Goenkalegaz hau ez da pasaten….

  “Cuentame” RTVEko serie ezagunak barriro be zeresana emoten dau. Sortu zanetik oso kritikatua izan da seriea, alde guztietatik, antza danez honen enfokeak inor ez dau gustora itxi.

78ko San Ferminak izan dira protagonista kapitulo baten, eta eztabaidia politikuetara be heldu jake. Egia esan, politikuak edozeren kontura adierazten dira gaur egun, baina bueno….

Bideua ikusi, eztabaidia baino arinago, hobeto ulertzeko.

Azaroaren 25ean emititutako 200. kapitulua (TVE):

Bueno, zein da arazoa?

Sare antifaxistan gogor eitten dotze serijiari: “reconstruyen a su manera el asesinato de German Rodriguez en Sanfermines 78. Se trata de una escenificación cargada de tópicos y estereotipos”

Halan be, eskuin nafar/espainola be ez dago bape gustora: Nafarroatik diputatu dan PPko kide batek (Santiago Cervera), RTVEko zuzendariaren konparezentzia eskatu dau parlamentuan, kapitulo horretan (zati horretan) agertzen dirazenen azalpenak emoteko. Diputatu honen ustetan:

«presenta al pamplonés como vasco que apoya y vitorea a ETA y celebra sus asesinatos, y a la ikurriña como única bandera socialmente aceptada».
«en la que lo normal son los gritos de apoyo a ETA y las celebraciones en plena calle de sus asesinatos (el del juez de paz de Lemona, Javier Jáuregui), cuando el sentir mayoritario de sus ciudadanos ha sido y es de condena y rechazo total al terrorismo».
«(San ferminak) famosos por su buen ambiente y su espíritu festivo», pero los protagonistas de la serie definían su experiencia como «horrible».
 

Egia da, topikoz beteta dagola, eta aktore kolaboratzailien lan eskasak (sentitzen dogu baten baten ezagunak bazarie…) hau ondik bistarago izten dabela. Ganera errealitatea desitxuratzen daben kasualidade arraro asko emoten dira, danak kritikagarriak.

Baina, urte horretan Nafarroa, eta Iruña, ikurriñez beteta zeguan, hori zan garaiko anbientia, eta ezin dotzagu ondik sortu barik zeguan klima instituzional nafarra, egoera soziala, erakusten daben irudi faltsu bat eskatu 78 ko gertakariak adieraztia helburutzat daukon lan bateri.

Hau da, gaur Nafarruan dagon egoeria, eta garaian zeguana ez dira antzekuak bez, eta  ezin zara keja diputatu jauna ez bajatzu gustaten. Danok, zeuk be bai, dakigulako zelan gertatu eta aldatu dirazen gauzak Nafarruan.

Zelan gustaten jake politikari batzuri GUZURRAK esatia (jakinda guzurrak dirazela)! 

Nahiz eta lana ez dan bape fiña; behintzat gauza asko ikusten izten ditxu (beste batzuk ez, ados). Ezin dogu ahaztu Estatuko kate publikuan egoteko, hau oso esanguratsua dala.

edo zer?

[ez pentsa Cuentamen apologia eitteko esperantzakin gagozenik]

2 thoughts on “Goenkalegaz hau ez da pasaten….”

  1. Eztakit zer esan, nik ez dot ezagutzen ondo zer pasa zan egun horretan eta Germanen heriotza zelan gertatu zan zehazki… baina TVE moduko kate baten eta halako serie baten istorio hori kontatzia positibua izan leike, ezta?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s