Behobian arin aringa be Lekittarrak

Urtero hainbat ordu igarotzen ditxu jentiak lasterketa hau prestatzen. km-ko ibilbide luzia korrika zein patinetan egiten dabe parte hartzailiak. ZerEsanan berandu bada be, bertan egon zirinakin berbetan egon da eta hona hamen batu dabezen erantzunak. Gu Oibarregaz berbetan egon gara berak Behobia karreran bizitakuen inguruan eta hamen dagoz elkarrizketa txiki bateko erantzunak. Halan eta guzti be, badakigu beste asko juan zirila, beraz anima eta idatzi zeuek be egun horretan bizitakoaren inguruan zeozertxu!

– Zenbatgarren aldiz parte hartu duzu karreran?

ba, ez nago ziur, baina seigarren edo zazpigarren aldiz
> parte hartu dot lasterketan. hala ere, esan beharra daukat,
> horietatik hiru edo lau alditan bakarrik euki dotela
> dorsala. gainontzekoetan dorsal gabe joan naiz lasterketara.
> izan ere, jende piloa apuntatzen da lasterketara eta arin
> amaitzen dira dorsalak. beraz, sarritan norbere kontura joan
> eta korrika egiten du jendeak.

2- Zer da gehien gustatzen zaizuna?

Ghien gustatzen zaidana, bada, alda batetik lasterketa
> amaitu ostean sentitzen dozun satisfazioa eta bestetik,
> bidean zehar jendeak emoten dotzuzan animoak entzutzea.
> neka-neka eginda egon arren, jendearen eupadari esker egiten
> dozu sarritan aurrera.

3-Zein da bilbideko zatirik gogorrena eta politena?

ibilbideko zatirik gogorrena mirakruz dela begitantzen
> jat. dagoeneko 16. kilometroan zagoz eta barriro be maldan
> gora egin beharra tokatzen zaizu. nik neuk orduan sentitzen
> dotaz korrika egiteari itxi eta oinez hasteko gogoak.
> ibilbideko zatirik politena barriz, helmuga dala esango
> neuke, bukaera hain urre ikusteak korrika jarraitzeko gogoa
> bueltatzen dotzu. gero, ibilbidean zehar be, makina bat
> lekutan presoei elkartasuna adieraziz egoten da jendea eta
> garrantzitsua da harek be gogoan izatea egunerokoan,
> garrantzitsua, gogorra eta polita be bai, aldi berean; eurak
> gogoan daukaguzela egiten doguz hainbat kilometro.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s