Zapatuan manifestazio jendetsua egingo da Bilbon

Zapatu honetan, urriaren 2an, “Ez manifestazioen debekuari. Ez inongo inposiziorik, ez inongo indarkeriarik. Bai giza eskubideei, eskubide zibilei eta politikoei” lelopian burutuko da manifestazioa, 17:00etan Casillatik hasita. Lekittotik autobusa egongo da.

Lokarri, Askapena, Anitzak, Elkartzen, EHE, Lau Haizetara Gogoan, ESAIT, Iratzarri, Eguzki, Gernika Batzordea, CNT, Etxerat, Gite Ipes, TAT, Gazte Abertzaleak, Gazte Independentistak, Alternatiba Gazteak, Bilboko hainbat konpartsa eta beste zenbait gizarte eragilek -denera 40k- urriaren 2rako Bilborako deitutako manifestazioan parte hartzeko dei egin dute.

Lehengo astean iragarri zuten martxa Euskal Herriko hainbat lagun ezagunek: Txaro Arteaga Emakundeko presidente ohia, Gabriel Mariscal Bizkaiko abokatuen dekano ohia, Ramon Zallo EHUko irakaslea, Pedro Ibarra EHUko irakasle izandakoa, Paul Rios Lokarriko koordinatzailea, Maixux Rekalde Elkarriko zuzendaritzakide ohi eta Lokarriko kidea, Felix Cañada abokatua, Jose Luis Longarte Gogoa elkarteko kidea, Natxo Isuzkiza apaiza, Carmen Moreno gizarte ekintzailea eta Alfonso Dubois irakasleak.

Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu egin zuen Adierazi EH herritar ekimenak irailaren 11rako eskubide zibil eta politikoen alde deitutako manifestazioa. Debekuaren ondoren antzeko deiarekin beste deialdi bat egin zuten hainbat lagun ezagunek, baina auzitegiak horri ere ez zion balekorik eman.

Aipatutako eragileez gain, azken egunetan Ezker Abertzalea, EA, Aralar, Alternatiba, EAJ, LAB edota ELA ere gehitu dira martxara joateko deialdira.

Lekittotik autobusa egongo da eta Galarrenan dago apuntatzeko zerrenda.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s