Galarrena egitarau berriarekin

“Asko izango zarie aurtengo uda hasieratik hona Galarrena eraberritutik pasa zarienak, ta baita beste asko be oraindino pasateko zagozenak. Seguru gainera aldaketa asko ikusi dozuezela bistara: zelan ez hormako granate koloria, terrazako txoko barritu eta goxua, udan egindako kontzertuak eta pala txapelketia, pintxoz betetako tabernako barria ta aukera guztietako jatekuen kartia adurra botateko moduko bokata nahiz razio aukeriagaz bestiak beste. Baina aldaketak ez dira, euskaldunori asko gustaten jakun arren, gure ahosabaiari gozatu bat ahalik erosoen emongo dotsagun toki bat eukiteko bakarrik.

Galarrena proiektu barrituagaz hauspua emon nahi dotsagu herri honetako altxorra dogun jendarte ta nazio askapen mugimendu zabalaren urtietako bidiari, herri honen askatasunagaz amesten dogunon topaleku izatiari; justuagua dan jendarte eredua bai Lekitton ta mundu zabalian posible ta beharrezko dogula uste dogunontzako leku xume bat gehiago eraikitziari. Azken baten modu batera nahiz bestera sakoneko aldaketa politiko nahiz sozial baten aldeko bidiari. Eta Galarrena herritarrontzako topaleku izatetik aparte, baliabide izatia be nahi dogu. Baliabide mugimendu nahiz herritar bakoitzak behar eta nahi daben legez Galarrenaren taberna nahiz goiko solairuak erabiltzeko: kontzertu bat emoteko, erakusketa bat egiteko, hitzaldi nahiz antzekuak antolatzeko,… Eta bide horretan ipini dogu martxan azaro-abendurako Kultur Egitaraua be. ” Beraz ekimena zeure esku dago… etorri, proposatu, parte hartu!!!”

Egitaraua: Hasteko bariku honetan, Abenduak 3, SAJI lekittoko taldien kontzertua izango dogu gabeko 23:00etatik aurrera Galarrenan.

Domekero, arratsaldeko 19:00etan, Zine emanaldia egingo dogu 2. solairuko aretoan. Abenduan, 3 emanaldi egingo dira: Ab. 5: Los Lunes al sol filma. Ab. 12: Lucio, Lucio Urtubiaren dokumentala Ab. 26: Sagarraren denbora, Alfonso Etxegarai deportatu politikoaren inguruko dokumentala

Masaje Tailerra egingo da, 6 orduko bi saio trinkoren bitartez. Argibideak jasotzeko edo apuntatzeko galdetu Galarrenako barran. Lehen saioa Abenduak 18an izango da.

Abenduak 19tik aurrera, TRUKE AZOKIA egingo da. Abenduak 4tik aurrera hasi zeinke gauzak ekartzen eta bale bat emongo zaio 19an Truke Azokia zabaltzen danerako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s