Herrittaren ZerEsana! (katu baltz)

Grabadoria eskuan, eta pare bat trago gorputzian, Zeresana lekittoko gaztiari galdetzen ibili da Katu Baltzen inguruan; erantzunak nahiku antzekuak izan dira; nahiz eta interesgarrijenak izango zirinak “galdu” ein doguzen (tabernako musikiagaz ez eguan horrek ulertzeko gai zan iñor; sentitzen dou, benetan)

“Ana Mari”- Ondik gaztia

Zer da zutzako Katu Baltz eguna?

Urteteko egun bat da hau, nitzako zeozer gehijao be bada, antolatzen ibili naz eta, baña bai, urteteko egun aproposa dogu.

Zerk bereizten dau Katu baltz eta Halloween?

Katu baltz herrijan sortu dogula, eta azaroko lehenengo zapatuan dala; ez dauko zerikusirik Halloweenegaz.

Ganera Euskal Herriko mitologijagaz lotuta dago, Euskal Herriko ohittura zaharrakin.

Urtzi- 28 urte

Zer da zutzako Katu Baltz eguna?

Juergia botateko ipini daben zeozer, nahiz eta aurten ez doten ospatuko

Zerk bereizten dau Katu baltz eta Halloween?

Ez doraz bereizten, izatez gauza bardina dira, ez? Nitzako juerga bat da, lagunakin egoteko aukeria eskaintzen nabena; zapatu normal bat, baña danak disfrazata urteteko.

Goiko -19 urte

Zer da zutzako Katu Baltz eguna?

Ikastolako gela guztija batzeko eta juergia botateko egun bat.

Zerk bereizten dau Katu baltz eta Halloween?

Lekitton dala eta lekittoko jendiak etten dabela, herriko girua egoten dala.

Igor-18 urte

Zer da zutzako Katu Baltz eguna?

Ba bueno, herriko beste jai bat.

Zerk bereizten dau Katu baltza eta Halloween?

Katu Baltz herri modura eitten dogun gauza bat dala. Halloweenen bakoitxa nahi daben moduan mozorrotzen da; Katu Baltzian herrija mobitzen da, adibidez  kalejiria eta etten douz, askoz hobeto dao.

Itsaso -20 urte

Zer da zutzako Katu Baltz eguna?

Gustaten jaten jai bat da, lekittarrena; nahiz eta jakin asmatiarren asma dala, eta hori dana.

Zerk bereizten dau Katu baltza eta Halloween?

Pentsaten dogula bat euskaldunagoa edo dala.

Mikel eta Ibon- 19 urte

Zer da zutzako Katu Baltz eguna?

M- Juergia botateko arrazo on bat

I- Betikua, juergia-juergia eta juergia; Kubatak (ez daukat drogakin arazorik!!)

Zerk bereizten dau Katu baltza eta Halloween?

Ez daukau idea putarik, ordu batak dira eta on ez gagoz horrek pentsateko gogukin…

 

Iñaki -23 urte

Zer da zutzako Katu Baltz eguna?

Afarija lagunakin eta juergia; gaba on bat pasa

Zerk bereizten dau Katu baltza eta Halloween?

Euskal mitologiagaz batzen gaittula eta ez, yankeekerijakin

Sara- 18 urte

Zer da zutzako Katu Baltz eguna?

Gaztiok alkarregaz eoteko aukera on bat

Zerk bereizten dau Katu baltza eta Halloween?

Katu baltz euskalduna dala, LEKITTARRA DALA!!, eta aste bete beranduago ospatzen dala.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s