Indenpendentistak berdez margozten

Askoren ahotan ibili da azkan egunotan gaur eguerdian Durangon grabateko zan LipDub famatua.  Berdez jantzita eta Euskal Herriaren Independentziaren alde grbatzeko zita ondo juan ei da eta orainarteko informazio guztia batzen izan dan blogian argitaratuko da azkan emaitza 2011ko urtarrilaren 1ean arratsaldeko 20:11an hain justo be.

Halan eta guzti be komunikabideetan ikusi dogun moduan badakigu independentista guztiak ez dirazela Durangon egon, batzuk Madril eta Paris aldian ibili dira. Bitu Berriako albisteak zer diñon:

Independentistak Sareak gaur goizean bi salaketa ekimen egin ditu “gure herriaren nortasun eta eskubideak ukatzen dituzten estatuetako hiriburuetan”: Madrilen Cibeles Plazako iturria eta Parisen Louvreko Piramideetakoa berdez margotu ditu. “Salaketa ekimenen funtsa ura berdetzea izan da, berdea baita gure sareak independentzia ikurtzeko proposatu eta jende askok bereganatu duen kolorea”.

“Era baketsu eta ez-erasotzaile batean” egin ditu ekintzak, “agerian uzteko noiz eta Espainiako Konstituzioaren egunean, euskaldunok ez dugula konstituziorik, ez estaturik, ezta nahi dugun estatua osatzeko eskubiderik ere, Espainiako eta Frantziako legeeek galarazten digutelako. Gaur egungo egoera ez da gure herriaren erabakiaren ondorioa, inposaketa baizik”.

Independentistak Sareak adierazi du Euskal Herria burujabe izateko bidean bere xedea “konfrontazio demokratikoa, desobedientzia zibila eta nazio eraikuntza” direla. “Gure herrian hainbat esperientzia izan ditugu desobedientziaren esparruan; intsumisioaren aldeko jarduerak, esaterako. Ez gara, beraz, deus asmatzen ari. Saio horietatik ikasi eta eredu berriak sortuko ditugu gure mugimenduaren aniztasun eta zabaltasuna aintzat harturik, betiere aktibistei milaka lagunen babesa eskainiz”.

2 thoughts on “Indenpendentistak berdez margozten”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s