Turismo-terrorismoa Euskal Herrian

Interneten gauza harrigarriak topaten dira noizian behin. Lonely Planet turismo gidiak Oñati bisitatzia gomendatzen dau Euskal Herriko “alderik ilunena” ezagutzeko…

Horrelaxe dio Espainiako gidaren ingelesezko edizioak: “Orain arte zuen euskal esperientzia Donostiako tabernetan eta Bilboko galerietan paseatzea izan bada, eta oraindik ere ETAren kontua zer den ez badakizue, Oñati leku ona da Euskal Herriaren alderik ilunena ikusteko”. Eta hori irakurrita turista bat baino gehiago etorri dira Oñatira “mezu nazionalistak dituzten graffitiak” ikustera.
Hemen ingelesezko testuak dioenaren itzulpen osoa:
“Orain arte zuen euskal esperientzia Donostiako tabernetan eta Bilboko galerietan paseatzea izan bada, eta oraindik ere ETAren kontua zer den ez badakizue, Oñati leku ona da Euskal Herriaren alderik ilunena ikusteko.
Mendi artean kokatuta, lehen itxura baten xarmagarria da, baina ibili kalean bazkaloste gris baten eta zirimiriarekin, dena itxita dagoenean eta lekuaren beste alderdi bat ikusiko duzu.
Pareten ia zentimetro koadro bakoitza independentziaren aldeko mezu nazionalistak dituzten grafittiz estalita daude, eta pausu bakoitzean, torturak salatzeko eta euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatzeko horma-irudiak ikus daitezke. Panorama honen aurrean zaila da imajinatzea nola lortuko den behin betirako benetako bakea”.

2 thoughts on “Turismo-terrorismoa Euskal Herrian”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s