IRAILAK 25 “MUGITUKO DA” KIROL MARTXA

Lekeitiora martxa 14.15etan helduko da txirrinduz. Txirrindulariei lekukoa piraguistek hartuko diete Karraspioko hondartzan. Piraguistak irla atzerarte joango dira eta bertan, Isuntza ko arraunlarien txanda iritsiko da. Isuntzako arraunlariak, piraguistekin batera, Txatxo kaira sartuko dira. Tinglaupean lekittarrok hartuko dugu testigua eta gurekin eramango dugu kai guztian zehar, Zita Hotelerarte. Denon eskuetan dago Jose Luis Elkororen askatasuna aldarrikatzea, egin genezakeen gauzarik txikiena da. Jose Luis Elkoro Libre!!!! Preso gaixoak kalera!!!! Irailaren 25a larunbata, 14.15 etan, Tinglauan dauka deia!!!

¨Mugituko da¨ Jose Luis Elkororen askatasuna lortzeko Bergaran sortu den mugimendu herrikoia da. Hasiera batean, Udaletxean 79.urtetik izan diren alderdi guztietako zinegotziak, PPkoak izan ezik, eta Frankismo ondoren izan diren alkate guztien ordezkariak elkartu ziren bere askatasuna lortzeko beharrezkoak ziren ekintzak burutzeko. Ondoren ¨Jose Luis Elkoro Libre¨ plataforma herrikoia sortu zen. Plataformak atxikimendu ugari jaso ditu, hala nola, Musika Eskola, UNEDa edo Elkarte Gastronomikoak. Orain Kirolariak hartu dute ekimen honen testigua:

Bergaran amaituko den kirol Martxak korrika, itsasontzian, igerian, bizikletan, piraguan eta traineruetan eramango du testigua (elefante txiki bat); Hondarribian hasi eta Martutene, Hernani, Zarautz, Lekeitio, Elgoibar, Elgeta eta Antzuola zeharkatu ondoren.

Hemen duzue Kirol Martxa Pausoz-pauso

Hondarribian antxitxikaldi bat egin eta itsasontziek hartuko dute testigua Pasaiara eramateko. Igerian pasatuko dute badia  eta korrika jarraituko dute Martuteneraino. Han txalaparta eta etxafleroak botako dira Jose Luisek kartzela barrutik entzun ditzan eta berehala bizikletan jarraituko dute. Hernanin zehar Egin-eko langile ohiak mugituko dute elefantea.

Zarautzera iristen denean ikurrina bat aireratuko da ¨Alkateen Mugimendua¨ izan zena gogoratzeko, haiek izan baitziren 77an ikurrina legeztatzea lortu zutenak eta Jose Luisekin batera Azpeitia, Arrasate, Hernani edo Zarautzeko alkateak ere mugimendu horretan parte hartu zuten.

Testiguak bizikletan jarraituko du bidea egiten Getaria eta Zumaia zeharkatuz. Deban Bergarako zikloturistak hartuko dute erreleboa eta Ondrroan igerilariak. Lekeition gogora ekarriko da GALek hil zuen bere kide eta lagun Santi Brouard medikua.

Lekeitiotik Markinara bidea hartuko du; Elgoibar eta Soraluzetik pasatuko da Elgetara iristeko. Jose Luis jaio zen herritik lan egin zuen herriraino, Antzuolaraino, antxitxika jarraituko dute eta handik bera bizi izan den herriraino, Bergararaino.

Bukatzeko Elkarte Gastronomikoek antolatuta pintxo-poteo galanta egongo da.
Hemen duzue Jose Luis Elkoro atxilotu baino ordu batzuk lehenago egin zioten elkarrizketa: http://www.vidchili.com/video/gM9CJRuNEtg/Jose_Luis_Elkorori_elkarrizketa/Hemen, “Mugituko da” plataformak antolatu zuen Palentziara Martxaren bideoa: http://goiena.net/bergara/albisteak/jose-luis-elkoro-libre-aldarrikatu-zuten-duenasen/?searchterm=jose+luis+elkoro+libre
Hemen, informazio gehiago: http://www.delicious.com/mugitukoda

1 thought on “IRAILAK 25 “MUGITUKO DA” KIROL MARTXA”

  1. Jose Luis Elkoro ren lagunen izenean, eskerrak ematea besteri ez daukagu ZER ESANA KOMUNIKAZIO TALDEARI, gure deialdia aurrera eramaten laguntzearren. Irailaren 25 ean ikusiko garelakoan, besarkada bero bat zuoi!!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s