Manipulazioa 10 puntutan

   Noham Chomsky autore ezagunak komunikabideen bidez manipulatzeko 10 estrategia identifikatu ebazan. Laburpen txiki bat:

1.- Distrakzioa:
Kontrol sozialaren oinarrizko elementuetako bat da. Publikoaren arreta elite politiko eta ekonomikoen erabakietatik eta gai garrantzitsuetatik desbideratzeko helburua dauka, horretarako garrantzirik gabeko informazioaren etengabeko uholdeak bideratzen dira. Bide batez, masek oinarrizko ezagutzak barneratzea saihesten da: zientzia, ekonomia, psikologia, zibernetika eta neurobiologiaren esparruetan adibidez. Publikoa denbora gabe utzi behar da, benetako arazo sozialetatik aldenduta, pentsatzeko astirik gabe; garrantzirik ez duten kontuekin lanpetuta.

2.- Arazoak sortu, eta konpondu:
“Arazo-erreakzio- konponbide” bezala ere ezaguna. Arazo bat sortzen da,  publikoan erreakzio bat biztuko duen egoera bat sortzen da; gaiak onartu beharreko arauen eztabaida monopolizatu beharko du. Adibidez, kaleetako biolentzia piztu eta sustatu; atentatu odoltsuak antolatu, publikoak segurtasuna indartuko duten arauak eskatzeko, askatasuna kenduko dituzten arauak. Edo bestela: Krisi ekonomiko larri bat piztu eskubide sozialen murrizketa eta zerbitzu publikoen deuseztatzea “beharrezkotzat” jotzeko.

3.-Gradualitatea:
Neurri onartezin bat onartzea lortzeko, nahikoa da gutxika aplikatzearekin. Modu honetan, urteekin, lortu zen egoera sozioekonomiko berriak inposatzea (neoliberalismoa…). 1980 eta 1990 hamarkadetan zehar indartuz joan ziren: Estatu minimoa, pribatizazioak, flexibilitatea, langabezia tasa bortitzak, ongizatea bermatzen ez duten soldatak, … aldaketa guzti hauek batera aurkeztuz gero, ez ziren inolaz ere onartuko.

4.- Atzeratzea:
Erabaki ez popular bat aurkezterako orduan, erabaki “mingarri baina beharrezko” hori etorkizunera begira planteatzea asko erabili den teknika bat da. Modu horretan, onarpen bat jasotzen da, momentuan “gerora eragingo duten” erabakiak inposatzeko. Errazagoa da gerora eragingo duten nekeak onartzea, momentuan eragingo dutenak baino esfortzua ez delako momentuan erabiltzen, eta, beste alde batetik, masek “egoerak hoberantz” egingo duela pentsatzeko joera daukalako; neke hauek ez jasateko esperantza gordetzen dute. Denborarekin, etsipenak inbaditzen ditu masak eta aldaketak onartu egiten dituzte momentua heltzean.

5.-Infantilizazioa:
Publikora zuzentzen den publizitate gehienak adin txikikoentzat diren argudio, pertsonai eta diskurtsoak erabiltzen dituzte. Zenbat eta engainua handiagoa izan, orduan eta infantilizazioa handiagoa da. 12 urteko ume talde batekin bezala jokatzen bada masekin, probabilitate handia dago, hauen erantzunaren kritikotasun maila 12 urteko  ume taldearen parekoa izateko.

6.-Emozioak gogoeta baino gehiago erabiltzea:
Aspektu emozionala erabiltzea arrazoia eta kritikotasuna apaltzeko estrategia klasikoa izan da. Bide emozionalen bitartez askoz ere errazagoa da inkontzientean ideiak, izuak, desioak edo portaerak txertatzea.

7.- Ignorantzia:
Publikoa ezin da izan gai bere kontrolerako erabiltzen diren teknologia eta metodoak ulertzeko eta kontrolatzeko. Klase sozial baxukoei eskainitako hezkuntza maila baxuagoa izan behar da, ahalik eta prekarioena, hauen eta goi klaseen arteko alde ahalik eta handiena izateko eta elitea esku berdinetan geratuko dela bermatzeko.

8.- Eskastasuna sustatu:
Tontoa, baldarra eta ezjakina izatea modan dagoela uste behar dute masek.

9.- Autokulpabilitatea:
Norbanakoak beraiei eragiten dieten arazoen errudun sentitu behar dira, bakoitzaren inteligentzia ezaren edo gaitasun faltaren ondoriotzat hartu behar dituzte kaltetzen dituzten fenomenoak. Horrela sistema ekonomikoaren aurka altxatu beharrean, indibiduoa apaldu egiten da, bere buruari botatzen dizkio erruak. Egoera depresibo horretan, ekintzak desagertu egiten dira, eta ekintzarik gabe ez dago iraultzarik.

10.-Indibiduo bakoitza berak baino hobeto ezagutu:
Azken 50 urteetan  zientziaren munduan eman diren jauziek, tarte handia zabaldu dute publikoaren gainean masek dakitenaren eta eliteen jakintzaren artean. Psikologia, neurobiologia eta biologiari esker “sistemak” gizakien ezagutza maila izugarria lortu du. Sistemak indibiduoak beraiek beraien burua baino hobeto ezagutzea lortu du; honi esker eragin handiago bat dauka indibiduoen gainean, norberak norberaren buruaren gainean baino.

1 thought on “Manipulazioa 10 puntutan”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s