Nessun Dorma; elkarrizketa

Barriro daukagu aukeria Lekittoko beste talde bat ezagutzeko. Elkarrizketiak laburra urten badau be, taldia herri mailan daukaun beste altxortxu bat da.

Zeresanan: Nessun Dorma!

“Nessun Dorma 2009ko apirilean osatzen da talde bezala, aurretik Castro (Mitosia) eta Munik (Lapsus) egindako kantu batzuen gainean lanean hastean. Iraun (Lapsus, Nabil) eta Joseba dira guzti honi forma emateko aurreko biekin batzen direnak. Inongo kontzerturik eman gabe eta ezagutzera emateko, maketa bat sortzen ibili dira aurtengo udan. Gauzak ondo badoaz aurtengo negua heldu orduko kalean izango da beraien lehen lana.”



*Nortzuk zarie?
Iraun, Ibai, Eneko eta Joseba

*Nundik zatoze?
Lekittoko taldietan ibili gara; Mitosia, Lapsus, Nabil…

*Ze musika mota joten dozue?
Trash-hardcore antzeko bat, death puntu bat sartuta

*Zein izan da zuen kontzertu onena? eta txarrena?
Kontzertu onena Bakion izan zan; eta txarrena, seguruenetik, Laudion, oso jente gitxi eualako

*Anekdotaren bat?
Behin, kanta baten konfundidu egin giñian, eta iñor ez zan entera; gu laurok hasi giñin barrezka kanta erdijan…

* Zerek bereizten zaitxue beste taldietatik? eta noren antza daukazue?
Berezitasun moduan, ba kitxarren tonuak gogorrauak dirazela normalian entzuten dana baño, eta ba noren antza daukagun esateko orduan, ba eneban jakingo ze taldeaz konpara, egija esan naiku estilo diferentia da guria.

*Gure atzan taldia Nabil izan zan (pasa da denporia ordutik…) eta hurrengo taldientzako galdera hau bota eban: Zelan ikusten dozu egungo Rocken egoeria? 
Musika elektronikuak injar asko hartu dau, eta urte batzutan rock-a desagertzen bada ez nintzan harrittuko!

Nessun Dorma (kontaktua/ hobeto ezagutzeko): http://www.myspace.com/nessundormataldea

Bueno ba eskerrik asko Nessun Dorma, eta gu, zeresanan, hurrengo taldiari itxoten gagoz.

Badakixue, talde bat badaukazue eta zeresanan agertu nahi badozue, edo kontzerturen bat joko badozue, eta deialdirako laguntzia bir badozue, ba errez-errza da, geuaz ipini kontaktuan!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s