Antolintxu bixirik dao!

Antzar eguna ta gero Lekittoko jaiak amaitu dirazela esaten dabe askok, baina ni enaz horren artian sartzen. Irailen 1etik 8ra arte, neure ixenari ohore eitxen ibili naz eta ibiliko naz geratzen dirazen egunetan be!

Ezer baino len, azalpen bat zor dotzuet nire jarraitzailiari. Irailen 1ª geroztik, ez dozue nire barririk euki, baina hamen nao, bixirik edo. Egun eta gaba osua kalian, gaur arte ez dot euki aukerarik jesarri eta nire abenturak kontateko. Beraz, errepaso txiki bat eitxia pentsa dot.

Danok dakizue zelan ibili nintzan hilen 1ian, eta hurrengo egunian ez nintzan kapaz izan kalian denpora asko aguantateko. Buru-makur eta lotsatuta, txosnetan pare bat trago hartu ta gero juan nintzan etxera. Su artifizialak ikusi ta gero, klaro, urtero moduko kutriak, porzierto, emoten dau lekitton beti gaozela krisijan holako gauzetarako!

Irailak 3ak asko proemtiduten eban. Goixin goixetik, plazan eukagun hitzordua, paella txapelketan parte hartzeko. Plazia bete-beteta, han ibili giñian arrozari puntua topa nahijan, zeresana egunetako entrenamentuak erakutsi nahijan. Bide batez, eskerrik askuak nahi dotzatez emon danori bizija salba euskun anonimuari. Butano baten gomiak su hartu eban eta tentsio handiko momentuak bizi ixan genduzan. Neure bizi osua pasa jaten begien aurretik baina gixon batek (ez dakit nor zan) ausardijaz amata eban butanua. Zigor modura, sua hartu eutsan kuadrilli azakn postuan geratu zan gero paella txapelketan.

Arratsaldian jokuak tabernarik taberna eta gero poteua ein genduan musikiagaz lagunduta. Gabak mozkortxuagaz atrapa euskun dagoeneko, ta plazako kontzertuetan dana emoten ibili nintzan. Gitxi falta ixan jakon baten bateri eszenatoki gañera ion eta publikora saltateko… Goixaldian bertso txapelketia euan txosnetan, eta ikusmin handia sortu eban. 16 bat lagun apunta zirian eta tartian bertso onen bat be entzun al ixan genduan. Azkanian, tongo tongo ohiuen artian, Goiko txapeldun. Hori ta gero, bertsolaritzia serijo hartu ta hurrengo bizkaiko txapelketan apuntako dala adierazi eban gero.

Irailak 4, gaupaseruen egun modura ixendatzia erabaki biharko litzateke, ikusitakuak ikusita. Goiz osuan zihar, juergan segitzen eben gaztiakin beteta eon zan lekitto, estropadak ikusten juandakuakin nahatata. Tiragoma txapelketia be baeuan, baina ezin ixan nintzan apunta tazamarreko lesiño txiki bateaitxik. Bestela, duda barik, irabazi eingo neban. Gaba hurbildu ahala, geruago eta jente gehiago biltzen hasi zan lekitton. Antzar egunen bezperan, egun arriskutsua nahasteko. Burua erabili, play-backak ikusi ta etxera. Una retirada a tiempo… Play-backari dagokionez, inoizko talde gitxien apuntata. Honako martxan datorren urtian neu apunta biharko naz. Umietan, 40 bat umek eindako remixak irabazi eban, eta nagusietan, euan bakarra, striper profesional bihurtzen daozen morroskuek.

Azkanian be, heldu zan itxarondako eguna. Domekia, irailak 5, antzar eguna. Eguna iazko bardin hasi zan: kasko gorridunak etorri, txosnetan sartu eta probokaten, helikopterua zeuran bueltaka ta ikaria zabalduta, iazko antzarretan pasa zana gogoratuta. Zorionez, oingotan ez eben lortu lekittarron egun handia estropeaterik. Pixkanaka, jai girua zabaltzen juan zan. Kolore urdinak laster bete ebazan kale zein tabernak. Giruan murgilduta, eguerdirako dantzan eta saltoka hasita neuan, potiñerako ordua noiz helduko. Lauretarako topa neban lekua ontzi baten, antzar jaia bertatik bertara bizitxeko. Kuadrilla sosotxua egokitu jaten, baina neure anbientian ezin hobeto pasa neban trago eta dzangada artian. Megafonuetatik “Itxi lekitto bakian! Gora San Antolinak!” entzuten zan behin eta berriro, potiñak pasa ahala. Aurten inoizko golperik handienak ikusi ahal izan genduzan, eskerrak maria gora zala! Goitik behera bustitxa usten neban potiñetik, barriro txosnetaruntz. Jente artian sikatu eta bigarren juergiari kolpe neutsan. Tabernarik taberna juatia erabaki eben nire lagunek, ezin erabaki hobia. Hortik aurrerakua, ez dot ondo gogoratzen…

Hauxe da beraz oin arteko Antolintxun ibilbidia jaietan. Gauza gehiago konta nahiko nebazan, baina batzuk ez dotez gogoratzen ta beste batzuk ezin dira konta. Koittaduen ondoren bueltatuko naz barriro, jaiak zelan amaitzen dotezen kontateko ta nire Tour-agaz hamendik aurrera zer eingo doten esateko. Hurrengora arte, gora san antoliñak!

3 thoughts on “Antolintxu bixirik dao!”

  1. Niri konta nabe antolintxu, txakur bat eta mermelada poto bat nahastaten dabezen istorijo bat… egija da?

  2. Antolintxu, gehijago espero neban zugaitxik… Hain jai sosuak euki dozuz ala egunero egon zara mozkorragaz eta ez zara gogoratzen zure abenturakin?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s