Mehatxuen, jarraipenen eta presioen gainetik tinko jarraitzeko deia euskal gazteriari

Euskal gazteriarekiko jazarpenak etenik gabe dirauen eta estatuek jo puntuan mantentzen duten arren, etorkizuna irabaztera joko dutela ziurtatu zuten dozenaka gaztek atzo egindako agerraldian.

Hona hemen irakurritako oharra:

Gazteak gara eta harro gaude!

Euskal Herriko gazte independentistak gara. Gure herria maite dugu, Euskal Herria maite dugu. Eta Euskal Herria maite dugulako determinazioz eta harrotasunez lotzen gara belaunaldiz belaunaldi independentziaren eta sozialismoaren aldeko borrokara.

Askatasun egarria duen gazteria gara. Egunez egun, inposaturiko sistemari hortzak erakutsi eta beste eredu baten alde egiten dugun gazteak gara. Ikastetxeetan eta unibertsitateetan, lantegietan eta kalean Euskal Herria eraikitzeko hautua egin dugu.

Baina Euskal Herrian gaztea izatea ez da erraza. Estatu zapaltzaileek badakite gazteria dela herri guztietako borroken motore. Etsaiak ondo baino hobeto daki ametsen eta ilusioen iturburu garela, egungo errealitatea iraultzeko indarrak soberan ditugula eta gainera lortzen ari garela!

Horregatik kolpatzen gaituzte. Horregatik, polizia armatuek gure etxeetan ateak bota, atxilotu, torturatu eta espetxeratzen gaituzte. Beldurra hedatu nahi dute gazterian. Sumiso eta isilik nahi gaituzte, haien logikatik kanpo dagoen guztia erasotuz.

Baina ez dute ulertzen ezin izan dutela eta ezin izango dutela. Ez dutela lortuko euskal gazteria kikiltzea eta makurraraztea.

Askatasuna zer den ez dakitenek ez dute ulertzen askatasuna lortzeko bidean dena emateko prest egotea zer den. Hemen bildu garenok, askatasuna maite dugu. Eta maitasun sentimendua, gure arbasoekiko maitasuna, historiarekiko, hizkuntzarekiko eta finean Euskal Herriarekiko maitasun sentimendua da borrokara bultzatzen gaituena.

Hemen gaude, garenaz harro eta aurrera egiteko prest. Orain hiru urte bezala, esperantza frontoian batu gara. Orduan hamarnaka gazte espetxeratu zenituzten gazte eta errebelde izateagatik. Eta zuen mozkorraldi errepresiboak ez du ordutik hona geldialdirik izan. Pasa den urteko azaroan bizi behar izan genuen azken urteetako erasorik larrienetakoa. Gure lagunen, senideen eta kideen etxeetara ehunka polizia armatu bidali zenituzten. Torturatu egin zenituzten eta baita espetxeratu ere.

Hemendik, besarkada goxo eta iraultzaile bat bidali nahi diegu espetxean eta etxetik kanpo dauden gazte borrokalari guztiei eta preso eta iheslari politikoei. Zeuk zarete gure eredu, maite zaituztegu!

Urteetan zehar gazteok pairatu dugun jazarpenak egun, ez du etenik. Gure atzetik polizia ezberdinak bidali dituzue. Jarraipen itogarriak bizi ditugu egunero, gure lana etengabe kriminalizatzen saiatzen zarete, euskal gazteriaren ekinbide politikoa oztopatu nahian. Gaur hemen gauden gazteetako askok mehatxuak, jarraipenak eta presioak jasaten ditgu egunero. Eta hau salatzeko gaude gaur hemen. Noiz arte? Noiz arte bizi behar izango ditugu polizia operazioak, debekuak, gure ekinbide politikoa terroristatzat izendatzea…?

Badakigu gazteria zuen erasoen jo puntuan kokatzen duzuela. Estatuen bitarteko guztiak erabiltzen dituzue gu kontrolatzeko, gu atxilotu eta torturatzeko. Badakigu zuen jo puntuan gaudela, gazteon borrokaz etorkizuna irabazten ari garelako, gure proiektu politikoak min egiten dizuelako. Eta horregatik zuen erasoaldi bortitza.

Baina oker zabiltzate PSOE-ko eta UMP-ko buruzagi eta estatu aparatuko borrero ezberdinak. Bizi dugun gatazka ez duzue errepresioarekin konpnduko. Gazteak atxilotuko dituzue, gure manifestazioak debekatu, gure eguneroko borroka gelditzen saiatu… baina lore guztiak moztu arren ez dago udaberria gelditzerik, eta udaberria bezala, ez duzue euskal gazteria geldituko!

Etorkizuna irabaztera goaz. Euskal Herrian, ezker abertzalearen iniziatibaz zabaldu berri den fase berri honetan, gazteok ilusioz, borrokaren aitzindaritza hartzeko konpromisoa hartzen dugu. Gure esku dagoen guztia egingo dugu amesten dugun askatasuna lortzeko, eta bide horretan behingoz Euskal Herriak merezi eta behar duen egoera demokratikoa lortzeko.

Etorkizunari ilusioz begiratzen diogu beraz. Salbuespen egoera gainditzeko bidean, prozesu demokratikoa abian da, eta ezker abertzaleak eta Euskal Herriko zenbait eragilek, gure herriak bizi duen gatazka politikoa gainditu asmoz emandako urratsek, askatasuna gero eta gertuago ikustera garamatzate. Euskal Herrian hartutako konpromisoak ez dira gutxi, baina, badakigu etorkizunean konpromezu hauek sendotu eta urrats berriak eman beharko ditugula.

Gazteok, prozesu demokratikoaren garapenean egin beharreko ekarpena handia da. Gu gara oraina eta herri honen geroa. Gu gara eguneroko lanaz, independentzia helburu izanik, marko demokratikoa erdiesteko konprmezua hartu duen belaunaldia.

Eta hori da estatuei beldurra ematen diena. Horregatik behin eta berriro kolpatzen gaituzte, horregatik euskal herritarron eta bereziki euskal gazteriaren eskubide zibil eta politikoak urratuak dira etengabe. Bide horretan, erasoen aurrean beharrezkoa dugun herri harresi indartsu bat eraikitzea, ezinbestekotzat jotzen dugu, euskal herritarrak erasoon aurrean altatu eta behingoz gelditzeko apustua egin dezagun. “Nahikoa da!” esateko garaia da!

Azkenik dei berezia egiten diogu euskal gazteriari etsipenean erori barik borrokan jarraitzeko. Borrokak ekarri gaitu hona eta, antolakuntza eta borroka dira gure ametsak egia bihurtuko dituzten tresnak. Egunez egun eta bakoitzak bere eremuan, lanean eta ekinez garaipenaren ateak zabaltzeko ordua da. Independentzia eta sozialismoa ditugu irabazteko. Ekin lanari!

GORA EUSKAL GAZTERIA! GORA EUSKAL HERRI ASKE ETA SOZIALISTA!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s