Katu Baltz Eguna

Duela urte batzuk, Lekittoko udazken-negu ilun eta hotzian bizitasun apur bat emoteko asmoz sortu zan Katu Baltz Eguna. Azaruen lelengo asteburuan hartu eban bere lekua egutegijan, eta tradizio orok eskatzen daben moduan, egunaren zergatia azaltzen daben istorijua be zabaldu zan. Ordutik hona, urte asko pasa dira, eta hasieran herritarrek “mangatik” atarako jaija ixatetik, urteko egunik seinalatuenetako bat ixatera pasa da.

Dagoeneko herriko denda eta komertzio guztietako erakuslehiuak daoz apainduta, zein beldurgarriena, orijinalena edo ederrena izan lehiatzeko prest. Zapatuan jakingo dogu erantzuna. Bestetik, lekittoko eta inguruko jatetxiak ia beteta dagoz, kuadrillen edota kintadako afariak eitxeko egun aproposa bihurtu dalako. Dana dao prest azaruen 6rako.

Goizetik gaberarteko egitaraua prestatu dabe aurtengorako be. Iaz eguraldi txarrak izorratutakua berreskuratu nahi izan dabe eta Tartalo ixango da aurtengo pertsonaia. Kalejiria, musikia, mozorruak… ezer ez da faltako.

Egitaraua badakixue dagoeneko, eta beraz, zeresanan egunen inguruko galdera batzuk zabaltzia pentsa dogu. Danok pentsa, baina inor galdetzera ausartzen ez dirazenetakuak. Adibidez, Halloween ez dogu ospatu nahi, baina Katu Baltz bai? Mutrikuko Gaba Baltzen plagio bat da Lekittokua? Jentia mozorretzo ohituria hartzen juango da? Zetaz disfraza bihar da? Iaz baino jente gehijao eotia posible da? Nor kristo da Tartalo?

Zeuek esan, gu saiatuko gara erantzunak topaten zapatuan zihar. Ixan be, ZerEsanak bere bitarteko guztiak ipiniko ditxu martxan eguna kubriduteko, argazki kamara eta guzti. Gañera, Giza Proiektutik (“proiecto hombre”) urten barri, Antolintxuk juergia bota eta kronikia idazteko intentziñoia daukola adierazi deusku, baten bat interesata eon ezkero, gibela prezio onian erosten dabela jakinaraztiaz gain.

1 thought on “Katu Baltz Eguna”

  1. Antolintxu returns!
    Halloween Europa “zaharretik” eruben, ordun amerikanua barik ohittura europarra dala esan bihar dou; eta antza danez, nire amuma gomutatzen da gaztetan gaur Halloween gabaz etxen dirazen antzeko gauzak etxen zirila berton be (kalabazak eta beste barazki batzuk hutsitxu eta bentanetara atara kandela bateaz…); GORA JAI PAGANOAK!

    Ordun plagio barik nik esango neuke (posible da hankia sartzen eotia baña zeozetarako dao anonimotasuna), hau ohittura zaharrak berreskuratzia ixango zala, Mutrikun bere egunian, eingo eben antzekua.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s