Ez dot sinisten!

Aurrekuan kaletik noiala karel bat. Ez dot sinisten! Zer ete dan eta aste guztirako egitaraua ekarren aurretik aipatutako izenburuen azpian. Gauza asko bertan, batzuk bestiak baino interesgarriago baina danetarik. Etxera heldu eta internetak eskaintzen doskun aukeria aprobetxa eta martxan ipini daben blog-ian sartu nintzan. Beste gauza askoren artian bertora ekarri doten sarrera txikiagaz ein neban topo. Ia ba niri besteko gogua sartzen jatzuen eta zeuek be apurtxu bat kuxkuxeatzen dozuen.

Pentsatu, ez sinistu !

Idatzi honetan ere manipulazioa egon daiteke. Eta komunikabideek erabiltzen dituzten trikimailu guztiak ezagutuko bagenitu konturatu ere ez zinateke egingo.

Errealitatea ikusteko modu asko daude. Baina zergatik ikusten dugu denok nahiko antzera? Ziurrenik nola ikusi behar den erakutsi edo inposatu zaigulako.  Prentsak (erosten duenak), baina oro har telebista eta irratiak izugarrizko eragina dauka gugan. Hainbeste, non gaur “Los Serranos”-en erakutsi digutena bihar institutu baten gertatuko den, eta gaur “Telediario” “Gaur egun” edo “Teleberri”  albistegietan kontatzen zaiguna bihar jende gehienak pentsatu eta sinistuko duen, eta horrela apurka-apurka komunikabideak kontrolatzen dituztenek nahi duten gizartea sortuko dute, edo sortu dute.

Era berean, erakusten zaigunarekin batera, erakusten ez zaiguna dago…eta hortxe dago tranpa.  Ez zaizkigu gizartea ikusteko modu ezberdinak azaltzen, hemen egia absolutu bat dago eta beste guztiak ez du balio. Horren harira jaio da EZ DOT SINISTEN KONTRAINFORMAZIO TALDEA. Sinpleki, hitz egin eta eztabaidatuz informazio ofizialari beste ikuspegi bat gehitzeko, aspaldi alde batera utzi genuen kritikotasun hori sustatzeko. 

Lokal bat zabaldu dugu (“Zubi Berri” zena– Zaratamorako zubi alboan) eta jardunaldi ezberdinak egitea dugu helburu. Planteamendua hurrengoa da: bi aste iraungo duten jardunaldiak antolatzea, eta bi astero gai berri bat lantzea. Zeren bitartez? Hitzaldi, bideo, antzerki, musika eta abarren bitartez. Antolatu daitezkeen makina bat jardunaldi datozkigu burura: gaztetxeak, hizkuntza zapalduak, gai historikoak, osasuna, Abiadura Handiko Trena, musika, mitologia, software librea, drogak, aisialdia…eta zure laguntzarekin presta daitekeen beste edozein gai. Horrez gain irteerak, tailerrak, kontzertuak…antolatzea dugu helburu.

Blogaren helbidea: www.blogari.net

2 thoughts on “Ez dot sinisten!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s