Erromako Auzitegiko fiskalak hiru gazte independentistak aske uzteko eskatu du

Epaileak euroagindua onartu duen arren fiskalak Segi ezin dela erakunde terroristatzat hartu adierazi du eta gazteen askatasuna eskatu du.

Italian dauden hiru gazte independentisten Espainiaratzea onartu du epaileak:

Artzai Santesteban, Fermin Martinez eta Zuriñe Gojenolaren aurkako euroagindua onartu du Erromako Auzietagiko epaileak eta hamar eguneko epea dago orain errekurtsoa jartzeko.

Oso azpimarragarria da Otello Lupachini fiskal famatuak hartu duen jarrera. Euroaginduaren aurka azaldu da eta hiru gazteak libre utzi ditzatela eskatu du. Fiskalaren arabera Segi ezin da antolakunde terroristatzat jo eta beraz bere kideak ere ezin dira terrorista bezala hartu. Gaineratu du Espainiako legediak ez duela antolaketa eskubidea bermatzen, ez eta manifestatzeko eskubidea eta adierazpen askatasuna ere.