Hamahiru dira gutxienez Espainiako Poliziak gaur atxilotutako gazteak, “Segiren zuzendaritza osatzeko bileretan parte hartzeagatik”

Espainiako Poliziak hamahiru gazte atxilotu ditu gutxienez gaur, eta zenbait etxe, lokal eta Gaztetxe miatu ditu. Albiste agentziek jakinarazi dutenez, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan atxilotu dituzte, horien arabera, “Segiren zuzendaritza berriro osatzeko bilera eta bilkuretan parte hartzeagatik”.

Atxilotuak bost izan dira Bizkaian, bost nafarroan, bi Araban, bat Gipuzkoan eta bat Bartzelonan. Barne ministerioak eta albiste agentziek izen dantza ibili dute, gazteak zerrendan atera eta sartuz, eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak izeneko bat ez dela existitzen ere esan du, hain zuzen, Emilio Yusena. AAMren azken informazioen arabera hauek dira azkenik atxilotuak:

Xabat Moran: Bilbon atxilotua.
Ikoitz Arrese: Bilbon.
Imanol Beristain: Erromon (Bizkaia).
Xabi Bidaurre: Galdakaon (Bizkaia).
Endika Perez: Larrabetzun (Bizkaia).
Egoi Irisarri: Iruñea.
Ibon Esteban: Iruñea.
Ander Maeztu: Antsoain (Nafarroa).
Imanol Salinas: Burlata (Nafarroa).
Xabier Arina: Burlata (Nafarroa).
Igazki Robles: Gasteiz.
Julen Zuaznabar: Astigarragan (Gipuzkoa).
Marina Sagastizabal: Bartzelonan.

Goizean zehar Ruben Villa eta Irati Tovar ere atxilotuta zeudela esan dute albiste agentziek, baina ez da horrela. Aipatutakoez gain, AAMak jakinarazi duenez, Bergoi Mardarazen (Gasteiz), Aiala Zaldibarren (Gasteiz), Beñat Lizeagaren (Zumaia) eta Aitziber Plazaolaren (Bergara) etxeetan ere sartu da Polizia, baina gazteak ez zeuden etxean; Plazaolaren kasuan gurasoen etxea ere miatu dute.

AAMk jakinarazi duenez, Egoi Irisarri eta Xabier Arina orain bi urte epailearen aurrean aurkezteko prest agertu ziren, euren izenak “zerrenda beltzetan” agertu ondoren.BERRIA-k jakin ahal izan duenez, Larrabetzun gazte baten bila ari da Polizia, eta etxe batera eta gaztetxera sartu dira miaketa egitera.

Gazteek 20 eta 29 urte bitartean dituzte, eta horiek atxilotzearekin batera hainbat etxe, lokal eta gaztetxe ere miatu ditu Poliziak: Zumaiako gaztetxea, Donostiako Gros auzokoa, Astigarragako Zipotz elkartea, eta Deustuko eta Erromoko Herriko Tabernak. Atxiloketak gertatu diren unean gainera, Poliziak gazteei babesa ematera joandakoen aurka egin duela salatu du AAMk, eta zenbait pertsona kolpatu dituztela.

Horrekin batera, torturatuak izateko arriskua dutela ohartarazi zu AAMk eta atxilotuen egoeraren gainean kezka agertu du aurten jada 49 euskal herritarrek torturak salatu dituztela jakinaraziz. Horregatik sarekada salatzeko mobilizazioetan parte hartzera deitu du. Atxiloketak gertatu diren zenbait lekuetan batzarrak eta bilkurak daude jada deituta, besteak beste, Bergaran, 19:00etan.

Polizia zoriondu du Aresek

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Barne sailburuak Espainiako Polizia eta Gobernua zoriondu ditu ohar baten bidez, Segiren aurkako operazioagatik. “ETAren harrobiaren berrosaketa” bertan behera utzi dutela gaineratu du, eta “instituzio demokratikoek eta Poliziek ETA eta bere inguruari” atsedenik ez diotela emango frogatzen duela. “Instituzio guztiek sendotasun demokratikoarekin eta zero tolerantziarekin dugun konpromiso zorrotzari eutsiko diogu, behin betiko eta modu garbian biolentziari uko egin geratzen ez zaion mundu horren aurrean”, gaineratu du.

2 thoughts on “Hamahiru dira gutxienez Espainiako Poliziak gaur atxilotutako gazteak, “Segiren zuzendaritza osatzeko bileretan parte hartzeagatik””

  1. Komunikabidiak beti lez gertakarijari aurre eginez, eta bertsio ofiziala zintzo onartuz jarraitzen dabe. Nahiz ta saiatu, gazte batzuk ez dabez bahitu! gora SEGI!

    Eutsi gogor!!!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s