egunerokoan jarraitu dute, unibertsitatean ikasiz, lanera joanez eta gazte mugimenduan parte hartuz”.

Urtebetean Segiko kide direlakoan Grande-Marlaskak egiten duen hirugarren operazioa da bart gauekoa. Izan ere, 2009ko azaroan 35 pertsona atxilotu zituen, eta aurten, urrian, hamalau. Segi ETAren zati bat dela argudiatzen du epaileak. AAMk atxilotuek jasan dezateken tratuarekiko kezka agertu du, Espainiako Poliziak berak orain dela aste batzuk burutu zuen operazioa gogora ekarriz, “non tortura salaketa larriak egon ziren, tartean sexu jazarpenak eta ospitalizazioak”.

Informazio gehiago www.berria.info eta www.askatu.org web guneetan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s