Elkarrizketak; Txapel

  Barriro daukagu aukeria Lekittoko beste talde bat ezagutzeko. Ezagutzeko… bez, aurkezpenik bir ez daben Txapel taldiagaz egon gara, Lekitton egon dan talde ezagun eta handijenetako bat, ondik egurra emoten dabiltzaz.

Ez galtzeko modukua!



*Nortzuk zarie?

Momentu honetan, neu (Iñigito) abeslari moduan, baxua joten neure anaijia (Atrofi), baterija joten Toki, eta kittarria aldatu ein bir izan dogu, zazpi urte eta gero Egiak taldia itxi dau eta, lan larregi eduki ditxuz, beste bi taldetan (Mitosia eta Nabil) dabil ganera, eta ez dau denporarik eduki.

Laudijoko Nani sartu da taldian (Egien ordez), oso ondo sartu da ganera, oso jatorra da eta hamen gagoz, gerria emoten.

*Nundik zatoze?

Ez da erreza hau erantzutia. 98 edo 99. urtian hasi nintzan neure kontura kantak ataraten, eta 8 edo 9 kanta eduki nebazanian GOR disketxera jun nintzan; bertan neukana erakutsi, eta oso ondo hartu eben lana, diskua atarateko prest agertu zirian.

Halan be ez neukan talderik, eta disketxiagaz adostu neban taldia osatutakuan barriro juteko, lanian hasteko. Hor hasi zan taldia sortzen, itxuria hartzen.

Graba genduan lehenengo CDa, eta honek oso harrera ona eduki eban, ganera Durangoko Liburu eta Disko Azokiagaz suertatu zirian datak eta salmentetan matxaka egin genduan.

*Ze musika mota joten dozue?

Punk-Rock edo, gehien bat. Halan be Hardcore puntu bat be badaukagu; belozidadia be asko gustaten jaku, eta kantetan askotan sartzen dogu.

*Zein izan da zuen kontzertu onena? eta txarrena?

Onak asko izan dira, eta txarrena… ba txar asko eduki doguz.

 Kontzertu bakoitza mundu bat da, txikitxako txanguen modukuak dira gutzako, eskolatik egiten genduzanak. Nik 40 urte eingo doraz laster, eta gaur da eguna, ondik 20 urte galtzen dorazena batera noianian; bertan egunian be, kontzertura jun aurretik, han ibiltxen gara, geure gauzatxuak eitten, joten dogun egun bakoitxak bere puntua dauko.

Onak, asko izan dira, Lekitton joten doguzenak adibidez, nahikutan jo dogu, eta de puta madre! Bertokuak izanda, itzala da, inponidu eitten dau.

Txarrak… ba egon dira. Igorren jo dogu ondala gutxi bat; argija jun zan, barruko sonidua (geutzako dana) oso eskasa zan, eta galduta ibili giñian; batzutan kanpuan ondo entzuten bada be, barruan kaos bat da. Matematikua da, barrurako soinua, ondo badago, zuk ondo joten dozu.

Horreaitxik nahijago izaten dogu barruan sonido ona egotia eta kanpuan, ba bueno, ahal dana, ze barrukuak motibaten badira (eta horretarako ondo entzun bir dira, euren burua ondo entzuten dala ikusi bir dabe), publikua be gora dator.

*Anekdotaren bat?

Araba euskaraz baten, milaka pertsonen aurrian, baterija falta, arinauko egunian Oletan eduki genduan kontzertua, eta klaro… (baterija ondik ez zan Toki).

 Ken Zazpi eguan joten, eta gero giñian geu; deika ibili giñian eta baterijak ez eban hartzen… halako baten hartu eban, eta Bilbon dagola ondik… puff.

Ken Zazpik amaittu eban, bajatu zirian, azaldu eutzagun gure arazua, barriro igo zirian, jo eben, barriro bajatu, eta guk gora bialdu… Atzanian ez eukezela kanta gehijao prestatuta eta amaittu ein bir izan eben.

 Antolakuntzakuak galdezka hasi zirian, guk egija esan genduan, jentiak be ba autobusa eukala, eta geuri galdetzen, autobus batzuk juten hasi zirian, ni oso txarto geratu nintzan, milaka pertsona eta gu bateri barik. Plastikozko komun baten sartu nintzan, eskuta nahijan edo, ezin neban siñistu, edarra bajoia!

Halako baten, pum! pum! pum! baterija soinu probak eitten, IASTA! dana prest!, jo genduan kontzertua eta super ondo, gero eduki gendun geure bronkia, baina bueno, Rocka holakua da.

* Zerek bereizten zaitxue beste taldietatik? eta noren antza daukazue?

Eskasen artian onenak gara. Musikari moduan, teknikoki, ez gara onak; punteo arinak eta ez naz gai eittteko, ez dakiu solfeorik… motibaziñoia, bihotza eta goguakin funtzionatzen dogu; akorduiak asmaten doguz… araurik bako Rocka!

Kantak eta geutzako eitten doguz, eta horrek jentiagaz konektaten dabenian… de puta madre!

Beste anekdota bat: Askotan, ondik, lehenengo kantetan ba nerbijuak jota ipintxen naiz, eta batzutan, askotan, ba letria ahaztu adibidez… Ba bueno!, mikrua publikuari zabaldu eta barriro gogoratzen nazenian, ba segidu.

 Kontzerturo egoten da holako mobidaren bat; horrexeaitxik azpimarratu nahi dot publikuen loturiak gutzako daukon garrantzija, sortzen dan loturia barik taldiak ez daukela non eutsi.

Noren antza daukaun? Ba edozer esan gaittue: RIP, RKL, Misfits… baina bueno, ez dakitx, guk geuria eitten dogu, eta gero ba jentiak ba berenagaz lotzen dau.

*Gure atzan taldia Nessun Dorma izan zan, eta hurrengo taldientzako galdera hau bota eban: Zer ein bir da Rocken egoeria hobetzeko?

Danok eduki dogu 12 edo 13 urteaz talde bat osatzeko gogua, askok ez dabe lortzen, edo ez dira ipintxen serijo horretara.

Baina batzutan ba bateri bat lortzen da, kittarra bat (hau gaur egun gure denporetan baño askoz errezaua da dana, ze lehen kittara bat lortzeko… ederrak pasa bir zirin!). Hori da nitzako Rocka indartzen dabena, ilusiño hori.

 Sortzen dan talde bakoitxak Rocken mendijari beste hondar grano bat ipintxen dotzo. Nik lekitton dagon talde pilluari begiratzen dotzat eta oso positibua naz.
Txapel (kontaktua/ hobeto ezagutzeko):

http://www.myspace.com/txapelpunk

Abenduen 4an da Txapel taldien hurrengo kontzertua Iparraldian. Informazio gehijao, goiko helbidian.

Bueno ba eskerrik asko Txapel!, eta gu, zeresanan, hurrengo taldiari itxoten gagoz.

Badakixue, talde bat badaukazue eta Zeresanan agertu nahi badozue, edo zuen taldiagaz kontzerturen bat joko badozue, eta deialdirako laguntzia bir badozue, ba errez-errza da, geuaz ipini kontaktuan!

1 thought on “Elkarrizketak; Txapel”

  1. Gusta edo ez, publikuan onartu edo ez… danok motiba gara, eta asko, honen kantakin. Eta Iñigiton ibilbidia begiratuta… ez dakit zer daukon, baina kriston taldietan egon da!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s