San Antolin(txu) eguna

Antolintxu beti desfasata, atzo gabaz barriro. Gora San Antolinak, Gora Zeresana eta Gora Lekittoko txosnak!

Bueno, hasi aurretik parkamena eskatu bajadako juergia eta gero, gaupasiagaz, nire abenturak irakurtzeko sartu ziñien guztijori, baña buruan (beste) golpe bat eta gero ez naz izan gai gertatutako guztijak gogoratzeko, beste baten idatzikoraz (merezi dabela seuru nago eta!).

Antolintxun estilua ezaguna da Lekitto osuan, eta martxan ipinitxakua ezin da egun batetik bestera amaitxu, atzo gabeko suak ikusten gaupasiagaz jun nintzan (dutxatxu bat hartuta, hori bai). Seguru enintzala bakarra izan.

Suak ikusi, azkan urtitako kutrienak, eta beste askon moduan txosnetako basua eskutan hartuta gabeko lehenengo traguak hartzen lagunakin, bai neska mutillak, Antolintxuk be lagunak daukoz, gitxi baña…

Suak amaitxu eta gero, txosnetara hurbildu dirazen balientiak asko izan dira; halan be, denpora gitxi aguanta dabe, ze konturatu orduko 4 katu geratu gara; baña hori ezta problemia. Egan taldia ikusten ion gara plazara, nahiku ondo, ez dot esango potente, baña dantzan amaitxu dogu danok.

Gero, barriro behera, txosna gunera. Lehen baño jente gitxiao, baña horrek be bere alde ona dauko, tontokerijak etxeko orduan askatasun eta leku gehijao (umin moduan pasa dou!); geu be atzanerako 5 pertsona geratu gara, baña jo ta fuego dantzan.

Eta heldu jakuz 4ak, eta pasa dira, eta juergia amaitzeko atzana hartzen, zulora. Egija esan bir bada txosnetan iñor ez zan geratzen. Zuluan konturatu gara (daoneko bi gartzen ixan gara) etxera juteko ordua aspaldi pasa dala eta Lekitton, antza danez, San Antolin eguna resaka eguna dala (ba errespeta ein birko) eta geu be etxera.

Ahaztu barik, Jaijak dirazela eta, Zeresanako gaztiak esan nabe argazki batzuk atarateko, eta kronikatxu guztijak argazki batzukin iongo doraz. Eskastxuak diraz, eta desenfokata geratu dira “ganorazko” argazkijak ixan bir zirinak, baña bueno, kamaria ez zan niria eta ikasikot erabiltxen koittadurako!

Ala, ondo pasa eta ikusiko gara!

4 thoughts on “San Antolin(txu) eguna”

  1. txo dzi-plaaa zelan eskas?? kriston anbietia ipini genduan musikiagaz da…buruan globuak eta ipinitxaaa
    san antolin ez da reska egunaaaaa!!!!

  2. Ibili zirian Trokoluak DJ moduan, argazkijan agertzen dira, baña eskas! Bueno, eskas-eskas bez, baña…

    Pogues daukon CDa nahi dogu!! -Txapeleaz hasten dana-

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s