Itzulera-operazioa Erdi Arora

Lapiko Kritikoa (http://basque.criticalstew.org/) web orrialdetik ataratako artikulutxu bat da hau, egilia askok kalakatik ezagutuko dozuen Markos Zapiain da.

Artikuluan, barriro planteatzen da gauza txikiñenen atzian be ideologia jakin bat dagola (berton be antzeko beste bideoren bat be ipini dogu). Erdi Aroko azokak eta euskal Herriko “gaur egungo ezintasun politikoa” lotzen ditxuz artikulo honetan, nahiku kurioso eta entretenigarrija.

Zer uste dogu Lekitton honen kontura?

Giza eskubideen aurkako irainik larrienetakoa da jatetxeetan zerbitzariei soineko etnikoak jantzarazteko ohitura berri samarra, zehazki giza duintasunaren aurkakoa. Emakumea ez dabil gustura sukaldetik jantokira poxpolin edo mexikar jantzirik, edo Erdi Aroko kortesana. Gona zabalduz doa gerritik oinetarako bidean, adatsa zapi zuriz edo txano tipikoz biltzera behartzen dute. Lagunek jatetxeko atera hurbildu eta adarra jotzen diote. Jatetxeko nagusiei jakinarazi behar genieke jantzi arruntek ez dutela horrenbeste trufa eragiten, horrenbeste oinaze.

Erdi Aroko azokak ere nabarmen ari dira ugaltzen. Deigarria da orduan zerabiltzaten infusio-belarrak nola birziklatu diren orain pilula gisa, parafarmazietan salgai, eta, gero eta maizago, baita farmazia arruntetan ere. Hileko mingarriak, eztula, psoriasia, sexu-ezintasuna, hilearen erortzea, tripako haizeak… Azoka horietan digestioa ondo egiteko saltzen zuten belar desberdin piloa kontuan hartuta, esan liteke Erdi Aroan benetan obsesionatuta zebiltzala bazkal osteko eragozpenak desagerrarazi nahian.

Aurten Oliten nabarigarriena zerri-eme edo ahardiaren txorizoarena egin zait. Horrela zioen salmahaiko errotuluak: “Chorizo de Cerda”. Saltzaileak azaldu zigun zerri-arraren txorizoari sexu-usaina dariola eta produktu kimikoak erabili behar izaten dituztela keru sarkor hori amatatzearren. Ondorioz, ekologistek zerri-emezko txorizoaren alde egin dute: ez darionez sexu-lurrinik, kimikarik behar ez eta txorizo-pusketa natural ahoratu dezakezu.

Erdi Aroko azoken ugaltzeak badu halaber alde etsigarri bat, erregresio psikologiko baten sintomaren kutsua. Zergatik Erdi Aroa? Askeago ginelako, Gaztelak artean konkistatu gabeak, euskara bera ere indartsuago zebilkeen. Erdi Aroan kokaturiko Toti Martinez de Lezearen eleberriak dira arrakastatsuenak Euskal Herrian, eta, Joseba Gabilondok dioenez (“Axolagabekeria terrore gisa: estatu-politika eta euskal literatura globalizazioan”, aurki argitaratzekoa), kausetako bat horixe izan liteke, espainolen inbasioa baino lehenagoko gizartea erakusten digutela, estatu espainol zein frantsesa artean sustraitu gabeko garai historikoa, horien atzaparretatik libre ginenekoa.

Martinez de Lezearen eleberrien euskarazko itzulpenak ikaragarri ondo saltzen dira. Gazteleraz gehi euskaraz, 1.000.000 ale inguru saldu ditu. Koldo Goitia eta biok bestelako salmenta mailan gabiltza, 100 ale edo (zerbait gertatzen zaizu ala?, burlaize hori…, Nietzschek adina saltzen duguGoitiak eta biok)  eta erdia baino gehiago gure izebek erosiak. Labur: Martinez de Lezearen eleberrien arrakastaren azpian bezalaxe Erdi Aroko azoken inflazioarenean ere, gure gaur egungo ezintasun politikoa zenbait egunez ahazteko nahia legoke, Nafarroa beregain zen sasoira irudimenez itzulirik; eta, oroz lehen, berriro mozkortzeko aitzakia, poxpolinen txorizo emez inguratuta, ahal izatera.

3 thoughts on “Itzulera-operazioa Erdi Arora”

  1. Ba niri ez jat gusta bapez, iruditzen jat munduko hizkuntzarik nahastozuena erabiltzen dabela….. da filosofua izango da baina… nitzako berba rinbombanteak, alkarregaz jostea baino ez dau egiten… Ez dakit eh. Baina zer da artikulo honen mezua? Da beuno kalakan egin dabezen interbentzino askotan niri “verguenza ajena” (zelan esango zan lekittar jatorrian hau?) emon nau.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s